---
title: "Gipuzkoako enpresek ekitaldi nahiko baikorra aurreikusten dute 2023an"
description: "Enpresen % 34k hazkunde-itxaropen hobeak iragarri dituzte urte osorako, eta % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-enpresek-ekitaldi-nahiko-baikorra-aurreikusten-dute-2023an"
date: "2026-10-20T03:18:13+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Gipuzkoako enpresek ekitaldi nahiko baikorra aurreikusten dute 2023an

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2023 Ekaina 20

 ![Gipuzkoako enpresek ekitaldi nahiko baikorra aurreikusten dute 2023an](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2023/tabla_1.png)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fgipuzkoako-enpresek-ekitaldi-nahiko-baikorra-aurreikusten-dute-2023an.md)

*Enpresen % 34k hazkunde-itxaropen hobeak iragarri dituzte urte osorako, eta % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute*

*Kontsumoaren murrizketak eskari txikiagoa duten hainbat sektoreri eragiten die, eta horren adierazgarri dira beheranzko salmenten zain dauden enpresen % 16*

*Enpleguari eta inbertsioari dagokienez ere, aurreikuspenak hazkundekoak dira ( % 19 eta % 23, hurrenez hurren), baina enpresa gehienek egonkortasunaren alde egiten dute ( % 74 eta % 67)*

*Marjina – errentagarritasuna da gure enpresak gehien kezkatzen dituen faktorea ( % 65), eta horrela egiaztatzen da maila globalean zein sektorialean*

*Enpresen konfiantza-maila neutroa da, eta balorazio desberdinak egiten dira jarduera-sektore bakoitzaren barruan*

**Donostia – 2023ko ekainaren 20****a** – Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko lehen seihilekoko Koiuntura Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du. Txosten hau maiatzean egindako Perspektiben Inkestaren emaitzetan oinarritzen da. Inkesta horri Gipuzkoako laurehun enpresak erantzun diote, 4 jarduera-sektore nagusien adierazgarri direnak: industria, eraikuntza, merkataritza eta zerbitzuak

**Gipuzkoako enpresek aurreikusten dute salmentak hazi egingo direla 2023an**

Hala erakusten dute Gipuzkoako Bazkundeak duela gutxi egindako koiunturari buruzko inkestaren emaitzek. Inkesta horretan, enpresen % 34k hazkunde-itxaropen hobeak iragarri dituzte urtea amaitu aurretik, % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute eta enpresen % 16k jarduera murriztuko dutela aurreratu dute.

Datu horiek azken lauhilekoaren antzekoak dira, eta hobekuntza txiki bat dago; izan ere, erantzun negatiboagoak dituzten enpresen segmentuari erreparatuta, ikuspegi moderatuagoa eta ez hain ezkorra ikusten da (negozio-zifra murriztea aurreikusten duten enpresak % 5 murriztu dira). Hala ere, enpresen % 16k salmentek atzera egingo dutela baieztatzea zuhurtziara bultzatzen duen datua da.

Emaitzak nahiko homogeneoak dira sektore-mailan: industriak eta zerbitzuek joera globala berresten dute, eraikuntzak perspektiba onenak ditu eta merkataritzak, berriz, aurreikuspen orekatuagoa du: % 26k salmentak handitzea espero dute urtearen amaieran, eta % 25ek, berriz, murrizketa izango dutela uste dute..

![tabla 2](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2023/tabla_2.png)

**Esportazioek aurreikuspen onak dituzte errekor egoera batetik abiatuta**

Espektatiba onak esportazio mailan, nahiz eta Europako merkatuak mugak izan, gure helmuga esportatzaile nagusia. Enpresen % 34k atzerrirako salmentak handitzea espero dute, eta % 14k salmentak murriztea. Enpresen iritzi orokorra da lurraldeko esportazioen hazkundeak jarraipena izango duela 2023an.

Enpresek urteko lehen hilabeteetan izan duten pertzepzioarekin alderatuta, egoera zertxobait hobetu da, esportazioak jaitsi egin direla adierazten duten enpresen kopuruak behera egin duelako ( % 21etik % 14ra igaro dira)

 **Enpleguan hazkundeari eutsi zaio, baina moteltzeko joerarekin, urte hasierako emaitzekin alderatuta**

Enpleguaren egonkortasuna da lurraldeko enpresa gehienen ikuspegia, enpresen % 74k emandako iritzia baita. Enpresen % 19k adierazi du plantilla handituko duela datozen hilabeteetan, eta % 7k, berriz, kontrakoa

Urtearen hasieran, plantillaren hazkundea adierazten zuten enpresen kopurua handixeagoa zen ( % 25), eta, une honetan, plantilla aldaketarik gabe mantenduko dela uste duten enpresen taldea handitu egin da ( % 67tik % 74ra igo da)

Datu horiek adierazten dute enpleguak hazten jarraituko duela ziurrenik, baina urtearen hasieran baino modu apalagoan.

Sektore-mailan, eraikuntzaren sektoreak adierazi zuen urtearen hasieran (eta orain modu neurritsuagoan mantentzen du) enplegua sortzeko joera handiagoa zuela, eta ondoren industriak eta zerbitzuek

Hala ere, txikizkako merkataritzan, enpleguari eustea da joera nagusia ( % 80k adierazi dute aukera hori datozen hilabeteetarako aurreikuspenetan), eta ia oreka-egoera bat dago plantillak handituko ( % 9) edo murriztuko ( % 11) dituztela diotenen artean.

**Inbertsioak enpleguaren antzeko joera markatzen du, urtearen hasieran haztekoa eta ondoren moteltzeko joera**

Gipuzkoako enpresen inbertsio-joera positiboa da, nahiz eta urte hasieran baino apalagoa izan. Hurrengo hilabeteetan inbertsioak handitzea aurreikusten duten enpresak % 23 dira, urte hasieran inbertsioak handitu dituztela diotenen aldean ehuneko 9 puntu baxuagoa. Hala ere, ia ez da hazten horiek murrizteko asmoa duten enpresen kopurua ( % 9tik % 10era igaro dira)..

Beraz, eta enpleguarekin gertatzen den bezala, enpresek inbertsio-prozesuekin jarraitzen dute, nahiz eta intentsitatea galdu.

Azpimarratzekoa da eraikuntzaren sektorean gertatu den aldaketa deigarria; inbertsioak handitu zituztela adierazi zuten enpresen %48ak eta orain, hurrengo hilabeteei buruz galdetzen zaienean, zifra hori % 14ra jaitsi da..

Industriaren eta zerbitzuen sektorean, inbertsioak handitzea uste duten enpresak guztizkoaren herena izatetik laurden bat izatera igaro dira. Sektore horietan, joera aldatzen duten enpresek, beren egonkortasuna handitzeko egiten dute.

Merkataritzaren sektorean inbertitzeko joera modu esanguratsuan aldatu da. Urtearen hasieran, inbertsioak handitzen eta murrizten zituzten saltokien saldoa ehuneko 22 puntukoa zen, eta gaur egun, berriz, % 3koa.

**Egoera ekonomikoarekiko konfiantza moderatua da**

Enpresek egoera ekonomikoan duten konfiantzari buruzko erantzunak ezberdinak dira: % 24k uste dute hobera egiten duela, eta % 21ek uste dute okerrera egiten duela. Urtearen hasieran, egoera ekonomikoaren gaineko konfiantzak joera negatiboa zuen: enpresen herenak ( % 34) okerrera egiten zuela uste zuen, eta % 18k, berriz, hobera egiten zuela. Hori % 21 eta % 24 izatera igaro da, hurrenez hurren. Termino absolutuetan, horrek esan nahi du enpresen konfiantza hobetuko litzatekeela, baina ez da ahaztu behar enpresen bosten batek egungo egoera ekonomikoari buruzko iritzi negatiboa duela.

Arlo honetan kontuan hartzen dira enpresaren ikuspegi partikularra eta ekonomia osoaren ikuspegia. Hasiera batean iragarritakoaren aldean, egiaztatu da urtea hasieran aurreikusitakoa baino hobeto jokatzen ari dela, baina inguruneak transmititzen duen informazioak eragina du iritzian. Batetik, Europako ekonomiaren martxari buruz iristen zaigun informazioa, eta merkatutik inflazioari, interes-tasen igoerei eta abarri buruz jasotzen ditugun seinaleak

**Errentagarritasun-marjina da enpresentzako faktorerik kezkagarriena**

Enpresa bakoitzari bere jarduera gehien mugatzen duten 3 faktoreak adierazteko eskatzean, errentagarritasun-marjina izan da gehien nabarmendu den faktorea (enpresen % 65), eta, ondoren, lan-kostuak ( % 61) eta eskariaren ahultasuna ( % 41).

 Nabarmentzekoa da industriaren kezka energiaren eta lehengaien kostuagatik ( % 47) eta eraikuntzaren kezka langile kualifikatuen faltagatik ( % 67)).

**ONDORIOAK**

- Gipuzkoako enpresek aurreikusten dute 2023an nahiko ekitaldi baikorra izango dela
- Kontsumoaren murrizketak eskaera falta duten hainbat sektoreri eragiten die.
- Negozio-zifrek hazteko joera dute, baina urte hasieran baino modu apalagoan.
- Esportazioek hazten jarraituko dute, eta negozio-zifrak markatutakoaren antzeko bilakaera izango dute
- Enplegu- eta inbertsio-aurreikuspen gehienak positiboak dira.
- Enpresaren konfiantzak hobera egin du urtearen hasierarekin alderatuta, baina iritziak banatuta ageri dira hobekuntza hautematen dutenen eta okerrera egiten dutenen artean
- Enpresen jarduera iazko urte amaierako eta aurtengo urte hasierako aurreikuspen ekonomikoek iragartzen zutena baino hobeto jokatzen ari da. Hala ere, dezelerazio ekonomikoa gertatzeko arriskuek bere horretan diraute, eta, beraz, enpresen sentsazioetan zalantza nabari da: oro har maila onean mantentzen den jarduera baten eta kanpoko adierazle ekonomiko batzuek iradokitzen dutenaren artean.

**Informazio gehiagorako:**

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

943 000 310 / 688 884 347

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Gipuzkoako enpresek ekitaldi nahiko baikorra aurreikusten dute 2023an", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-enpresek-ekitaldi-nahiko-baikorra-aurreikusten-dute-2023an" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-enpresek-ekitaldi-nahiko-baikorra-aurreikusten-dute-2023an" }, "headline": "Gipuzkoako enpresek ekitaldi nahiko baikorra aurreikusten dute 2023an", "description": "Enpresen % 34k hazkunde-itxaropen hobeak iragarri dituzte urte osorako, eta % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute Kontsumoaren murrizketak eskari txikiagoa duten hainbat sektoreri eragiten die, eta horren adierazgarri dira beheranzko salmenten zain dauden enpresen % 16 Enpleguari eta inbertsioari dagokienez ere, aurreikuspenak hazkundekoak dira ( % 19 eta % 23, hurrenez hurren), baina enpresa gehienek egonkortasunaren alde egiten dute ( % 74 eta % 67) Marjina – errentagarritasuna da gure enpresak gehien kezkatzen dituen faktorea ( % 65), eta horrela egiaztatzen da maila globalean zein sektorialean Enpresen konfiantza-maila neutroa da, eta balorazio desberdinak egiten dira jarduera-sektore bakoitzaren barruan Donostia – 2023ko ekainaren 20a – Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko lehen seihilekoko Koiuntura Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du. Txosten hau maiatzean egindako Perspektiben Inkestaren emaitzetan oinarritzen da. Inkesta horri Gipuzkoako laurehun enpresak erantzun diote, 4 jarduera-sektore nagusien adierazgarri direnak: industria, eraikuntza, merkataritza eta zerbitzuak Gipuzkoako enpresek aurreikusten dute salmentak hazi egingo direla 2023an Hala erakusten dute Gipuzkoako Bazkundeak duela gutxi egindako koiunturari buruzko inkestaren emaitzek. Inkesta horretan, enpresen % 34k hazkunde-itxaropen hobeak iragarri dituzte urtea amaitu aurretik, % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute eta enpresen % 16k jarduera murriztuko dutela aurreratu dute. Datu horiek azken lauhilekoaren antzekoak dira, eta hobekuntza txiki bat dago; izan ere, erantzun negatiboagoak dituzten enpresen segmentuari erreparatuta, ikuspegi moderatuagoa eta ez hain ezkorra ikusten da (negozio-zifra murriztea aurreikusten duten enpresak % 5 murriztu dira). Hala ere, enpresen % 16k salmentek atzera egingo dutela baieztatzea zuhurtziara bultzatzen duen datua da. Emaitzak nahiko homogeneoak dira sektore-mailan: industriak eta zerbitzuek joera globala berresten dute, eraikuntzak perspektiba onenak ditu eta merkataritzak, berriz, aurreikuspen orekatuagoa du: % 26k salmentak handitzea espero dute urtearen amaieran, eta % 25ek, berriz, murrizketa izango dutela uste dute.. Esportazioek aurreikuspen onak dituzte errekor egoera batetik abiatuta Espektatiba onak esportazio mailan, nahiz eta Europako merkatuak mugak izan, gure helmuga esportatzaile nagusia. Enpresen % 34k atzerrirako salmentak handitzea espero dute, eta % 14k salmentak murriztea. Enpresen iritzi orokorra da lurraldeko esportazioen hazkundeak jarraipena izango duela 2023an. Enpresek urteko lehen hilabeteetan izan duten pertzepzioarekin alderatuta, egoera zertxobait hobetu da, esportazioak jaitsi egin direla adierazten duten enpresen kopuruak behera egin duelako ( % 21etik % 14ra igaro dira) Enpleguan hazkundeari eutsi zaio, baina moteltzeko joerarekin, urte hasierako emaitzekin alderatuta Enpleguaren egonkortasuna da lurraldeko enpresa gehienen ikuspegia, enpresen % 74k emandako iritzia baita. Enpresen % 19k adierazi du plantilla handituko duela datozen hilabeteetan, eta % 7k, berriz, kontrakoa  Urtearen hasieran, plantillaren hazkundea adierazten zuten enpresen kopurua handixeagoa zen ( % 25), eta, une honetan, plantilla aldaketarik gabe mantenduko dela uste duten enpresen taldea handitu egin da ( % 67tik % 74ra igo da) Datu horiek adierazten dute enpleguak hazten jarraituko duela ziurrenik, baina urtearen hasieran baino modu apalagoan. Sektore-mailan, eraikuntzaren sektoreak adierazi zuen urtearen hasieran (eta orain modu neurritsuagoan mantentzen du) enplegua sortzeko joera handiagoa zuela, eta ondoren industriak eta zerbitzuek Hala ere, txikizkako merkataritzan, enpleguari eustea da joera nagusia ( % 80k adierazi dute aukera hori datozen hilabeteetarako aurreikuspenetan), eta ia oreka-egoera bat dago plantillak handituko ( % 9) edo murriztuko ( % 11) dituztela diotenen artean. Inbertsioak enpleguaren antzeko joera markatzen du, urtearen hasieran haztekoa eta ondoren moteltzeko joera Gipuzkoako enpresen inbertsio-joera positiboa da, nahiz eta urte hasieran baino apalagoa izan. Hurrengo hilabeteetan inbertsioak handitzea aurreikusten duten enpresak % 23 dira, urte hasieran inbertsioak handitu dituztela diotenen aldean ehuneko 9 puntu baxuagoa. Hala ere, ia ez da hazten horiek murrizteko asmoa duten enpresen kopurua ( % 9tik % 10era igaro dira)..   Beraz, eta enpleguarekin gertatzen den bezala, enpresek inbertsio-prozesuekin jarraitzen dute, nahiz eta intentsitatea galdu.  Azpimarratzekoa da eraikuntzaren sektorean gertatu den aldaketa deigarria; inbertsioak handitu zituztela adierazi zuten enpresen %48ak eta orain, hurrengo hilabeteei buruz galdetzen zaienean, zifra hori % 14ra jaitsi da..  Industriaren eta zerbitzuen sektorean, inbertsioak handitzea uste duten enpresak guztizkoaren herena izatetik laurden bat izatera igaro dira. Sektore horietan, joera aldatzen duten enpresek, beren egonkortasuna handitzeko egiten dute.  Merkataritzaren sektorean inbertitzeko joera modu esanguratsuan aldatu da. Urtearen hasieran, inbertsioak handitzen eta murrizten zituzten saltokien saldoa ehuneko 22 puntukoa zen, eta gaur egun, berriz, % 3koa.  Egoera ekonomikoarekiko konfiantza moderatua da Enpresek egoera ekonomikoan duten konfiantzari buruzko erantzunak ezberdinak dira: % 24k uste dute hobera egiten duela, eta % 21ek uste dute okerrera egiten duela. Urtearen hasieran, egoera ekonomikoaren gaineko konfiantzak joera negatiboa zuen: enpresen herenak ( % 34) okerrera egiten zuela uste zuen, eta % 18k, berriz, hobera egiten zuela. Hori % 21 eta % 24 izatera igaro da, hurrenez hurren. Termino absolutuetan, horrek esan nahi du enpresen konfiantza hobetuko litzatekeela, baina ez da ahaztu behar enpresen bosten batek egungo egoera ekonomikoari buruzko iritzi negatiboa duela. Arlo honetan kontuan hartzen dira enpresaren ikuspegi partikularra eta ekonomia osoaren ikuspegia. Hasiera batean iragarritakoaren aldean, egiaztatu da urtea hasieran aurreikusitakoa baino hobeto jokatzen ari dela, baina inguruneak transmititzen duen informazioak eragina du iritzian. Batetik, Europako ekonomiaren martxari buruz iristen zaigun informazioa, eta merkatutik inflazioari, interes-tasen igoerei eta abarri buruz jasotzen ditugun seinaleak     Errentagarritasun-marjina da enpresentzako faktorerik kezkagarriena Enpresa bakoitzari bere jarduera gehien mugatzen duten 3 faktoreak adierazteko eskatzean, errentagarritasun-marjina izan da gehien nabarmendu den faktorea (enpresen % 65), eta, ondoren, lan-kostuak ( % 61) eta eskariaren ahultasuna ( % 41).  Nabarmentzekoa da industriaren kezka energiaren eta lehengaien kostuagatik ( % 47) eta eraikuntzaren kezka langile kualifikatuen faltagatik ( % 67)).   ONDORIOAK  Gipuzkoako enpresek aurreikusten dute 2023an nahiko ekitaldi baikorra izango dela Kontsumoaren murrizketak eskaera falta duten hainbat sektoreri eragiten die. Negozio-zifrek hazteko joera dute, baina urte hasieran baino modu apalagoan.  Esportazioek hazten jarraituko dute, eta negozio-zifrak markatutakoaren antzeko bilakaera izango dute Enplegu- eta inbertsio-aurreikuspen gehienak positiboak dira. Enpresaren konfiantzak hobera egin du urtearen hasierarekin alderatuta, baina iritziak banatuta ageri dira hobekuntza hautematen dutenen eta okerrera egiten dutenen artean Enpresen jarduera iazko urte amaierako eta aurtengo urte hasierako aurreikuspen ekonomikoek iragartzen zutena baino hobeto jokatzen ari da. Hala ere, dezelerazio ekonomikoa gertatzeko arriskuek bere horretan diraute, eta, beraz, enpresen sentsazioetan zalantza nabari da: oro har maila onean mantentzen den jarduera baten eta kanpoko adierazle ekonomiko batzuek iradokitzen dutenaren artean. Informazio gehiagorako: Jone Lacunza jlacunza@camaragipuzkoa.com 943 000 310 / 688 884 347", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2023/tabla_1.png" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2023-06-20T08:10:12+02:00", "dateCreated": "2023-06-20T08:10:12+02:00", "dateModified": "2023-06-20T11:58:51+02:00" }
```
