---
title: "Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko"
description: "Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-eta-bic-gipuzkoak-jardunaldi-bat-antolatu-dute-mugikortasun-elektrikorako-eraldaketak-ekarriko-dituen-negozio-aukerak-sustatzeko"
date: "2026-10-20T02:28:12+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2020 Urria 21

 ![Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2020/BG_Logo_Horizontal.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fgipuzkoako-bazkundeak-eta-bic-gipuzkoak-jardunaldi-bat-antolatu-dute-mugikortasun-elektrikorako-eraldaketak-ekarriko-dituen-negozio-aukerak-sustatzeko.md)

Donostia, 2020ko urriaren 8a

Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute. Bertan, mugikortasun elektrikorako trantsizioak ekarriko dituen negozio aukerak mahaigaineratu dira, eta bide batez, INGIMOB programaren bigarren edizioan parte hartu duten enpresen (Algón, Tornillería Aras, Mausa eta Silam) esperientzia eta emaitzak aurkeztu dira.

Aipatutako programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan kokatzen da. Lurraldea-eta Euskadi bere osotasunean- nazioarte mailan mugikortasun elektrikoan eta energia metaketan erreferentzia bihurtzea eta bide honetan ETEi babesa ematea helburu izanik.

Jardunaldiaren hitzaurrean, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetarako Diputatuak mugikortasun elektrikoaren eremuan ematen ari den bilakaera Gipuzkoarentzako “aukera” bezala azpimarratu du, eta era berean aukeraz baliatzeko deia egin du. Honen aburuz, COVID-19aren pandemiaren etorrerak eraldaketa azkartu baino ez du egin. “pandemia ondoko berreraikuntzarako Europako funtsen inguruan ildoa argia da: etorkizuna berdea eta digitala izango da. Honek sakoneko aldaketa dakar mugikortasunaren eremuan”

Zentzu honetan, balorean jarri du Gipuzkoak MUBIL, Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren bitartez egin duen apustua. Lurraldeak mugikortasun berriaren bidean ekosistema edo poloa sortzeko oinarri izan nahi du. “Zorionez, gure lurraldeak ehundura sendoa du; enpresa traktoreak, punta-puntako zentro teknologikoak, ezagutza, erakunde konprometituak…MUBILen helburua osagai guzti hauek egituratu eta lurralde bezala arituz, gailentzen ari den mugikortasun berriaren sektorean Gipuzkoa erreferentzia bihurtzea” azaldu du.

Jardunaldian ere INGIMOB programaren azken edizioan parte hartu duten lau enpresek, eurek menperatzen duten teknologia eta ekoizpen prozesuetatik abiatuta, autogintza sektorearen elektrifikazioaren bidean ager daitezkeen aukeren azterketa egin dute eta beste enpresa batzuek antzeko bidea egiteko gidari eta pizgarri izateko nahaiarekin bere esperientzia azaldu dute.

Mahai-ingurua Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze Zuzendariak gidatu du. Bertan, Irizar e Mobility, Solaris, Masermic eta Cidetec zentro teknologikoa bezalako erakundeek parte hartu dute eta Alfonso Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko Mugikortasun Elektrikoko arduradunarekin batera, automobil-parkearen elektrifikazioa azkartzen doala azaldu dute eta sektoreak merkatu-kuota esanguratsuak hartzeko bidean hartu duela baieztatu dute. Hori dela eta, merkatuan abantailarekin kokatzea eta negozio aukerak baliatzea gehiago atzeratu ezin den zeregina dela azpimarratu dute.

Espainia mailako autogintza sektoreak jasandako matrikulazio beherakadaren erdigunean, nabarmendu beharreko joera antzematen da; ibilgailu elektrikoen salmentaren gorakada. ANFACek (Espainiako ibilgailu eta kamioi ekoizleen elkartea) adierazitako datuen arabera, saldutako ibilgailuen 10tik 1 ibilgailu elektrikoa izan da.

Testuinguru honetan, INGIMOB programak Gipuzkoako enpresa-sarea lagundu nahi du, lurraldeko ezagutza eta konpetentziak baliatuz, mugikortasun elektrikoko proiektu berrien garapen aukerak sustatu eta identifikatuz, produktu edo negozio aukera berrien sorkuntza ahalmena bultzatuz, eta finean, ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituen aukera ezberdinetara produktuak bideratuz.

***Para más información:***

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

943 000 310 / +34 688 884 347

![Logo MUBIL](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2020/Logo_MUBIL.jpg) ![DFG pe](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2020/DFG_pe.png)

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-eta-bic-gipuzkoak-jardunaldi-bat-antolatu-dute-mugikortasun-elektrikorako-eraldaketak-ekarriko-dituen-negozio-aukerak-sustatzeko" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-eta-bic-gipuzkoak-jardunaldi-bat-antolatu-dute-mugikortasun-elektrikorako-eraldaketak-ekarriko-dituen-negozio-aukerak-sustatzeko" }, "headline": "Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko", "description": "Donostia, 2020ko urriaren 8a Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute. Bertan, mugikortasun elektrikorako trantsizioak ekarriko dituen negozio aukerak mahaigaineratu dira, eta bide batez, INGIMOB programaren bigarren edizioan parte hartu duten enpresen (Algón, Tornillería Aras, Mausa eta Silam) esperientzia eta emaitzak aurkeztu dira. Aipatutako programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan kokatzen da. Lurraldea-eta Euskadi bere osotasunean- nazioarte mailan mugikortasun elektrikoan eta energia metaketan erreferentzia bihurtzea eta bide honetan ETEi babesa ematea helburu izanik. Jardunaldiaren hitzaurrean, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetarako Diputatuak mugikortasun elektrikoaren eremuan ematen ari den bilakaera Gipuzkoarentzako “aukera” bezala azpimarratu du, eta era berean aukeraz baliatzeko deia egin du. Honen aburuz, COVID-19aren pandemiaren etorrerak eraldaketa azkartu baino ez du egin. “pandemia ondoko berreraikuntzarako Europako funtsen inguruan ildoa argia da: etorkizuna berdea eta digitala izango da. Honek sakoneko aldaketa dakar mugikortasunaren eremuan” Zentzu honetan, balorean jarri du Gipuzkoak MUBIL, Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren bitartez egin duen apustua. Lurraldeak mugikortasun berriaren bidean ekosistema edo poloa sortzeko oinarri izan nahi du. “Zorionez, gure lurraldeak ehundura sendoa du; enpresa traktoreak, punta-puntako zentro teknologikoak, ezagutza, erakunde konprometituak…MUBILen helburua osagai guzti hauek egituratu eta lurralde bezala arituz, gailentzen ari den mugikortasun berriaren sektorean Gipuzkoa erreferentzia bihurtzea” azaldu du. Jardunaldian ere INGIMOB programaren azken edizioan parte hartu duten lau enpresek, eurek menperatzen duten teknologia eta ekoizpen prozesuetatik abiatuta, autogintza sektorearen elektrifikazioaren bidean ager daitezkeen aukeren azterketa egin dute eta beste enpresa batzuek antzeko bidea egiteko gidari eta pizgarri izateko nahaiarekin bere esperientzia azaldu dute. Mahai-ingurua Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze Zuzendariak gidatu du. Bertan, Irizar e Mobility, Solaris, Masermic eta Cidetec zentro teknologikoa bezalako erakundeek parte hartu dute eta Alfonso Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko Mugikortasun Elektrikoko arduradunarekin batera, automobil-parkearen elektrifikazioa azkartzen doala azaldu dute eta sektoreak merkatu-kuota esanguratsuak hartzeko bidean hartu duela baieztatu dute. Hori dela eta, merkatuan abantailarekin kokatzea eta negozio aukerak baliatzea gehiago atzeratu ezin den zeregina dela azpimarratu dute. Espainia mailako autogintza sektoreak jasandako matrikulazio beherakadaren erdigunean, nabarmendu beharreko joera antzematen da; ibilgailu elektrikoen salmentaren gorakada. ANFACek (Espainiako ibilgailu eta kamioi ekoizleen elkartea) adierazitako datuen arabera, saldutako ibilgailuen 10tik 1 ibilgailu elektrikoa izan da. Testuinguru honetan, INGIMOB programak Gipuzkoako enpresa-sarea lagundu nahi du, lurraldeko ezagutza eta konpetentziak baliatuz, mugikortasun elektrikoko proiektu berrien garapen aukerak sustatu eta identifikatuz, produktu edo negozio aukera berrien sorkuntza ahalmena bultzatuz, eta finean, ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituen aukera ezberdinetara produktuak bideratuz. Para más información: Iñaki Ucin iucin@camaragipuzkoa.com 943 000 310 / +34 688 884 347", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2020/BG_Logo_Horizontal.jpg" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2020-10-21T19:15:48+02:00", "dateCreated": "2020-10-21T19:15:48+02:00", "dateModified": "2020-10-21T19:16:21+02:00" }
```
