Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak DANOBATGROUP 2018ko “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du

Gipuzkoako Bakundeak DANOBATGROUP izendatu du urteko Gipuzkoako Enpresa bezala, horrez gain Ekide Groupek “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Silamek “ETE enpresa industrialari” saria eta RL Componentsek Zerbitzu enpresari” saria. Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVI. banaketa ekitaldia Gipuzkoako Bazkundean egin da eta bostgarren urtez jarraian Banco SABADELLen babesa izan du. Ekitaldi honetan Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen da, lurraldean aberastasuna eta lana sortzen dutenak diren adinean.

DANOBATGROUPek urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria jaso du erronkak soluziotan eraldatzeko izan duen gaitasunagatik eta 4.0 industriaren kontzeptuak euren produktuen garapenean sartzeagatik. DANOBATGROUP DNA berritzailea duen talde bat da, orain dela urte gutxi batzuk arte imajina ezina zen maila teknologikoa lortu duen taldea fabrikatze soluzioetan.

DANOBATGROUP taldeak makina-erremintak, aplikazio espezifikoetarako soluzioak garatzen eta hornitzen ditu, giltza eskura erako lerroak eta tekniko zorrotzak eskatzen dituzten bezeroei zuzendutako zerbitzua. MONDRAGON Korporazioko makina-erreminta dibisioaren parte da eta sei kooperatibek (DANOBATGROUP, DANOBAT, SORALUCE, GOITI, GOIMEK eta LATZ) eta teknologia zentru batek (IK4-IDEKO) osatzen dute. Guztiak Debabarrena bailaran kokatuta daude.

DANOBATGROUP taldeak makina-erremintak, giltza eskura erako lerroak eta aplikazio espezifikoetarako soluzioak garatzen eta hornitzen ditu, goi teknologiako sektoreei eta baldintza tekniko zorrotzak eskatzen dituzten bezeroei zuzenduta. MONDRAGON Korporazioko makina-erreminta dibisioaren parte da eta sei kooperatibek (DANOBATGROUP, DANOBAT, SORALUCE, GOITI, GOIMEK eta LATZ) eta teknologia zentru batek (IK4-IDEKO) osatzen dute. Guztiak Debabarrena bailaran kokatuta daude.

DANOBATGROUPek 65 urte daramatza fabrikatze industrialean, abangoardia teknologikoan, zerbitzu aurreratuak ematearen apustuan eta kalitatezko enpleguaren sortzean espezializatuta. Gaur egun, 1.300 pertsona inguruk osatzen duten lan talde aditua du taldeak eta %90eko esportazio tasa. DANOBATGROUPek merkatu garrantzitsuenetan ditu fabrikak, bai Alemanian, bai Erresuma Batuan eta baita EEBBetan ere, eta berezko ordezkaritzak Txinan, Indian, Australian eta Italian. Eta estatu mailan makina-erreminta fabrikatze sektoreko lidergotzari eusten dio.

DANOBATGROUPen arrakastaren gakoetako bat lankidetza izan da, bai barne eta bai kanpo itunen kudeaketa eta sustapena, eta baita taldea osatzen duen lan talde aditua ere, talderen funtsezko oinarria.

DANOBATGROUP bere ingurunean aberastasuna eta zeharkako enplegua sortzearekin konprometitua dago, bertan hornitzaile sare bat duelarik Euskadi guztian zehar banaturik. Horrez gain, kultura, sozial, kirol eta ingurugiro ekiminekin bat egiten du, euren ingurunean ekonomia ekintza dinamikoak sustatzeko asmoz.

“Enpresa Nazioartekotzeari” saria Arrasateko Ekide Groupentzat izan da euren jarduera nazioarteko mailan zabaltzeko emandako bultzadarengatik, produkzio lantegi bat Mexikon irekiz. Talde honek bere lehiakortasuna 3 ezaugarrietan oinarritzen du: ingenieria, ezagutza eta berrikuntza sustapena.

Ekide Group 1990ean sortu zen Mondragon Unibertsitateko instalazioetan, eta 2004ean izan zen nazioartekotzekorako lehen pausua eman zuenean Txina eta Hong Kongeko bazkide batekin akordio bat sinatu ondoren. Lehen pausu horretatik Ekide Groupen nazioartekotzeko prozesuak aurrera egin du 2017an, iazko urtean, Mexikoko instalazioak inauguratzen dituen arte. Fabrika honetan “Útiles de Control eta Fabricación de series cortas” delakoak egingo dira eta hau zabaltzearen helburua Mexikon, EEBBetan eta Kanadan merkatua irekitzea da.

Fabrika hau irekitzea apustu bat izan da Ekide Groupentzat mundu mailako hornitzaile batean bihurtzeko aukera ematen diolako, horretarako berak dituen ingenieria, ezagutzaren kuedaketa eta berrikuntza sustapen departamentu sendoetan oinarrituz, hau da, euren enpresa nortasuna osatzen duten hiru ezaugarri garrantzitsuenetan oinarrituz.

Gaur egun, 25 urtetik gorako ibilbide duen Ekide Group taldeak hiru herrialdeetan ditu produkzio fabrikak (Espainai, Txina eta Mexiko) eta bi ordezkaritza komertzial (Kanada eta Frantzia). Ekide Groupen lan taldea 149 langileek osatzen dute eta honako arlotara bideratzen da bere zer egina: “utillajes de control” delakoen fabrikazioa, “series cortas” delakoen fabrikatze ingenieria eta industriari aplikatutako eta bezeroen produkzio gaietan sartutako “visión artificial a medida” delakoetan soluzioak ematea.

“ETE Enpresa Industrialari” kategorian Gipuzkoako Bazkundeak Zumaiako Silam saritu du. Oraingo honetan saria irmotasunari, erresistentziari eta sektorean puntako posizionatzea lortzeari eman zaio. Enpresaren ibilbideari saria da, Silamek ordezkatzen duen proiektuari.

Silam, 50 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da eta silikona kontuei ekiten dio. Silikona arloan soluzioak emateari eta produziozko proiektu berriak garatzeari ekiten dio silikona formulazioetan eta transformazioatan oinarritutakoak (siliconas HTV - vulcanizables en caliente).

Gaur egun 59 pertsonek osatzen dute Silamen lan taldea eta euren aktibitatea hiru negozio lerroetan antolatzen da. Bat: erabiltzeko prest dauden silikona nahasketak, gehigarriak eta oinarriak. Bi: silikona solidoan eta esponjan (tubos, juntas, perfiles, etb…) landutako produktu teknikoak. Eta hiru: silikonakin babestutako kableak, temperatura altuei aurre egiteko kableak.

Silamen historiak merezimenduzko ibilbide bat erakusten du, azken hamabost urte hauetan krisi egoerei aurre egiteko gaitasuan adierazi duelako, bai krisi ekonomikoei edo eta estripuek eragindakoei, 2005ean izan zuten sutea esaterako. Ordutik, eta oinarrian krisi ekonomikoari ihes egitea zaila zela kontutan izan da, Silam xehetasun handiarekin kudeatutako enpresa izan da, epe luzera begirako estrategia batetik bideratuta izan da eta Estatu mailan sektoreko enpresa erreferente izatea lortu du.

2017an, Silamek % 46 gehitu du bere fakturazioa eta % 33 bere lan taldea. Horrez gain, esportazio kopurua bikoiztea lortu du eta enpresa onurei dagokionez emaitza hoberenak lortu ditu, iazko emaitzak biderkatu ditu.

Tolosako RL Components enpresak, Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria eraman du, bezeroari balorea emateko bilaketan egindako tranformazio prozesuarengatik, ordezko piezen hornikuntza modelu “reaktibo” batetik “proaktibo” baterako bilakera egiteagatik.

RL Components CAF taldearen barruan dagoen enpresa bat da. 2007an sortu zen trenbide-ibilgailuen fabrikazioaren negozioaren inguruko zerbitzua emateko helburuarekin. Tolosan kokatuta dago eta gaur egun 44 langilek osatzen dute lan taldea. Esan bezala, RL Components CAF taldeko Rail Services dibisioaren barruan kokatzen da eta beste enpresekin batera trenbide-zerbitzuak eskaintzen ditu bezeroek euren trenbide-flota ustiatzeko dituzten beharrei erantzuteko, flota horren bizitza zikloaren kostuak hobetzea lortzeko helburua dutelarik.

RL Componentsek trenbide-floten mantenu lanekin erlazionatutako 2 negozio lerrotan burutzen du bere aktibitatea: Trenbide osagai eta konponketak eta Tailerren ekipamendurako zerbitzuak eta Ibilgailu osagarriak.

RL Components adibide garbi bat da nola enpresa batek aztertzen duen eta bilatzen duen ikuspegi berri bat bere aktibitatea aurrera eramateko. Produktu eta ondasun berdinak hornituz bezeroari balore handiago bat ematea lortzen du, ekonomikoki merkatuan antzematen den balorea gainera. Modelu negozioaren berdefinitzearen esperientzia eredu bat da, urte bakar batean emaitza esanguratsuak emanaz: % 37ko hazkundea fakturazioan eta lan taldean eta % 39ko igoera bat esportazio kopuruei dagokionez.

Banco SABADELLek babestu duen sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan burutu da. Bertan Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saiburua izan da eta baita Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia ere, Gipuzkoako ekonomia eta enpresa munduko beste ordezkari garrantzitsuekin batera.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com