|
Teknologia Berrien merkatuak termino berriak sortzen
ditu maiz teknika, produktu edota hizkuntza berriei izena emateko.
Zenbaitetan, berehala ahazten ditugun modako produktuei edo zerbitzuei
izena emateko baino ez dute balio izaten termino horiek. Nolanahi
ere, esperientziak esaten digu beste termino batzuk, enpresek benetan
erabiliko dituzten teknologiak izendatzeko erabiltzen direnak,
gelditzeko heldu direla.
RFID, SEO, Mobile Computing, Software Librea, NAN digitala, IP
bidezko ahotsa, Gizarte Sareak... Sigla horiek guztiak ez dira
teknizismo hutsak, ezta moda igarokorrak ere. Aitzitik, enpresen
eguneroko lanari errotik eragingo dioten teknologiak dira.
Jardunaldi honen bidez, sortzen eta gorantz egiten ari diren teknologien
baliagarritasunaren berri eman nahi diegu enpresei, baita horri
buruz jakin nahi duten informazio guztia ere. Gai honetan benetan
adituak direnek hartuko dute parte jardunaldian, eta, beraz, gure
zalantzak argitu eta gehien interesatzen zaizkigun gaietan sakonduko
dute.
|

Bukaera gisa, Teknologia Berrien arloko ponente ospetsuek 10 urte
barru Informazioaren Gizarteak izango duen etorkizunari buruz eztabaidatuko
dute: Zein enpresa nagusituko dira informatika merkatuan? Zer eragin
izango dute teknologia berriek gure lanean eta negozio ereduetan?
Telelana ohikoa bihurtuko al da? Zer lege berri beharko dira? Nolakoak
izango dira Internetekiko konexioa eta ordenagailuarekiko jarduna?
Egun bakar bateko jardunaldi honetan parte hartuko dutenek urte
osoan zehar IKTBen gaineko erabaki zuzenak hartzeko informazioa
lor dezaten nahi dugu.
|