---
title: "Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko"
description: "Erakundeak bere kezka adierazi du, Gobernu espainiarraren ordezkariek berriki egin dituzten adierazpenak direla eta"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/ezkio-itsasoko-lotunea-babestu-du-gipuzkoako-bazkundeak-nafarroa-ahtrekin-konektatzeko"
date: "2026-10-20T03:21:26+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2024 Uztaila 19

 ![Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/noticia-generica.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fezkio-itsasoko-lotunea-babestu-du-gipuzkoako-bazkundeak-nafarroa-ahtrekin-konektatzeko.md)

Erakundeak bere kezka adierazi du, Gobernu espainiarraren ordezkariek berriki egin dituzten adierazpenak direla eta

**Donostia / San Sebastián – 2024ko uztailak 18** – Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurreikusitako ibilbidea errespetatzeko eskatu dio gaur Gipuzkoako Bazkundeak Gobernu espainiarrari, eta Ezkio-Itsasoko lotunea aldarrikatu du burdinbidea Nafarroarekin lotzeko. Erakundeak, lurraldeko industria, merkataritza, nabigazio eta zerbitzuen interes orokorren ordezkari, sustatzaile eta defendatzaile den heinean, AHT azpiegitura estrategikotzat jotzen du Gipuzkoarentzat. Ondorioz, euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturak Gipuzkoan egon behar duela aldezten du, proiektatuta dagoen modura.

Honela, Gipuzkoako Bazkundeak bere kezka adierazi nahi du, berriki Gobernu espainiarreko Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako ministro den Oscar Puentek egin dituen adierazpenen harira. Honen esanetan, “egingarriagoa” litzateke aipatutako lotunea Gasteizen bitartez egitea. Bazkundearen ustetan, euskal Y funtsezko azpiegitura da etorkizuneko Gipuzkoak lurralde erakargarri eta lehiakorra izaten jarrai dezan. Hori dela eta, etorkizuneko bisioa eskatu du, abiadura handiko trena gauzatzeko prozesuan sortu daitezken zailtasun tekniko edota kudeaketa arazoak gainditzeko

Ezkio-Itsasoko lotuneak hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta horietan jarri du azpimarra erakundeak. Lotura honi esker, Donostia eta Iruña arteko bidaia 44 minutu eskasetan egingo da. Aldiz, Vitoria-Gasteizko lotunearen bitartez bidaia berdina 69 minutukoa litzateke. Hau da, Ezkio-Itsasoko lotuneak 25 minutu aurreztea ekarriko luke Donostia eta Iruña arteko ibilbidean. Bazkundeak nabarmendu duenez, kontu honek berebiziko garrantzia du AHT bezalako azpiegitura baten kasuan, pertsona eta merkantzien lekualdaketetan denbora murriztea baitu helburu.

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/ezkio-itsasoko-lotunea-babestu-du-gipuzkoako-bazkundeak-nafarroa-ahtrekin-konektatzeko" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/ezkio-itsasoko-lotunea-babestu-du-gipuzkoako-bazkundeak-nafarroa-ahtrekin-konektatzeko" }, "headline": "Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko", "description": "Erakundeak bere kezka adierazi du, Gobernu espainiarraren ordezkariek berriki egin dituzten adierazpenak direla eta Donostia / San Sebastián – 2024ko uztailak 18 – Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurreikusitako ibilbidea errespetatzeko eskatu dio gaur Gipuzkoako Bazkundeak Gobernu espainiarrari, eta Ezkio-Itsasoko lotunea aldarrikatu du burdinbidea Nafarroarekin lotzeko. Erakundeak, lurraldeko industria, merkataritza, nabigazio eta zerbitzuen interes orokorren ordezkari, sustatzaile eta defendatzaile den heinean, AHT azpiegitura estrategikotzat jotzen du Gipuzkoarentzat. Ondorioz, euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturak Gipuzkoan egon behar duela aldezten du, proiektatuta dagoen modura. Honela, Gipuzkoako Bazkundeak bere kezka adierazi nahi du, berriki Gobernu espainiarreko Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako ministro den Oscar Puentek egin dituen adierazpenen harira. Honen esanetan, “egingarriagoa” litzateke aipatutako lotunea Gasteizen bitartez egitea. Bazkundearen ustetan, euskal Y funtsezko azpiegitura da etorkizuneko Gipuzkoak lurralde erakargarri eta lehiakorra izaten jarrai dezan. Hori dela eta, etorkizuneko bisioa eskatu du, abiadura handiko trena gauzatzeko prozesuan sortu daitezken zailtasun tekniko edota kudeaketa arazoak gainditzeko Ezkio-Itsasoko lotuneak hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta horietan jarri du azpimarra erakundeak. Lotura honi esker, Donostia eta Iruña arteko bidaia 44 minutu eskasetan egingo da. Aldiz, Vitoria-Gasteizko lotunearen bitartez bidaia berdina 69 minutukoa litzateke. Hau da, Ezkio-Itsasoko lotuneak 25 minutu aurreztea ekarriko luke Donostia eta Iruña arteko ibilbidean. Bazkundeak nabarmendu duenez, kontu honek berebiziko garrantzia du AHT bezalako azpiegitura baten kasuan, pertsona eta merkantzien lekualdaketetan denbora murriztea baitu helburu.", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/noticia-generica.jpg" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2024-07-19T08:00:51+02:00", "dateCreated": "2024-07-19T08:00:51+02:00", "dateModified": "2024-07-22T08:44:54+02:00" }
```
