• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak IRIZARi eman dio urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria

Albisteak

VIII. MBA EXECUTIVEaren amaiera ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executivearen VIII. ekitaldi amaiera burutuko dute gaur, Gipuzkoako Bazkundean. Masterra 2009an jarri zuten martxan aipatutako bi entitate hauek. Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea arduratuko dira Tituluak banatzeaz. Kurtsoa gainditu duten ikaslek jasoko dute titulua.

Masterra lortu duten ikasleak 33 eta 48 urte bitartekoak dira. Industria mailako enpresetan eta zerbitzu enpresetan aritzen dira batibat eta ardura handiko postutan burutzen dute euren lana. Guztiek esperientzi profesinal zabala dute eta prestakuntza akademiko diferentea jaso dute Industria mailako Ingenieritzan, Informatikan, Herri lanetako zuzendaritza eta Enpresa kudeaketan eta zuzendaritzan besteak beste.

Masterran parte hartu duten ikasleek, Finantza, Estrategia, Marketinga, Eragiketak, Berrikuntza, Pertsonak... hau da, enpresaren alor funtzionalak ikasteko eskolak jaso dituzte, eta era berean eurak enpresak zuzentzeko dituzten abileziak landu dituzte. Une oro diziplina anitzeko irakasleak izan dituzte alboan, unibertsitateko, aholkularitzako eta enpresetako esperientziak eta ikuspuntuak konbinatuz.

Helburuak

MBA Executivek enpresen ikuspegi osoa erakustea eta arlo eraginkorrenek nola funtzionatzen duten azaltzea du helburu. Baita, berrikuntza bultzatzea eta norbanakoaren izaera pertsonala eta profesionala aldatzea lidergoa garatu ahal izateko, bakoitzak dituen gaitasunak eta abileziak kontutan hartuz. MBA Executiveren beste helburuetako bat erakundearen funtzio ezberdinak kudeatzeko aukera ematen duten kontzeptuak indartzea eta eguneratzea da, kultura eta nazioarteko testuinguru anitzak kontutan hartuz.

Balorazio baikorra

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin antolatzen duten zortzigarren master honen balorazioa baikorra izan da. Elkarrekin lan egiten jarraitzea da bi entitate hauen helburua, enpresetako profesionalen heziketaren bitartez Gipuzkoako enpresak indartzeko. Bederatzigarren edizioa martxan da une honetan.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin lan egiteko akordioa berritu dute eta urritik aurrera MBA EXECUTIVEaren hamargarren edizioa jarriko dute martxan, enpresetako zuzendarien eta profesionalen artean oso ezaguna den graduondoa. Hilaren 23ean, X. edizioaren inguruko informazio saio bat antolatuko da, eta izen emateko epea irekiko da. 2018-2019 kurtsoan izen emateko epea, alegia.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com