---
title: "Irungo Udalak eta Gipuzkoako ganberak bat egin dute, hiriko merkatariak Irun Commerce Lab gunean trebatzeko"
description: "Lankidetza hitzarmenaren barruan, saltokiak modernizatzeko, kontsumo ohituren aldaketetara egokitzeko eta hiriko ekonomia suspertzeko ikastaro eta…"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irungo-udalak-eta-gipuzkoako-ganberak-bat-egin-dute-hiriko-merkatariak-irun-commerce-lab-gunean-trebatzeko"
date: "2026-10-20T01:41:58+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Irungo Udalak eta Gipuzkoako ganberak bat egin dute, hiriko merkatariak Irun Commerce Lab gunean trebatzeko

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2026 Otsaila 04

 ![Irungo Udalak eta Gipuzkoako ganberak bat egin dute, hiriko merkatariak Irun Commerce Lab gunean trebatzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2026/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_5.png)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Firungo-udalak-eta-gipuzkoako-ganberak-bat-egin-dute-hiriko-merkatariak-irun-commerce-lab-gunean-trebatzeko.md)

Lankidetza hitzarmenaren barruan, saltokiak modernizatzeko, kontsumo ohituren aldaketetara egokitzeko eta hiriko ekonomia suspertzeko ikastaro eta tailerrak egingo dira

**Donostia / San Sebastian, 2026ko otsailaren 4a.Irungo Udalak** eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, hiriko merkataritza sektorearen prestakuntza eta lehiakortasuna handitzeko eta, horretarako, Irun **Commerce Lab** gunean trebakuntza programa bat aurrera eramateko. Hain zuzen ere, Hiri Bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko Arloak ordezkari **Nuria Alzagak** eta Ganberako Merkataritzako zuzendari **Amalur Angiozarrek** sinatu dute dokumentua, gaur.

Hitzarmenak aipatutako bi erakundeak elkarlanean aritzeko esparru bat ezartzen du, Gipuzkoako Ganberak ikastaro eta tailer batzuk sustatzeko **Irun Commerce Lab** gunearen prestakuntza programaren barruan. Zehazki, ikastaro eta tailerrek hiriko merkatariei baliabide praktikoak ematea izango dute helburu, beren sektoreko erronka berriei aurre egin ahal izan diezaieten, eta, besteak beste, saltokiak modernizatzea, kontsumo ohituren aldaketetara egokitzea eta hiriko ekonomia suspertzea landuko dute.

Akordio horri esker, **Irungo merkataritza-sektoreari** berariaz zuzendutako prestakuntza-multzo bat jarri ahal izango da abian. Horiek saio praktiko eta iraupen laburreko gisa antolatuko dira, prestakuntza-pilulen eta tailerren bidez — normalean, gehienez bi ordukoak —, tokiko negozioei lehiakorragoak izaten laguntzeko.

Ikuspegia nagusiki aplikatuko da, eta berehala ezar daitezkeen tresnak eta ezagutzak eskainiko dira, merkataritza-ingurune aldakorrera egokitzeko eta establezimenduen eguneroko kudeaketa hobetzeko. Gainera, topaketa horiek parte-hartzaileen arteko esperientzia-trukea erraztuko dute, tokiko merkataritza indartuko duen eta sektorerako aurreikusitako prestakuntza-agenda osatuko duen ikaskuntza-gune partekatu bat sortuz.

**Nuria Alzaga** ordezkariak ziurtatu du *"ziur"* dagoela *"Gipuzkoako Ganberak hiriko merkatariei espazio horretan eskainiko dien prestakuntzak erantzun gaitasuna hobetzen lagunduko diela, gero eta lehiakorragoa eta digitalagoa den ingurune batean. Gipuzkoako erakunde ezagun honetako profesionalen esperientzia eta ezagutza aktibo bat izango da gure merkataritza indartsuagoa izan dadin"*. Ildo horretan, lehen alkateordeak nabarmendu duenez, *"prestakuntza oso praktikoak dira, saltokiek ia berehala ikasitakoa aplikatzeko eta sektoreko beste profesional batzuekin esperientziak partekatzeko pentsatuak"*.

Bestalde, **Amalur Anguiozar** Gipuzkoako Ganberako Merkataritza eta Turismo zuzendariak Irungo merkataritzaren potentziala azpimarratu du, *"kalitatea, hurbiltasuna eta bezeroarenganako orientazioa izan baititu ezaugarri beti"*. Testuinguru horretan, adierazi du Irun Commerce Lab bezalako espazioak *"funtsezkoak direla hurbileko merkataritzari kontsumo-ohitura berrietara egokitzen laguntzeko, prestakuntza, digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz Irun bezalako hiri ireki, multikultural eta mugako batean".*

Udalak nabarmendu duenez, merkataritza funtsezko sektorea da hiriko bizitza ekonomiko eta sozialean, eta hitzarmen hau beste aurrerapauso bat da hura babesteko Udalaren estrategiaren barruan; izan ere, beroni esker, Irun Commerce Lab guneak tokiko merkatariak trebatu eta laguntzeko betetzen duen eginkizuna sendotuko du.

Gipuzkoako Ganberak azpimarratu duenez, berriz, garrantzitsua da toki administrazioekin elkarlanean aritzea, merkatariek bere prestakuntza programetan parte hartzeko eta sektoreko profesionalen profesionalizazioa eta etengabeko eguneratzea sustatzeko.

Hasiera batean, hitzarmenak urtebete iraungo du, baina bi aldeek hura luzatzea hitzartu ahalko dute, berariaz, Irungo merkatarien benetako beharrei erantzuten segitzeko haiek beraiek egiten dituzten proposamenen entzute aktiboan oinarrituz.

**Irun Commerce Lab**

Irun Commerce Lab ia duela urtebete inauguratu zen, iazko martxoan, **Irungo Udalak** **hiriko ekonomia** eta, zehazki, hiriko merkataritza sustatzeko egindako apustuaren esparruan, hiriko establezimendu komertzialei erabilera anitzeko laborategi bat eskaintzeko, merkataritzaren esparruan enpresen digitalizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko topaleku eta esperimentazio gune bat.

**200 metrotik gorako azalera du**, eta lan ingurune ezin aproposagoa da gertuko merkataritzarentzat, inguruko beste formatu komertzial batzuekin lehiatzeko aukera ematen baitio, baita ingurune digitalean lehiatzekoa ere. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri **Agenda Sailak eta Europar Batasunak** finantzatu zuten; Europar Batasunak, NextGenerationEU funtsen bidez, Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Irungo Udalak eta Gipuzkoako ganberak bat egin dute, hiriko merkatariak Irun Commerce Lab gunean trebatzeko", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irungo-udalak-eta-gipuzkoako-ganberak-bat-egin-dute-hiriko-merkatariak-irun-commerce-lab-gunean-trebatzeko" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irungo-udalak-eta-gipuzkoako-ganberak-bat-egin-dute-hiriko-merkatariak-irun-commerce-lab-gunean-trebatzeko" }, "headline": "Irungo Udalak eta Gipuzkoako ganberak bat egin dute, hiriko merkatariak Irun Commerce Lab gunean trebatzeko", "description": "Lankidetza hitzarmenaren barruan, saltokiak modernizatzeko, kontsumo ohituren aldaketetara egokitzeko eta hiriko ekonomia suspertzeko ikastaro eta tailerrak egingo dira Donostia / San Sebastian, 2026ko otsailaren 4a.Irungo Udalak eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, hiriko merkataritza sektorearen prestakuntza eta lehiakortasuna handitzeko eta, horretarako, Irun Commerce Lab gunean trebakuntza programa bat aurrera eramateko. Hain zuzen ere, Hiri Bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko Arloak ordezkari Nuria Alzagak eta Ganberako Merkataritzako zuzendari Amalur Angiozarrek sinatu dute dokumentua, gaur. Hitzarmenak aipatutako bi erakundeak elkarlanean aritzeko esparru bat ezartzen du, Gipuzkoako Ganberak ikastaro eta tailer batzuk sustatzeko Irun Commerce Lab gunearen prestakuntza programaren barruan. Zehazki, ikastaro eta tailerrek hiriko merkatariei baliabide praktikoak ematea izango dute helburu, beren sektoreko erronka berriei aurre egin ahal izan diezaieten, eta, besteak beste, saltokiak modernizatzea, kontsumo ohituren aldaketetara egokitzea eta hiriko ekonomia suspertzea landuko dute. Akordio horri esker, Irungo merkataritza-sektoreari berariaz zuzendutako prestakuntza-multzo bat jarri ahal izango da abian. Horiek saio praktiko eta iraupen laburreko gisa antolatuko dira, prestakuntza-pilulen eta tailerren bidez — normalean, gehienez bi ordukoak —, tokiko negozioei lehiakorragoak izaten laguntzeko. Ikuspegia nagusiki aplikatuko da, eta berehala ezar daitezkeen tresnak eta ezagutzak eskainiko dira, merkataritza-ingurune aldakorrera egokitzeko eta establezimenduen eguneroko kudeaketa hobetzeko. Gainera, topaketa horiek parte-hartzaileen arteko esperientzia-trukea erraztuko dute, tokiko merkataritza indartuko duen eta sektorerako aurreikusitako prestakuntza-agenda osatuko duen ikaskuntza-gune partekatu bat sortuz. Nuria Alzaga ordezkariak ziurtatu du \"ziur\" dagoela \"Gipuzkoako Ganberak hiriko merkatariei espazio horretan eskainiko dien prestakuntzak erantzun gaitasuna hobetzen lagunduko diela, gero eta lehiakorragoa eta digitalagoa den ingurune batean. Gipuzkoako erakunde ezagun honetako profesionalen esperientzia eta ezagutza aktibo bat izango da gure merkataritza indartsuagoa izan dadin\". Ildo horretan, lehen alkateordeak nabarmendu duenez, \"prestakuntza oso praktikoak dira, saltokiek ia berehala ikasitakoa aplikatzeko eta sektoreko beste profesional batzuekin esperientziak partekatzeko pentsatuak\". Bestalde, Amalur Anguiozar Gipuzkoako Ganberako Merkataritza eta Turismo zuzendariak Irungo merkataritzaren potentziala azpimarratu du, \"kalitatea, hurbiltasuna eta bezeroarenganako orientazioa izan baititu ezaugarri beti\". Testuinguru horretan, adierazi du Irun Commerce Lab bezalako espazioak \"funtsezkoak direla hurbileko merkataritzari kontsumo-ohitura berrietara egokitzen laguntzeko, prestakuntza, digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz Irun bezalako hiri ireki, multikultural eta mugako batean\". Udalak nabarmendu duenez, merkataritza funtsezko sektorea da hiriko bizitza ekonomiko eta sozialean, eta hitzarmen hau beste aurrerapauso bat da hura babesteko Udalaren estrategiaren barruan; izan ere, beroni esker, Irun Commerce Lab guneak tokiko merkatariak trebatu eta laguntzeko betetzen duen eginkizuna sendotuko du. Gipuzkoako Ganberak azpimarratu duenez, berriz, garrantzitsua da toki administrazioekin elkarlanean aritzea, merkatariek bere prestakuntza programetan parte hartzeko eta sektoreko profesionalen profesionalizazioa eta etengabeko eguneratzea sustatzeko. Hasiera batean, hitzarmenak urtebete iraungo du, baina bi aldeek hura luzatzea hitzartu ahalko dute, berariaz, Irungo merkatarien benetako beharrei erantzuten segitzeko haiek beraiek egiten dituzten proposamenen entzute aktiboan oinarrituz. Irun Commerce Lab Irun Commerce Lab ia duela urtebete inauguratu zen, iazko martxoan, Irungo Udalak hiriko ekonomia eta, zehazki, hiriko merkataritza sustatzeko egindako apustuaren esparruan, hiriko establezimendu komertzialei erabilera anitzeko laborategi bat eskaintzeko, merkataritzaren esparruan enpresen digitalizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko topaleku eta esperimentazio gune bat. 200 metrotik gorako azalera du, eta lan ingurune ezin aproposagoa da gertuko merkataritzarentzat, inguruko beste formatu komertzial batzuekin lehiatzeko aukera ematen baitio, baita ingurune digitalean lehiatzekoa ere. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Europar Batasunak finantzatu zuten; Europar Batasunak, NextGenerationEU funtsen bidez, Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2026/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_5.png" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2026-02-04T08:28:55+01:00", "dateCreated": "2026-02-04T08:28:55+01:00", "dateModified": "2026-07-20T09:30:51+02:00" }
```
