|
XXI. mendeko gizartean teknologia berrienbidezko komunikazioa
eta elkarreragintza ezinbestekoa da guztiontzat, batez ere enpresentzat. Teknologien
bilakaera geldiezinak orain artean indarreango lege barrutian bildu gabeko birziklapen
jarraia eskatzen dituen egoerak eragiten ari da, hala alderdi legegilearen eskutik nola
aipatu legeriaren xede den gizartearenetik.
Arrazoi horregatik, enpresentzat garrantzitsua da oso indarreango legeriarekin egunean egotea,
eguneroko eraginkortasunari erasango dion erabaki hartzeari dagokionez. Zentzu honetan alderdi askoren
inguruan sakondu behar da, komunikabideetan sarri erabiltzen diren hitz teknikoen inguruan: sotwareen
patenteen errealitatea (abantailak eta desabantailak), lizentzia-ireki eredu ezberdinak (copyleft, Creative Commons,
GPL), sarean egun burutzen diren balizko delituak...
Hala ere, enpresek xehetasun tekniko asko ez dituzte ezagutzen eta zuzenean eragiten dien alderdi legaletan
sakondu nahi dutenean nori zuzendu ez dakiten galderak mahaigaineratzen dituzte: zein urrats eman behar ditut nere
fakturazio sisteman faktura elektronikoen araudira egokitzeko? Nola berreskuratu dezaket domeinu izena? Zeintzuk dira
LSSI edo LOPD bezelako legeriaren benetazko eraginak? Ze isun jar diezadakete aipatu araudia bete ezean?
|

Proposatzen dugun jardunaldia egiazko kasuak eta Informazioaren Gizartean legeen ezarpen praktikoen adibideak
mahaigaineratuko ditu. Ekitaldi honek interesdunek gai horiei buruz era irekian egin nahi dituzten galdera eta zalantza
guztiak azaltzeko topalekua izan nahi du, erantzuna adituaren eskutik etorriko dela jakinik.
|