• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak Metaposta hautatu du nominak bidaltzeko

Albisteak

Fabrikazio gehigarria: Abantailetaz jabetu eta zure enpresan eduki dezakeen eragina

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Miramon Enpresa Digitalak jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “Fabrikazio gehigarria: Abantailetaz jabetu eta zure enpresan eduki dezakeen eragina” izenburupean. Jardunaldia gaur, asteazkena, burutu da Donostiako Miramongo Parke Teknologikoko Auditorioan eta 200 pertsonatik gora izan dira bertan.

Jardunaldia "Gipuzkoa Teknologikoa"ren hamaseigarren edizioan barneratzen da eta enpresei zuzendua egon da, honako helburuarekin: fabrikazio gehigarriaren (3D inprimatzea) teknologien arloan izan diren azken aurrerapenak aurkeztea hauek ezagutu araziz eta hainbat sektore produktiboen garapena sustatzeko abantailak eta aukerak erakutsiz. Horrela, bertan parte hartu dutenek teknologia honek berrikuntza mailan eskaintzen dituen aukerak eta enpresa mailan aplikatuz dituen aukerak ikusi ahal izan dituzte.

Jardunaldian zehar hizlariek fabrikazio gehigarria (3D inprimatzea) piezak eta produktuak sortzeko forman modelu berri bat dela azpimarratu dute. Fabrikazio gehigarriak (3D inprimatzea) materialak optimizatzeko, forma berriak sortzeko, diseinuak pertsonalizatzeko, produkzio epeak murrizteko eta kostuak aurrezteko aukera ematen duela gogora arazi dute, baina era berean ere gogora ekarri dute heldutasun maila nahikoa izatea beharrezkoa dela industria goitik behera eraldatzeko eta teknologia honi probetxu guztia atera ahal izateko.

Lehenengo hizlaria Aitor Cazón, Tecnuneko irakasle eta ikertzailea izan da eta Fabrikazio Gehigarrira Sarrera titulupean teknologia honek ohiko tekonolgien eta hainbat sektoretan gaurko eta etorkizuneko aplikazioen aurrean dituen onurak azaldu ditu. Bigarren hizlaria Amadeo Corrius, PIXEL Sistemaseko gerentea izan da eta 3D inprimatzea altzairuan gaiari buruz aritu da, altzairua bulego arloan eta amaierako piezen produkzioan zehazt mehatz, eta hitz hauekin definitu du “guztiak itxoiten ari ziren inprimatze azkarra, malgua eta eskuragarria”.

Jarraian, Pedro Álvarezek, IK4 Research Allianceko ikertzaile nagusiak, Fabrikazio gehigarria industriaren digitalizazioaren testuinguru disruptiboan: aukerak eta mehatxuak izeneko aurkezpenari ekin dio. Fabrikazio gehigarriaren teknologiek erabateko testuinguru digitalean lan egiten uzten dutela adierazi du, artxibo digitalak prozesuaren atal guztietan erabiltzeko aukera emanaz, diseinutik hasi eta azken produktuaren egiaztapena arte. “Aukera honek fabrikazioa disruptiboari lotutako hainbat aukera aurkezten ditu, negozio modelu berrien sortzea zerbitzu aurreratuetan oinarrituz plataforma digitalen bitartez eta co-sortzea eta co-berrikuntza kontzeptu berrien bitartez. Honekin batera zibersegurtasunarekin eta datuen eskuratzearekin erlazionatutako erronka batzuk hartu behar dira kontutan, datuen ezarpen prozesuaren etapa bakoitzean, datuen trazabilitatea eta analitika aurreratua”, adierazi du Pedro Álvarezek bere hitzetan.

Ondoren, Naiara Zubizarretak, ADDIMATeko branch managerrak, fabrikazio gehigarriaren sektorea Espainian izaten ari den garapenari buruzko ikuspegia eta sektore honek izango dituen erronka garrantzitsuen inguruko ikuspegia aurkeztu du. Iñigo Agotek, Tecnalia Research & Innovation proiektuen zuzendariak, bien bitartean, industrializazioa eta fabrikazio gehigarrien teknologien aplikazioek altzairu ez hain ezagunak ez direnen (WAAM, LMD y 3DP) inguruko ikuspegia aurkeztu du.

Inma Vázquezek, Iberia HP Inc-ko 3D Printing Channel Managerrak bestalde, 3D inprimatze teknikatik haratago plastikozko piezak sortzeko fabrikazio gehigarriari buruz aritu da eta nola HPko Multi Jet Fusion teknologiak sartu duen fabrikazio gehigarria plastikozko piezen produkzioaren munduan. “Orain arte ezin izan zen abantalilak ekarriko zituen irtenbide bat eskaini paradigma aldaketa hau lortzeko. Gaurko teknologiak motelegiak dira, batere funtzionalak eta pieza bakoitzeko gehiegizko kostua ohiko sistemekin lehiatzeko moduan. MJF-ek bakarrik lagunduko du enpresen aldaketa 4.0 Industriara”, eta honez guztiaz gain gehitu du teknologia berri honek asmo handiak dituela etorkizunari begira eta produktu guztiek epe laburreko etorkizun batean behar dezaketen aldaketa eta hobekuntza guztiak dituela kontutan.

Medikuntza arloak ere izan du bere tartea jardunaldian Domotekeko arduraduna den Koldo Artolari esker. Medikuntza munduan 3D inprimatzeak izan dituen arrakasta kasuak aurkeztu ditu, osasun arloa eta 3D inprimatzeren inguruan sortu diren sinergiak eta aplikazioak azpimarratuz: protesiak, biomodeluak, azala… Eta baita 3D inprimatzeak osasun munduan aplikatuta eskaintzen dituzten aukerak aipatu ditu, hauen helburua gaisoen bizi kalitatea hobetzea dela gogora araziz. “Une honetan fabrikazio gehigarrian (3D inprimatzean) espezialistak diren enpresen ezagutza ospitaletara nola ari den pasatzen ikusten ari gara, dagoeneko Kardiologia eta Traumotologia departamentutan hasi dira 3D inprimagailuak ikusten” argitu du Koldo Artolak.

Amaitzeko, Thibaut Mathieu, Stratasyseko South West Europeko sales managerrak, aplikazio teknologiko berrien bitartez Stratasys bere bezeroekin prestatzen ari den hurrengo industria iraultzaren eredu bat erakutsi du. Horrez gain, enpresek fabrikazio gehigarrien soluzioen bitartez euren lehiakortasuna, euren kostuak eta epeak nola hobetzen dituzten erakutsi du.

Gipuzkoa Teknologikoa

"Gipuzkoa Teknologikoa" programa 2003an sortu zen. Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu. Jardunaldi hauetan informazioaren eta komunikabideen teknologien erabilpenarekin erlazioa duten gai ezberdinak jorratzen dira: interneten segurtasuna, tresna hauek negozio katea hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak , Gauzen Interneta, Big Data, 0.4 Industria...

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com