---
title: "Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu du"
description: "Bigarren seihileko honetan 100 ikastaro baino gehiago eskainiko dira, aurrez aurre eta online."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-2022ko-bigarren-seihilekorako-prestakuntza-eskaintza-berria-aurkeztu-du"
date: "2026-10-20T03:19:39+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu du

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2022 Iraila 01

 ![Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu du](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/noticia-generica.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fgipuzkoako-bazkundeak-2022ko-bigarren-seihilekorako-prestakuntza-eskaintza-berria-aurkeztu-du.md)

*Bigarren seihileko honetan 100 ikastaro baino gehiago eskainiko dira, aurrez aurre eta online.*

*Prestakuntza-eskaintzak hainbat mintegi, tailer, ikastaro eta graduondoko programa eta zerbitzu osagarri biltzen ditu.*

*2022an, prestakuntza-jardueretan 4.000 ikasle baino gehiago izatea espero da.*

*Prestakuntza-eskaintza aktiboan dauden langileentzat ez ezik, langabezian daudenentzat eta, bereziki, 30 urtetik beherako gazteentzat ere bada.*

Gipuzkoako Bazkundeak hainbat prestakuntza-ekintza programatu ditu urteko bigarren seihilekorako, Gipuzkoako enpresetako profesionalak eta zuzendaritzako langileak gaitzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko.

Bigarren seihileko honetarako planteatutako prestakuntza, enpresaren kudeaketa-arloetako trebakuntza-beharrei erantzuteko diseinatuta dago. 2022 honetan online prestakuntza-eskaintzaren aldeko apustua egiten jarraitu da, azken urteetako ildoari jarraituz. Prestakuntza hori eskaintza presentzial zabal batek osatzen du.

Prestakuntza-eskaintzak hainbat mintegi, tailer, ikastaro eta goi-mailako programa biltzen ditu:

- Prestakuntza 13 espezializazio-arlotan
- 4 master eta graduondokoak
- 30 urtetik beherako gazte langabeentzako prestakuntza
- Online prestakuntza
- Neurriko prestakuntza enpresentzat

Aurrez aurreko eskaintzaren barruan MBA Executive eta Nazioarteko Merkataritzako, Fiskalitateko eta Coaching Exekutiboko graduondokoak nabarmentzen dira. Horiek guztiak profesional esperientziadunei zuzenduta daude eta eguneratze eta garapen profesionala bilatzen dute.

Eskaintza honek enpresa-kudeaketako 90 ikastaro baino gehiago hartzen ditu barne: kontseilarientzako tailerrak, zuzendaritza-ardura duten pertsonentzako eta erdi-mailako kargudunentzako prestakuntza espezializatua, merkataritzan, nazioartean, finantzaketan, fiskalitatean, etengabeko hobekuntzan, IKTetan eta sare sozialetan, erosketetan, berdintasunean eta hizkuntzetan espezializatutako programak. Eskaintza gehiena gaztelaniaz bada ere, euskarazko prestakuntzaren bat ere badago, hala nola Branding ikastaroa: nola landu eta komunikatu zure marka.

Lanean dauden profesionalentzako eskaintzaz gain, langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteentzako prestakuntza-katalogo zabala jarriko da abian irailetik aurrera. Prestakuntza-planak gazteei enpresetan praktikak egitea edo beren lanbide-proiektua abian jartzeko laguntza ematea eskaintzen die, gazteen laneratzea errazteko.

**Erreferenteak Gipuzkoan**

2021ean 3.700 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntza-jardueretan. 2022an kopuru hori gainditzea espero da, 4.000 ikaslerengana iritsiz. Horren ondorioz, Gipuzkoako Bazkundea lurraldea osatzen duten erakunde nagusietako bat da, arautu gabeko prestakuntzaren modalitatearen barruan.

**[Gipuzkoako Bazkundearen Prestakuntza Katalogoa, 2022ko iraila-abendua](https://view.publitas.com/camara-de-gipuzkoa/prestakuntza-2022_iraila-abendua-web/)**

***Para más información:***

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

**943 000 310 / 688884347**

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu du", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-2022ko-bigarren-seihilekorako-prestakuntza-eskaintza-berria-aurkeztu-du" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-2022ko-bigarren-seihilekorako-prestakuntza-eskaintza-berria-aurkeztu-du" }, "headline": "Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintza berria aurkeztu du", "description": "Bigarren seihileko honetan 100 ikastaro baino gehiago eskainiko dira, aurrez aurre eta online. Prestakuntza-eskaintzak hainbat mintegi, tailer, ikastaro eta graduondoko programa eta zerbitzu osagarri biltzen ditu. 2022an, prestakuntza-jardueretan 4.000 ikasle baino gehiago izatea espero da. Prestakuntza-eskaintza aktiboan dauden langileentzat ez ezik, langabezian daudenentzat eta, bereziki, 30 urtetik beherako gazteentzat ere bada. Gipuzkoako Bazkundeak hainbat prestakuntza-ekintza programatu ditu urteko bigarren seihilekorako, Gipuzkoako enpresetako profesionalak eta zuzendaritzako langileak gaitzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko. Bigarren seihileko honetarako planteatutako prestakuntza, enpresaren kudeaketa-arloetako trebakuntza-beharrei erantzuteko diseinatuta dago. 2022 honetan online prestakuntza-eskaintzaren aldeko apustua egiten jarraitu da, azken urteetako ildoari jarraituz. Prestakuntza hori eskaintza presentzial zabal batek osatzen du. Prestakuntza-eskaintzak hainbat mintegi, tailer, ikastaro eta goi-mailako programa biltzen ditu: Prestakuntza 13 espezializazio-arlotan 4 master eta graduondokoak 30 urtetik beherako gazte langabeentzako prestakuntza Online prestakuntza Neurriko prestakuntza enpresentzat Aurrez aurreko eskaintzaren barruan MBA Executive eta Nazioarteko Merkataritzako, Fiskalitateko eta Coaching Exekutiboko graduondokoak nabarmentzen dira. Horiek guztiak profesional esperientziadunei zuzenduta daude eta eguneratze eta garapen profesionala bilatzen dute. Eskaintza honek enpresa-kudeaketako 90 ikastaro baino gehiago hartzen ditu barne: kontseilarientzako tailerrak, zuzendaritza-ardura duten pertsonentzako eta erdi-mailako kargudunentzako prestakuntza espezializatua, merkataritzan, nazioartean, finantzaketan, fiskalitatean, etengabeko hobekuntzan, IKTetan eta sare sozialetan, erosketetan, berdintasunean eta hizkuntzetan espezializatutako programak. Eskaintza gehiena gaztelaniaz bada ere, euskarazko prestakuntzaren bat ere badago, hala nola Branding ikastaroa: nola landu eta komunikatu zure marka. Lanean dauden profesionalentzako eskaintzaz gain, langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteentzako prestakuntza-katalogo zabala jarriko da abian irailetik aurrera. Prestakuntza-planak gazteei enpresetan praktikak egitea edo beren lanbide-proiektua abian jartzeko laguntza ematea eskaintzen die, gazteen laneratzea errazteko. Erreferenteak Gipuzkoan 2021ean 3.700 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntza-jardueretan. 2022an kopuru hori gainditzea espero da, 4.000 ikaslerengana iritsiz. Horren ondorioz, Gipuzkoako Bazkundea lurraldea osatzen duten erakunde nagusietako bat da, arautu gabeko prestakuntzaren modalitatearen barruan. Gipuzkoako Bazkundearen Prestakuntza Katalogoa, 2022ko iraila-abendua Para más información: Jone Lacunza jlacunza@camaragipuzkoa.com 943 000 310 / 688884347", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/noticia-generica.jpg" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2022-09-01T08:24:22+02:00", "dateCreated": "2022-09-01T08:24:22+02:00", "dateModified": "2022-09-01T09:18:50+02:00" }
```
