|
Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak
eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Kutxa,
Panda Software, Computer Associates eta S21sec enpresekin lankidetzan,
jardunaldi teknikoa antolatu dute informazioaren teknologia berrien
eta, batez ere, internetaren erabilpenaren bidez sortzen diren
segurtasunezko eguneroko arazoei irtenbidea emateko asmoz.
“Eguneroko” etiketa horrek agerian jartzen du aipatutako
arazoen errepikapena (birusen kutsaketa, eragin kaltegarriak dituen
programen instalazioa, zabor posta jasotzea), baita horren eragina
jasaten duten enpresen kopuru handia ere. Arazo horiek eragindako
kaltea murrizteko ahalegina egin nahi da, kontzientziazioa eta
hedapenaren bidez. Egunero aurre egin behar diogunaren arazoaren
tamaina ezagutarazten lagunduko diguten datuak dira hauek: Espainian
17 milioi posta elektroniko kutsatuk bidaiatu dute sarean zehar
azken 12 hilabetetan (“Alerta Temprana”, red.es zentruak
emaniko datuak), eta bestalde OECDk (Organisation for Economic
Cooperation and Development) mundu osoko gobernuei egin dien deia
zabor-postari aurre egiteko. (Bruselan eginiko hitzaldian, 2004/02/02).
|

Zehatz-mehatz, jardunaldi honetan zera eztabaidatuko da: ziurtapen
digitalak Interneteko transakzioei ematen dien segurtasunari buruz, “malware”-az
eta webaren bidez ekipoetan bidegabe sartzearen aurkako babesa,
zer den zabor-posta, nola antzeman eta zein ekimen eramaten ari
diren aurrera hori erauzteko,...
Jardunaldiari mahainguru batek emango dio amaiera, bertan alorreko
adituek sarearen eguneroko erabilpenean sortzen diren arriskuei
buruz eztabaidatuko dute: gizarte mailako eragina, amaitzen den
benetako mehatxua eta non hasi mitoa, benetako eraginak, arazo
horiek erauzteko alternatiben analisia, segurtasuneko oinarrizko
arauak... |