---
title: "Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei"
description: "Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin dute lurraldeko Merkataritza Bulego Teknikoekin, merkataritza-sektorea indartzeko eta…"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-lurraldeko-merkataritza-sektorea-bultzatzeko-programak-aurkeztu-dizkie-merkataritzako-bulego-teknikoei"
date: "2026-10-20T02:26:56+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2025 Otsaila 25

 ![Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2025/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_30.png)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fgipuzkoako-ganberak-lurraldeko-merkataritza-sektorea-bultzatzeko-programak-aurkeztu-dizkie-merkataritzako-bulego-teknikoei.md)

Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin dute lurraldeko Merkataritza Bulego Teknikoekin, merkataritza-sektorea indartzeko eta modernizatzeko dauden programak aurkezteko. Topaketa honetan, erakundeak Eusko Jaurlaritzak bultzatuta kudeatzen dituen ekimenen berri eman da zehatz-mehatz: Berriz Enpresa, EusCommerce eta Retaileko Euskal Eskola.

Saioaren helburua izan da tokiko bulegoetako arduradun teknikoei programa horiei buruzko funtsezko informazioa ematea, lurraldeko merkatari eta ekintzaileen artean zabaltzeko.

Informazio saioan Amalur Anguiozar Gipuzkoako Ganberako Merkataritza eta Turismo zuzendariak, Izaskun Gómez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak eta aurkeztutako programen kudeaketaz arduratzen diren Gipuzkoako Ganberako teknikariek parte hartu dute.

Ekimen honekin, bi erakundeek lurraldeko merkataritza sektorearen garapenarekin duten konpromisoa indartzen dute, digitalizazioaren, prestakuntzaren eta enpresa jarraipenaren aldeko apustua eginez, tokiko merkataritzaren etorkizunerako funtsezko zutabe gisa.

**Gipuzkoan merkataritza modernizatzeko eta indartzeko programak**

**Berriz Enpresa:** Gipuzkoan merkataritza negozioen jarraipena bermatzea du helburu, jarduera laga nahi duten pertsonen eta jarduera hori bere gain hartzeko interesa duten ekintzaileen arteko enpresa transmisioa erraztuz. Bitartekaritza- eta aholkularitza-zerbitzu baten bidez, Berriz Enpresak saltokiak ixtea saihesten eta tokiko enpresa-sarea berroneratzen laguntzen du.

**EusCommerce**: txikizkako merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko diseinatutako ekimena da. Programa horren bidez, merkataritza-establezimenduek aholkularitza espezializatua, prestakuntza eta tresna digitalak eskura ditzakete, online presentzia hobetzeko, salmentak indartzeko eta kontsumo-joera berrietara egokitzeko.

**Retail Euskal Eskola**: merkataritza-sektorea profesionalizatzera bideratutako prestakuntza-zentroa da. Merkatariei eta enpresariei zuzendutako hezkuntza-programak, tailerrak eta aholkularitza eskaintzen ditu, negozioen kudeaketan, bezeroarentzako arretan, berrikuntzan eta merkataritza-estrategian dituzten gaitasunak hobetzeko.

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-lurraldeko-merkataritza-sektorea-bultzatzeko-programak-aurkeztu-dizkie-merkataritzako-bulego-teknikoei" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-lurraldeko-merkataritza-sektorea-bultzatzeko-programak-aurkeztu-dizkie-merkataritzako-bulego-teknikoei" }, "headline": "Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektorea bultzatzeko programak aurkeztu dizkiete Merkataritzako Bulego Teknikoei", "description": "Gipuzkoako Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin dute lurraldeko Merkataritza Bulego Teknikoekin, merkataritza-sektorea indartzeko eta modernizatzeko dauden programak aurkezteko. Topaketa honetan, erakundeak Eusko Jaurlaritzak bultzatuta kudeatzen dituen ekimenen berri eman da zehatz-mehatz: Berriz Enpresa, EusCommerce eta Retaileko Euskal Eskola. Saioaren helburua izan da tokiko bulegoetako arduradun teknikoei programa horiei buruzko funtsezko informazioa ematea, lurraldeko merkatari eta ekintzaileen artean zabaltzeko. Informazio saioan Amalur Anguiozar Gipuzkoako Ganberako Merkataritza eta Turismo zuzendariak, Izaskun Gómez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak eta aurkeztutako programen kudeaketaz arduratzen diren Gipuzkoako Ganberako teknikariek parte hartu dute. Ekimen honekin, bi erakundeek lurraldeko merkataritza sektorearen garapenarekin duten konpromisoa indartzen dute, digitalizazioaren, prestakuntzaren eta enpresa jarraipenaren aldeko apustua eginez, tokiko merkataritzaren etorkizunerako funtsezko zutabe gisa. Gipuzkoan merkataritza modernizatzeko eta indartzeko programak Berriz Enpresa: Gipuzkoan merkataritza negozioen jarraipena bermatzea du helburu, jarduera laga nahi duten pertsonen eta jarduera hori bere gain hartzeko interesa duten ekintzaileen arteko enpresa transmisioa erraztuz. Bitartekaritza- eta aholkularitza-zerbitzu baten bidez, Berriz Enpresak saltokiak ixtea saihesten eta tokiko enpresa-sarea berroneratzen laguntzen du. EusCommerce: txikizkako merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko diseinatutako ekimena da. Programa horren bidez, merkataritza-establezimenduek aholkularitza espezializatua, prestakuntza eta tresna digitalak eskura ditzakete, online presentzia hobetzeko, salmentak indartzeko eta kontsumo-joera berrietara egokitzeko. Retail Euskal Eskola: merkataritza-sektorea profesionalizatzera bideratutako prestakuntza-zentroa da. Merkatariei eta enpresariei zuzendutako hezkuntza-programak, tailerrak eta aholkularitza eskaintzen ditu, negozioen kudeaketan, bezeroarentzako arretan, berrikuntzan eta merkataritza-estrategian dituzten gaitasunak hobetzeko.", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2025/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_30.png" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2025-02-25T08:56:23+01:00", "dateCreated": "2025-02-25T08:56:23+01:00", "dateModified": "2026-07-14T10:14:21+02:00" }
```
