• Hasiera
  • Prestakuntza eta pertsonen kudeaketa
  • Pertsonalaren hautaketa

Pertsonalaren hautaketa

Zuzendari bilaketa eta pertsonen hautaketa

Enpresek behar duten talentua erakartzen laguntzen dugu. Egokiak diren pertsonan hautaketaz, integrazioaz eta enpresan izango duten harreraz arduratzen gara, eskatzen den profila abaiapuntutzat hartuz eta metodologia eta tresna ezberdinak erabiliz..

Eskaintzen dugu:

  • Gipuzkoako enpresa arloaren errealitatearen ezagutza eta esperientzia.
  • Konfidentzialitatea eta seriotasuna.
  • Hautaketan profesinalitatea eta eraginkortasuna.

Zuzendari eta pertsona komertzialen hautaketan espezializatuak gaude, bai nazioarteko merkatuentzat eta baita bertakoentzat ere.

Hautagai sare oso bat eskaintzen dugu eta baita bezero bakoitzaren beharren neurrirako zerbitzu bat ere.

 Bidali iezaguzu zure CVa                     Kontsultatu gure eskaintza aktiboak

Banakako aholkularitza zuzendarientzat

Une honetan, lan merkatuan ematen ari diren aldaketa sakonak kontutan hartuz, zuzendarientzat edota euren ibilbide profesionala berdideratu nahi duten agintarientzat zuzendutako zerbitzu espezializatu bat eskaintzen dugu.

Gaitasun giza-profesionalen kudeaketarako profesional espezializatuak eta tresna zehatzak izanik,  bere bide profesionalean aldaketa bat behar duten pertsonei banakako laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu.

Zerbitzu hau erabiltzen duen pertsonak honako hau egin ahal izango du...

  • Bere banakako profila identifikatzeko aukera izango du, bere lan eta pertsonal biografiaren bitartez.
  • Bere ahalmen pertsonalak eta profesionalak ezagutu.
  • Bere gaitasunak sustatu  lanerako aukera berriak sortu ahal izateko.
  • Ekintza plan bat eratu proiektu profesional bat garatzeko.
  • Profila profesionalaren egokitzapena landu. Lan eskaintza.
  • Bere ospea kudeatu: komunikazio plana eta marketin pertsonala.
  • Ekintza planaren jarraipen bat egin.

Informazio gehiago eskatu

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com