Gipuzkoako Ganbera Gipuzkoako ekonomiaren eta enpresen eskura dagoen organismoa da.
Bere helburua enpresei laguntzea da, zerbitzuen bidez erabilgarritasuna eskaintzen die, eta enpresaren ingurune osoa aldatzeko lanetan dihardu. Eta, gainera, zerbitzuen eskaintza errentagarri egitea, eskaintza hori epe luzerako mantendu dadin.
Berezko lege-nortasuna duen Zuzenbide Publikoko Korporazioa, 1886an sortu zen eta Donostiako Kontsulatuaren oinordekoa da. Politikatik kanpokoa da eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren garapen ekonomikoa sustatzea du helburu. Merkataritzaren, Industriaren eta Nabigazioaren interesak defendatzen ditu.
Gipuzkoako jarduera ekonomikoaren sektore guztietako enpresa eta enpresaburu guztiek osatzen dute, eta Batzarrak ordezkatzen ditu (Korporazioaren ordezkaritza-organo nagusia da). Batzarra osatzen duten 40 kideak lau urtetik behin aukeratzen dituzte libre eta demokratikoki.
Batzarrak onartzen ditu aurrekontuak, Ganberaren politika zehazten du eta Batzorde Betearazlea izendatzen du, zortzi ordezkarik eta Presidenteak osatutakoa. Batzorde Betearazlea da Ganberaren kudeaketarako eta administraziorako organo nagusia. 2010ko martxoatik gaur egunera arte Pedro Esnaola Latasa da Presidentea.
Gipuzkoako Ganberaren xedea: Gipuzkoako Ganberak balio eta lehiakortasuna sortzen duten soluzioak ematen dizkie Gipuzkoako enpresei, beren interesak eta premien gertuko ezagutzatik bere hedapena arte.
©2011 | Legal oharrak | Kontratatzailearen profila
Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - Fax 943 00 02 66 - info@camaragipuzkoa.com