• Hasiera
  • Prestakuntza eta pertsonen kudeaketa
  • Pertsonen kudeaketa

Pertsonen Kudeaketa

 

Pertsonekin egiten dugu lan

Ondo asko dakigu pertsonak direla era guztietako erakundeen ardatza, eta pertsonak kudeatzea da, beraz, erronka nagusia. 

Pertsonek eraldaketa-prozesuetan egiten dute lan eta horietan garatzen dituzte helburu estrategikoekiko konpromisoa eta inplikazioa sendotzen dituzten abileziak, eta guk, enpresa bakoitzera moldatutako metodologien bitartez, eraldaketa-prozesu horiek abian jartzea errazten dugu.
Gure lanaren abiapuntua egungo egoeraren diagnostikoa egitea da, eta hortik aurrera nahi den eredua zehazten da, ekintza-plana diseinatzen da, zuzendaritzan bideratzen eta hedatzen da eta landutako arloan inplementatzen da, erakunde osora ere hedatu ahal izango bada ere.

Erakundeek, besteak beste, honako abantaila hauek lortzen dituzte:

  • Hobeto prestatutako langileak, balioaniztunak eta motibatuak.
  • Negozioari buruzko ikuspegi globalagoa izatea erakunde osoak.
  • Enpresaren proiektuarekin konpromiso estuagoa duten pertsonak. 
  • Gidaritza parte-hartzailea gauzatzeko behar diren gaitasunen garapena. 
  • Laneko giroari buruzko inkestetan balorazio hobea. 
  • Taldean lan egiteko abileziak hobetzea. 
  • Langile-taldea bere lanpostura hobeto egokitzea.

Hauek dira gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzuak:

  • Coaching prozesuak
    o Banakakoa
    o Taldekoa
  • Pertsonak kudeatzeko ereduaren azterketa
  • Gaitasunen araberako kudeaketa
  • Jardueraren kudeaketa
  • Laneko giroaren azterketa
  • Barruko komunikazio-sistema ezartzea 

Informazio gehiago

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com