---
title: "Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazio industrialaren Europako XIII. Topaketan"
description: "100 enpresa inguru bildu dira gaur goizean Gipuzkoako Bazkundean, topaketaren hamahirugarren edizioan."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/europako-eta-gipuzkoako-100-enpresa-baino-gehiago-bildu-dira-gipuzkoako-bazkundean-azpikontratazio-industrialaren-europako-xiii-topaketan"
date: "2026-10-20T03:27:53+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazio industrialaren Europako XIII. Topaketan

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2022 Ekaina 08

 ![Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazio industrialaren Europako XIII. Topaketan](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2022/1.JPG)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Feuropako-eta-gipuzkoako-100-enpresa-baino-gehiago-bildu-dira-gipuzkoako-bazkundean-azpikontratazio-industrialaren-europako-xiii-topaketan.md)
- 100 enpresa inguru bildu dira gaur goizean Gipuzkoako Bazkundean, topaketaren hamahirugarren edizioan.
- Aurten parte hartu duten enpresa erosleak Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik eta Belgikatik eta Estatutik datoz, eta sektore askotakoak dira: eraikuntza, Energia, Ekipo-ondasunen Fabrikatzaileak, Automozioa, Trenbide, Agroindustriak eta Aeronautika.
- 275 merkataritza-bilera antolatu dira, erosle bakoitzeko batez beste 10 kontaktutara, eta milioi bat eurotik gorako kontratazio-aukerak sortzea espero da.

**Donostia 20220ko ekainaren 8a** - Azpikontratazio industrialaren Europako topaketa-MEETIND 13 urtez ospatu da Gipuzkoako Bazkundean, azpikontratazio industrialeko enpresentzako merkatu berrien identifikazioa bultzatzeko helburuarekin, lurraldeko enpresa industrialen % 27,6 ordezkatzen duen sektorea.

Gipuzkoako Bazkundean gaur egin den hamahirugarren edizioan Europako sektore ezberdinetako 7 herrialdetako 27 enpresa erosle bildu dira. Sektoreen aniztasunari esker, hemengo enpresek bezero gehiago aurkitu dituzte bisitarien artean, eta horri esker, enpresa azpikontratista parte-hartzaileen kopurua handiagoa izan da.

Topaketa hau SUBCONTEX GIPUZKOA Gipuzkoako Bazkundearen azpikontratazioko espezializazio-arloak garatzen duen jardueretako bat da, Gipuzkoako enpresei merkatuak dibertsifikatzen laguntzeko. Ekitaldia bi egunetan banatzen da. Gaur, ekainak 8, 100 enpresa baino gehiago, erosleak eta azpikontratistak, bildu dira Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eta 30 minutuko 275 bilera baino gehiago antolatu dira. Bihar, ekainak 9, lurraldeko 50 enpresa bisitatuko dituzte erosleek. Bisita horien helburua eskaeren kontratazioa erraztea da, erosle europarrari gure enpresen gaitasunak eta kalitatea ezagutzea ahalbidetuz.

**Erosleak eta azpikontratistak**

Bertan izan diren 27 erosleak Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik, Belgikatik eta Estatutik etorri dira. 6 milioi eurotik 1200 milioi eurora bitarte fakturatu dezaketen enpresak dira, eta sektore hauetakoak dira: eraikuntza, Energia, ekipo-ondasunen fabrikatzaileak (jasotzeko makinak, makina-erremintak, papera, eraikuntza, siderurgia), Automozioa, Trenbide, Agroindustriak eta Aeronautika. Prentsa Oharra Azpikontratistei dagokienez, Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatuko 86 enpresak parte hartu dute, fabrikazioprozesuen bidez piezak eta multzoak fabrikatzen espezializatuta, hala nola galdaketa, txirbil-harroketa bidezko eraldaketa (forja, galdaragintza, mekanizazioa, estanpazioa, laser-ebaketa, hodiaren konformazioa, etab.), elektrizitatea eta elektronika, plastikoaren eraldaketa, kautxua, konpositeak eta fabrikazio gehigarria.

**Eragin ekonomikoa eta erosleek lurraldeko industriarekin duten leialtasuna MEETINDek eragiten dituen balioak**

Erosleen kopuruak gora egiteko joerak (27) eta herrialde parte-hartzaileen aniztasunak (7) goranzko joera erakusten dute XIII. edizio honetan, MEETINDen antolaketa-egokitasunaren erakusgarri.

Epe laburrean bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremana kontratazio-maila apaletan ezartzen bada ere, hori da merkataritza-harreman bat finkatzeko lehen urratsa. Ohikoa denez, azpikontratazio industrialaren eremuan, harreman hori finkatu ondoren, hainbat urtez mantentzen diren kontratu eta eskaera errepikariak sortzen dira. MEETINDen edizio bakoitzean urtebeteren buruan lortutako kontratuak maila ekonomiko apaletan mantentzen badira ere, epe ertainean, MEETINDen edizio bakoitzak hainbat milioi euroko kontratazioak sor ditzake.

Bestalde, MEETINDek Gipuzkoako eta Euskadiko industriaren irudia indartzen laguntzen du; horrela, topaketan parte hartzen duten enpresa europarrek Gipuzkoa eta Euskadi identifikatzen dituzte hornitzaile fidagarriak eta kalitatezkoak garatzeko eremu gisa. Daukagun espezializazio-jakiteak eta industria-enpresen dentsitateak aukera ematen die ingurune hurbilean hainbat hornitzaile identifikatzeko eta hornitzaileak eremu espezifiko batean kontzentratzeko. Horrela, erosleak lurraldearekiko fidelizazioa lortzen da, eta maiz gertatzen dira gure lurraldean kokatutako hornitzaileen kopurua handitzeko joera duten erosleak..

**Topaketak 13 urtez**

Gipuzkoako Bazkudeko azpikontratazio industrialaren Europako topaketak 1.200 enpresa bildu ditu 13 urte hauetan. 2 kontinentetako eta 13 herrialdetako 950 azpikontratista eta 300 erosle: Erresuma Batua, Maroko, Suedia, Austria, Belgika, Frantzia, Suitza, Herbehereak, Alemania, Portugal, Polonia, Txekiar Errepublika, Finlandia eta baita Estatukoa ere. Enpresak Gipuzkoako azpikontratazio-industriaren bezero diren sektore nagusietakoak dira, eta 5M €-tik 1200 M €-ra fakturatzen dute.

Emaitzei dagokienez, kalkulatzen da 13 urte hauetan enpresa parte-hartzaileek 25 milioi euroko fakturazioa lortu dutela, eta urtero erosle parte-hartzaileen % 60k hornitzaileak lortzen dituela MEETIND topaketaren ondoren. Nabarmendu beharreko beste datu bat da enpresa azpikontratisten % 90ek beren parte-hartzea errepikatzen dutela, bileren eta emaitzen kalitatea dela eta.

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

943 000 310 / 688 884 347

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazio industrialaren Europako XIII. Topaketan", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/europako-eta-gipuzkoako-100-enpresa-baino-gehiago-bildu-dira-gipuzkoako-bazkundean-azpikontratazio-industrialaren-europako-xiii-topaketan" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/europako-eta-gipuzkoako-100-enpresa-baino-gehiago-bildu-dira-gipuzkoako-bazkundean-azpikontratazio-industrialaren-europako-xiii-topaketan" }, "headline": "Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazio industrialaren Europako XIII. Topaketan", "description": "100 enpresa inguru bildu dira gaur goizean Gipuzkoako Bazkundean, topaketaren hamahirugarren edizioan. Aurten parte hartu duten enpresa erosleak Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik eta Belgikatik eta Estatutik datoz, eta sektore askotakoak dira: eraikuntza, Energia, Ekipo-ondasunen Fabrikatzaileak, Automozioa, Trenbide, Agroindustriak eta Aeronautika. 275 merkataritza-bilera antolatu dira, erosle bakoitzeko batez beste 10 kontaktutara, eta milioi bat eurotik gorako kontratazio-aukerak sortzea espero da. Donostia 20220ko ekainaren 8a - Azpikontratazio industrialaren Europako topaketa-MEETIND 13 urtez ospatu da Gipuzkoako Bazkundean, azpikontratazio industrialeko enpresentzako merkatu berrien identifikazioa bultzatzeko helburuarekin, lurraldeko enpresa industrialen % 27,6 ordezkatzen duen sektorea. Gipuzkoako Bazkundean gaur egin den hamahirugarren edizioan Europako sektore ezberdinetako 7 herrialdetako 27 enpresa erosle bildu dira. Sektoreen aniztasunari esker, hemengo enpresek bezero gehiago aurkitu dituzte bisitarien artean, eta horri esker, enpresa azpikontratista parte-hartzaileen kopurua handiagoa izan da. Topaketa hau SUBCONTEX GIPUZKOA Gipuzkoako Bazkundearen azpikontratazioko espezializazio-arloak garatzen duen jardueretako bat da, Gipuzkoako enpresei merkatuak dibertsifikatzen laguntzeko. Ekitaldia bi egunetan banatzen da. Gaur, ekainak 8, 100 enpresa baino gehiago, erosleak eta azpikontratistak, bildu dira Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eta 30 minutuko 275 bilera baino gehiago antolatu dira. Bihar, ekainak 9, lurraldeko 50 enpresa bisitatuko dituzte erosleek. Bisita horien helburua eskaeren kontratazioa erraztea da, erosle europarrari gure enpresen gaitasunak eta kalitatea ezagutzea ahalbidetuz. Erosleak eta azpikontratistak Bertan izan diren 27 erosleak Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik, Belgikatik eta Estatutik etorri dira. 6 milioi eurotik 1200 milioi eurora bitarte fakturatu dezaketen enpresak dira, eta sektore hauetakoak dira: eraikuntza, Energia, ekipo-ondasunen fabrikatzaileak (jasotzeko makinak, makina-erremintak, papera, eraikuntza, siderurgia), Automozioa, Trenbide, Agroindustriak eta Aeronautika. Prentsa Oharra Azpikontratistei dagokienez, Gipuzkoako, Euskadiko eta Estatuko 86 enpresak parte hartu dute, fabrikazioprozesuen bidez piezak eta multzoak fabrikatzen espezializatuta, hala nola galdaketa, txirbil-harroketa bidezko eraldaketa (forja, galdaragintza, mekanizazioa, estanpazioa, laser-ebaketa, hodiaren konformazioa, etab.), elektrizitatea eta elektronika, plastikoaren eraldaketa, kautxua, konpositeak eta fabrikazio gehigarria. Eragin ekonomikoa eta erosleek lurraldeko industriarekin duten leialtasuna MEETINDek eragiten dituen balioak Erosleen kopuruak gora egiteko joerak (27) eta herrialde parte-hartzaileen aniztasunak (7) goranzko joera erakusten dute XIII. edizio honetan, MEETINDen antolaketa-egokitasunaren erakusgarri. Epe laburrean bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremana kontratazio-maila apaletan ezartzen bada ere, hori da merkataritza-harreman bat finkatzeko lehen urratsa. Ohikoa denez, azpikontratazio industrialaren eremuan, harreman hori finkatu ondoren, hainbat urtez mantentzen diren kontratu eta eskaera errepikariak sortzen dira. MEETINDen edizio bakoitzean urtebeteren buruan lortutako kontratuak maila ekonomiko apaletan mantentzen badira ere, epe ertainean, MEETINDen edizio bakoitzak hainbat milioi euroko kontratazioak sor ditzake. Bestalde, MEETINDek Gipuzkoako eta Euskadiko industriaren irudia indartzen laguntzen du; horrela, topaketan parte hartzen duten enpresa europarrek Gipuzkoa eta Euskadi identifikatzen dituzte hornitzaile fidagarriak eta kalitatezkoak garatzeko eremu gisa. Daukagun espezializazio-jakiteak eta industria-enpresen dentsitateak aukera ematen die ingurune hurbilean hainbat hornitzaile identifikatzeko eta hornitzaileak eremu espezifiko batean kontzentratzeko. Horrela, erosleak lurraldearekiko fidelizazioa lortzen da, eta maiz gertatzen dira gure lurraldean kokatutako hornitzaileen kopurua handitzeko joera duten erosleak.. Topaketak 13 urtez Gipuzkoako Bazkudeko azpikontratazio industrialaren Europako topaketak 1.200 enpresa bildu ditu 13 urte hauetan. 2 kontinentetako eta 13 herrialdetako 950 azpikontratista eta 300 erosle: Erresuma Batua, Maroko, Suedia, Austria, Belgika, Frantzia, Suitza, Herbehereak, Alemania, Portugal, Polonia, Txekiar Errepublika, Finlandia eta baita Estatukoa ere. Enpresak Gipuzkoako azpikontratazio-industriaren bezero diren sektore nagusietakoak dira, eta 5M €-tik 1200 M €-ra fakturatzen dute. Emaitzei dagokienez, kalkulatzen da 13 urte hauetan enpresa parte-hartzaileek 25 milioi euroko fakturazioa lortu dutela, eta urtero erosle parte-hartzaileen % 60k hornitzaileak lortzen dituela MEETIND topaketaren ondoren. Nabarmendu beharreko beste datu bat da enpresa azpikontratisten % 90ek beren parte-hartzea errepikatzen dutela, bileren eta emaitzen kalitatea dela eta. Informazio gehiago: jlacunza@camaragipuzkoa.com 943 000 310 / 688 884 347", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2022/1.JPG" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2022-06-08T13:04:01+02:00", "dateCreated": "2022-06-08T13:04:01+02:00", "dateModified": "2022-06-09T08:41:27+02:00" }
```
