---
title: "Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian"
description: "Euskadiko retailaren eta hiri-ekonomiaren negozioak bere jardueretan berrikuntza barneratu dezaten motibatzeko eta bultzatzeko, eta, horrela…"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/berrikuntza-saltokietan-retail-euskal-eskolaren-i-jardunaldian"
date: "2026-10-20T02:26:03+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2021 Azaroa 22

 ![Berrikuntza saltokietan,  Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2021/EUSKO_GANBERAK.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fberrikuntza-saltokietan-retail-euskal-eskolaren-i-jardunaldian.md)

*Topaketaren ardatza* ***motibazioa izango da, berrikuntzarako oinarri gisa****, retailaren eta hiri-ekonomiako negozioen lehiakortasuna hobetzeko.*

Euskadiko retailaren eta hiri-ekonomiaren negozioak bere jardueretan berrikuntza barneratu dezaten motibatzeko eta bultzatzeko, eta, horrela, lehiakorragoak izan daitezen, **Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak** eta **Eusko Ganberek** datorren asteartean, azaroak 23, **Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia** egingo dute. Bi modalitateren bidez parte hartu ahal izango da, aurrez aurre Gipuzkoako Ganberaren egoitzan eta online.

Jardunaldia **Elena Moreno** Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariaren eta **Pedro Esnaola** Gipuzkoako Ganbera presidentearen irekiera ekitaldiarekin hasiko da, ondoren programa zabal bati ekiteko. Programa horretan, berrikuntzaren oinarri nagusiak, berrikuntza arrakastaz garatu duten euskal saltokien kasuak, egungo testuinguru komertzialean nola berritu eta bezeroarenganako orientazioa berritzeko tresna indartsua izan daitekeen azalduko dira.

Jardunaldiaren aurkezpena eta gero, **Teresa Aranzibia** ‘**Berrikuntza, sormena eta etengabeko egokitzapena, hobetzeko gakoak**’ gaiari buruz arituko da, eta, ondoren, **Mari Mar urdaitegia** (Vitoria-Gasteiz), **Txokopunto** (Gernika) eta **Ness by Esti García** (Ordizia) saltokietako arduradunek berritzeko izan dituzten motibazioak eta lortutako emaitzak azalduko dituzte ‘**Denok egin dezakegu! EAEko hiru saltoki lokal eta independenteren esperientzia arrakastatsuak**’ hitzaldian.

**Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldiak** Fotografiarteko **Mario Arias** enpresaburu komertzialaren eskutik eta ‘**Tokiko merkataritzaren eta merkataritza independentearen egokitze arrakastatsuaren azterketa, merkatuaren egungo eskaeretara**’ hitzaldiarekin jarraituko du. Halaber, 20 urte bezeroarenganantz eraldatzen laguntzen daramatzan **Christian Pereira** Retail Euskal Eskolako negozio-aholkularia eta profesional laguntzaileak eta **Maurien Martinez** bezero-esperientziako aholkulariak bezeroarekiko orientazioari buruz hitz egingo dute ‘**Berrasmatzea, baita bezeroarenganako orientazioan ere: retailer berritzaileenengandik ikasiz**’ hitzaldian.

Bukatzeko, **Javier Hurtado** Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak hitza hartuko du **Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia** ixteko.

***Informazio gehiago:***

Iñigo Muguruza

[](mailto:imuguruza@camaragipuzkoa.com)**Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.**

943000300 / 685750111

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/berrikuntza-saltokietan-retail-euskal-eskolaren-i-jardunaldian" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/berrikuntza-saltokietan-retail-euskal-eskolaren-i-jardunaldian" }, "headline": "Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian", "description": "Topaketaren ardatza motibazioa izango da, berrikuntzarako oinarri gisa, retailaren eta hiri-ekonomiako negozioen lehiakortasuna hobetzeko. Euskadiko retailaren eta hiri-ekonomiaren negozioak bere jardueretan berrikuntza barneratu dezaten motibatzeko eta bultzatzeko, eta, horrela, lehiakorragoak izan daitezen, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Eusko Ganberek datorren asteartean, azaroak 23, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia egingo dute. Bi modalitateren bidez parte hartu ahal izango da, aurrez aurre Gipuzkoako Ganberaren egoitzan eta online. Jardunaldia Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariaren eta Pedro Esnaola Gipuzkoako Ganbera presidentearen irekiera ekitaldiarekin hasiko da, ondoren programa zabal bati ekiteko. Programa horretan, berrikuntzaren oinarri nagusiak, berrikuntza arrakastaz garatu duten euskal saltokien kasuak, egungo testuinguru komertzialean nola berritu eta bezeroarenganako orientazioa berritzeko tresna indartsua izan daitekeen azalduko dira. Jardunaldiaren aurkezpena eta gero, Teresa Aranzibia ‘Berrikuntza, sormena eta etengabeko egokitzapena, hobetzeko gakoak’ gaiari buruz arituko da, eta, ondoren, Mari Mar urdaitegia (Vitoria-Gasteiz), Txokopunto (Gernika) eta Ness by Esti García (Ordizia) saltokietako arduradunek berritzeko izan dituzten motibazioak eta lortutako emaitzak azalduko dituzte ‘Denok egin dezakegu! EAEko hiru saltoki lokal eta independenteren esperientzia arrakastatsuak’ hitzaldian. Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldiak Fotografiarteko Mario Arias enpresaburu komertzialaren eskutik eta ‘Tokiko merkataritzaren eta merkataritza independentearen egokitze arrakastatsuaren azterketa, merkatuaren egungo eskaeretara’ hitzaldiarekin jarraituko du. Halaber, 20 urte bezeroarenganantz eraldatzen laguntzen daramatzan Christian Pereira Retail Euskal Eskolako negozio-aholkularia eta profesional laguntzaileak eta Maurien Martinez bezero-esperientziako aholkulariak bezeroarekiko orientazioari buruz hitz egingo dute ‘Berrasmatzea, baita bezeroarenganako orientazioan ere: retailer berritzaileenengandik ikasiz’ hitzaldian. Bukatzeko, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak hitza hartuko du Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia ixteko. Informazio gehiago: Iñigo Muguruza imuguruza@camaragipuzkoa.com 943000300 / 685750111", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2021/EUSKO_GANBERAK.jpg" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2021-11-22T16:42:49+01:00", "dateCreated": "2021-11-22T16:42:49+01:00", "dateModified": "2021-11-22T16:43:47+01:00" }
```
