| |
1986ko urtarrilean, Espainia Europako Erkidegoen partaide izatera iritsi zen, bere historia hurbilean urrats garrantzitsua emanez.
Geroztik ekonomia, gizarte eta politika alorretan izan diren aldaketek balantze nabarmen positiboa ekarri digute, modernizatzeko, irekitzeko eta nazioartean toki bat bilatzeko.
Europako esperientziak jarrera ildo batzuk erabat aldatu ditu, ekonomiak, oro har, eta enpresak, bereziki, eredu protekzionistak ahaztu eta Europako Batasunari lotutako desarautze eta bateratze prozesu indartsuari atxiki behar izan baitute. Urrun daude dagoeneko muga-zerga altuen, merkataritzako kopuru murrizketen eta debaluazio lehiakorren garaiak.
Urteurren hau une egokia da positibo izan denari buruz eta, halaber, bi hamarkada hauetan gainditutako zailtasunei buruz hausnarketa egiteko. Une aproposa da baita ere etorkizuna, XXI. mendeko Europaren erronka eta eginkizun berriak eta Gipuzkoarentzat planteatzen diren aukera eta mehatxuak aztertzeko. |
|