Gurekin harremanetan jarri

» Informazio eskaera

Informazioaren Teknologiak

Íñigo Muguruza imuguruza@camaragipuzkoa.com
Tel. 943000285 / 943000300

Ziurtagiri Digitala

Gipuzkoako Bazkundeak zure esku jartzen du teknologia berri hau, enpresaren transakzio ekonomikoetan ziurtasuna bermatzeko nahitaezkoa.

Modu elektronikoan sinatu ahal izango dituzu agiri digitalak (mezu elektronikoak, eskaintzak eta eskabideak, fakturak, kalitatea, aktak, eskutitzak...). Sinadura horrek bermatuko dizu, bai zuri eta bai zure bezeroei eta hornitzaileei, sinatzailearen identitatea eta igorritako agiria jatorrizkoa dela eta ez dela faltsifikatua izan.

Enpresako erabilpen hauez gain, Camerfirma ziurtagiri digitalek aukera ematen dute hainbat erakunderekin bitartekoak on-line egiteko, Lan Prestakuntzarako Hiruko Fundazioarekin, Estatuko Zerga Agentziarekin, Lan Ministerioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, besteak beste.

Zer da ziurtagiri digitala?

Euskarri informatikoan, artxibo-euskarrian edo txip txartelean dagoen agiri bat da; jabearen identitatea bermatzen du agiri horrek. Gako kriptografiko bakar bat lotzen du identitate horrentzat; hala, agiria aplikatzen den dokumentu elektronikoetan aise bereizten da identitate hori.

Nortasun agiri, baimen, pasaporte edo enpresako txartel baten parekoa da; transferiezina, hortaz.

Zertarako balio du?

Ziurtagiri digitala segurtasun sistema bat da, harreman elektronikoetan konfiantza sortzeko, eta honakoak bermatzeko:

Zertarako erabiltzen da?

Sinadura digital bat izenpetzeko lan-tresna nahitaezkoa da.

Ziurtagiri digitala nortasun-agiri digital ezinbestekoa bihurtzen da enpresek eta banakoek segurtasun berme guztiekin egin ditzaten sareko eragiketak. Izan ere, titularrari aukera ematen dio:

Ziurtagiri Motak

Bazkundeak Camerfina ziurtagiri digitalak jaulkitzen ditu enpresetan erabiltzeko, zure beharretara bereziki diseinatuak eta Merkataritza Ganberek eskaintzen duten bermearekin. Bi euskarritan sortzen dira: softwarean eta hardwarean.

1. Enpresa-ziurtagiriak

1.1 Enpresako kide izatea

Enpresako kide izatea erakusten duen ziurtagiri digitalak bermatzen du ziurtagiriaren titularraren identitatea -pertsona fisikoarena, alegia-, eta erakunde jakin horrekin duen lotura, erakunde horretan duen karguaren baitan. Ziurtagiri honek ez dio aparteko ahalmenik emango titularrari, eguneroko jardunean berez dituen ahalmenez gain.

1.2 Ordezkaria

Ordezkariaren ziurtagiri digitala erakunde jakin baten ordezkaritza duen pertsonarentzat jaulkitzen da. Ziurtagiriaren titularra ez da soilik enpresa bateko kide gisa identifikatzen, baizik eta enpresa horren ahaldun edo legezko ordezkari hori ere bada. Ahalmen hori gehitzen dio ziurtagiri honek.

1.3 Pertsona juridikoa

Erakunde juridiko baten alde jaulkitako ziurtagiri digitala da. Pertsona juridikoak Administrazio publikoekin dituen harremanetan erabili ahal izango da, edo bere ondasunak eta zerbitzuak nahiz eguneroko jardunaren ingurukoak kontratatzerakoan.

1.4 Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikorako baino ez da ziurtagiri hau. Enpresa handiek segurtasuna behar dute faktura elektronikoak jaulkitzeko, eta beharrizan horretatik sortu da ziurtagiri hau.

Ez du, fakturazio elekronikoaz gain, bestelako bitartekorik egiteko aukerarik ematen, ez Administrazioarekin ezta, enpresaren izenean, enpresen artean.

Bestelako ziurtagiriak ere jaulkitzen dira:

2. Zerbitzari Seguruaren Ziurtagiriak.

Kasu honetan ez da sinadura erabiltzen, aurrekoetan bezala. Ziurtagiri hauek identifikatu egiten dute web orrialde bat enpresa jakin batena dela eta orrialdearen erabiltzailearen eta zerbitzariaren artean transmititutako informazioa zifratua dela, hirugarrenek ez ikusteko eta manipulatzeko moduan.

Nola lortu?

Informazio gehiago:

« Berrikuntza eta Teknologia itzuli

©2011 | Legal oharrak | Kontratatzailearen profila

Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - Fax 943 00 02 66 - info@camaragipuzkoa.com