• Hasiera
  • Prestakuntza eta pertsonen kudeaketa
  • In-company prestakuntza

In-company prestakuntza

60 urtetik gora daramatzagu Gipuzkoako enpresentzat prestakuntza-planak antolatzen, eta eskarmentu horri esker erakunde bakoitzera moldatutako erantzuna eman dezakegu. Urtean 275 prestakuntza-ekintza baino gehiago antolatzen ditugu, eta prestakuntzaren merkatua ezin hobeto ezagutzen dugu, beraz: moldatzen ditugu edukiak, metodologiak, irakasle espezialistak, eta enpresa bakoitzaren premia espezifikoei erantzuna ematen diegu. 

Neurrira egindako prestakuntza-zerbitzu integrala eskaintzen diegu enpresei, eta barne hartzen ditu:
• Premien diagnostikoa.
• Neurrira antolatutako prestakuntza.
• Prestakuntzaren finantziazioaren kudeaketa.
• Prestakuntzaren ebaluazioa.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com