---
title: "Gipuzkoako bazkundeak osoko bilkura ospatu zuen 2021eko jarduerak eta 2022ko ekintza eremu nagusiak aurkeztuz"
description: "Hainbat sektoretako 60 enpresa eta elkartek osatzen dute Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkura 2021ean 8.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute…"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-osoko-bilkura-ospatu-zuen-2021eko-jarduerak-eta-2022ko-ekintza-eremu-nagusiak-aurkeztuz"
date: "2026-10-20T02:28:14+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Gipuzkoako bazkundeak osoko bilkura ospatu zuen 2021eko jarduerak eta 2022ko ekintza eremu nagusiak aurkeztuz

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2021 Azaroa 25

 ![Gipuzkoako bazkundeak osoko bilkura ospatu zuen 2021eko jarduerak eta 2022ko ekintza eremu nagusiak aurkeztuz](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2021/pleno2.png)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fgipuzkoako-bazkundeak-osoko-bilkura-ospatu-zuen-2021eko-jarduerak-eta-2022ko-ekintza-eremu-nagusiak-aurkeztuz.md)
- Hainbat sektoretako 60 enpresa eta elkartek osatzen dute Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkura
- 2021ean 8.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute prestakuntza-ekintzetan edo hedapenjardunaldietan eta enpresen kudeaketa eta lehiakortasunarekin lotutako gaietan
- 2022an Bazkundeak arreta berezia eskainiko die Uruguaiko, Esloveniaoko eta Turkiako merkatuei, mugaz gaindiko lankidetzari, eta azpikontratazio industrialari, Eskandinaviako herrialdeei
- 22an prestakuntza-jarduera ekintza oinarrietako bat izango da
- Digitalizazioa eta jasangarritasuna protagonismo handia hartzen ari diren gaiak dira Gipuzkoako Bazkundean

**Donostia – 2021eko azaroaren 23a**

Gipuzkoako Bazkundeak ekitaldia ixteko Osoko Bilkura egin zuen atzo, azaroak 23, asteartea. 2021eko jardueraren laburpena eta 2022ko jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ziren: prestakuntzako, nazioartekotzeko eta garapen lehiakorreko zerbitzuak indartzea eta jarduera berriak abian jartzea, hala nola digitalizazioa, jasangarritasuna, aholkularitza komertziala eta mentoringa, Gipuzkoako enpresen behar berriei erantzutea helburu duena.

Urteko jardueraren laburpen gisa, azpimarratzekoa da Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-jardueretan 3.600 pertsonak baino gehiagok parte hartu dutela, eta 4.600 izan zirela elektromugikortasunarekin, industriaazpikontratazioarekin, txikizkako merkataritzaren modernizazioarekin, TicketBai-rekin edo enpresa-ekintzailetzarekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapen- edo sentsibilizazio-jardunaldi edo -tailerren batean parte hartu zutenak.

2022 urteari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak, enpresak nazioartekotzearen atalean, Uruguain, Eslovenian eta Turkian sakonduko du, Saharaz hegoaldeko Afrika ahaztu gabe. Urte horretako mugaz gaindiko lankidetzak beste bultzada bat ikusi zuen Bihartean erakundearen bidez, Gipuzkoako, Baionako eta Nafarroako ganberek eratutako erakundea.

Prestakuntza-, enplegu- eta ekintzailetza-jardueretan, 2022 urtea ondokoekin estreinatuko da: marketin digitalean profesionalak espezializatzera bideratutako master berri batekin eta Enplegu Azokaren edizio berri bat garatzeko konpromisoarekin, batez ere gazteentzat.

Azpikontratazio industrialaren espezializazio-arloak bi berrikuntza ditu: alde batetik, Gipuzkoako enpresen sustapena Eskandinaviako herrialdeetara zabalduko da, eta, bestetik, gure lurraldeko enpresen eskariari erantzunez, indartu egingo da Gipuzkoako enpresaren sustapena gainerako Estatuko lurraldean.

Merkataritza-ereduen berrikuntza, digitalizazioa eta on-line merkataritza izango dira txikizkako merkataritzara eta pertsonei zuzendutako zerbitzu-enpresetara bideratutako Ganberaren jardueraren ardatz nagusiak.

Osoko bilkuran, bertan parte hartu zuten enpresei entzuteko tartea ere izan zen, parte-hartze dezenterekin, sektore ekonomiko desberdinen errealitateak eta erronkak partekatuz. Ondorio gisa, industria-jardueraren hazkunderik apalena baieztatu da, hornidura-arazoek eta hornikuntzen kostuek eraginda. Zerbitzuetan errealitatea aldakorragoa da, egoera zailekin garraioaren eta automozioaren zerbitzuen sektoreetan. Merkataritzak eta Ostalaritzak azken hilabeteetako hobekuntza baieztatu zuten, baina pandemiak eragindako kutsatze boladaren aurrean kezka agertu zuten. Jarduera-sektore batzuk kezkatuta agertu ziren langile kualifikatuak aurkitzeko zailtasunagatik eta belaunaldierreleboak dakarren erronkagatik.

![pleno3](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2021/pleno3.png)

Informazio gehiagorako:

Iñigo Muguruza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

943 000 312 / 685750111

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Gipuzkoako bazkundeak osoko bilkura ospatu zuen 2021eko jarduerak eta 2022ko ekintza eremu nagusiak aurkeztuz", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-osoko-bilkura-ospatu-zuen-2021eko-jarduerak-eta-2022ko-ekintza-eremu-nagusiak-aurkeztuz" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-bazkundeak-osoko-bilkura-ospatu-zuen-2021eko-jarduerak-eta-2022ko-ekintza-eremu-nagusiak-aurkeztuz" }, "headline": "Gipuzkoako bazkundeak osoko bilkura ospatu zuen 2021eko jarduerak eta 2022ko ekintza eremu nagusiak aurkeztuz", "description": "Hainbat sektoretako 60 enpresa eta elkartek osatzen dute Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkura 2021ean 8.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute prestakuntza-ekintzetan edo hedapen\u0002jardunaldietan eta enpresen kudeaketa eta lehiakortasunarekin lotutako gaietan 2022an Bazkundeak arreta berezia eskainiko die Uruguaiko, Esloveniaoko eta Turkiako merkatuei, mugaz gaindiko lankidetzari, eta azpikontratazio industrialari, Eskandinaviako herrialdeei 22an prestakuntza-jarduera ekintza oinarrietako bat izango da Digitalizazioa eta jasangarritasuna protagonismo handia hartzen ari diren gaiak dira Gipuzkoako Bazkundean Donostia – 2021eko azaroaren 23a Gipuzkoako Bazkundeak ekitaldia ixteko Osoko Bilkura egin zuen atzo, azaroak 23, asteartea. 2021eko jardueraren laburpena eta 2022ko jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ziren: prestakuntzako, nazioartekotzeko eta garapen lehiakorreko zerbitzuak indartzea eta jarduera berriak abian jartzea, hala nola digitalizazioa, jasangarritasuna, aholkularitza komertziala eta mentoringa, Gipuzkoako enpresen behar berriei erantzutea helburu duena. Urteko jardueraren laburpen gisa, azpimarratzekoa da Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-jardueretan 3.600 pertsonak baino gehiagok parte hartu dutela, eta 4.600 izan zirela elektromugikortasunarekin, industria\u0002azpikontratazioarekin, txikizkako merkataritzaren modernizazioarekin, TicketBai-rekin edo enpresa-ekintzailetzarekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapen- edo sentsibilizazio-jardunaldi edo -tailerren batean parte hartu zutenak. 2022 urteari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak, enpresak nazioartekotzearen atalean, Uruguain, Eslovenian eta Turkian sakonduko du, Saharaz hegoaldeko Afrika ahaztu gabe. Urte horretako mugaz gaindiko lankidetzak beste bultzada bat ikusi zuen Bihartean erakundearen bidez, Gipuzkoako, Baionako eta Nafarroako ganberek eratutako erakundea. Prestakuntza-, enplegu- eta ekintzailetza-jardueretan, 2022 urtea ondokoekin estreinatuko da: marketin digitalean profesionalak espezializatzera bideratutako master berri batekin eta Enplegu Azokaren edizio berri bat garatzeko konpromisoarekin, batez ere gazteentzat. Azpikontratazio industrialaren espezializazio-arloak bi berrikuntza ditu: alde batetik, Gipuzkoako enpresen sustapena Eskandinaviako herrialdeetara zabalduko da, eta, bestetik, gure lurraldeko enpresen eskariari erantzunez, indartu egingo da Gipuzkoako enpresaren sustapena gainerako Estatuko lurraldean. Merkataritza-ereduen berrikuntza, digitalizazioa eta on-line merkataritza izango dira txikizkako merkataritzara eta pertsonei zuzendutako zerbitzu-enpresetara bideratutako Ganberaren jardueraren ardatz nagusiak. Osoko bilkuran, bertan parte hartu zuten enpresei entzuteko tartea ere izan zen, parte-hartze dezenterekin, sektore ekonomiko desberdinen errealitateak eta erronkak partekatuz. Ondorio gisa, industria-jardueraren hazkunderik apalena baieztatu da, hornidura-arazoek eta hornikuntzen kostuek eraginda. Zerbitzuetan errealitatea aldakorragoa da, egoera zailekin garraioaren eta automozioaren zerbitzuen sektoreetan. Merkataritzak eta Ostalaritzak azken hilabeteetako hobekuntza baieztatu zuten, baina pandemiak eragindako kutsatze boladaren aurrean kezka agertu zuten. Jarduera-sektore batzuk kezkatuta agertu ziren langile kualifikatuak aurkitzeko zailtasunagatik eta belaunaldi\u0002erreleboak dakarren erronkagatik. Informazio gehiagorako: Iñigo Muguruza imuguruza@camaragipuzkoa.com 943 000 312 / 685750111", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2021/pleno2.png" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2021-11-25T10:23:20+01:00", "dateCreated": "2021-11-25T10:23:20+01:00", "dateModified": "2021-12-02T15:05:57+01:00" }
```
