|
Interneteko modalitate loturek urte gutxian eboluzio handia izan dute,
soluzio mugatuak izatetik, zeinak garesti eta geldoak, eskaintza zabal batekin topo egitera,
prezio onak eskaintzen dutenak abiadura handia lortuz. Hainbeste aldiz entzundako banda zabala
errealitate bihurtzen ari da. Gaur egungo eta etorkizuneko konexiorako modalitate guztiak ezagutu
eta informatu beharrean aurkitzen gara, eta horretarako materia honetan adituen laguntzarekin kontatuko dugu.
Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza,
SPRI, Enpresa Digitala, Kutxa eta Euskaltelen lankidetzarekin
jardunaldi tekniko bat antolatu du, bertara hizlari eta telekomunikazio
enpresa nabarmenenak gonbidatuz, egoera epe motzera eta luzera
ikuspegi orokorra emanaz, Internetera
konektatzearen aukera bakoitzaren
soluzioak beraien abantaila eta oztopoekin. Hitzaldiekin batera eta
jardunaldiaren osagarri bezala, erakusketa izango da, enpresa-adituekin
bakoitzaren kasu partikularra aztertzeko aukera emango duena.
Jardunaldi honetan zahazki, PLC (Internet sare elektrikotik), LMDS (Internet irrati bidez), ADSL, zuntz optikoa,
satelite bidezko lotura, Wireless eta bestelako gaiak eztabaidatuko dira. Etorkizuneko konekzio teknologiei dagokienez,
Internet 2, ADSL abiadura handikoaren diseinu berriak edota WiMAX proiektuek eskainiko dituzten posibilitate berriei
buruz hitzegingo da.
|

Denentzako hainbeste desiratutako Interneta lortu izana posible ote da? Beste Europako herrialdeak
baino hobeto konektatuak ote gaude? ze mailatan aurkitzen dira, abiaduran, eskainitako erabilgarritasunean eta prezioan
gainontzeko herrialdeak? Gaian adituek egungo egoera azaldu eta Internetera konektatzearen bideak etengabe nola hobetu
eztabaidatuko dute.
|