---
title: "Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari"
description: "Atzo egin zen tituluak banatzeko ekitaldia, Gipuzkoako Bazkundeko lehendakari Mauricio Arregui eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa buru…"
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/mondragon-unibertsitateak-amaiera-eman-dio-mba-executive-masterraren-xvi-edizioari"
date: "2026-10-20T01:39:46+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2026 Maiatza 15

 ![Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2026/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px.png)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fmondragon-unibertsitateak-amaiera-eman-dio-mba-executive-masterraren-xvi-edizioari.md)
- Atzo egin zen tituluak banatzeko ekitaldia, Gipuzkoako Bazkundeko lehendakari Mauricio Arregui eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa buru zirela
- 16 urtean, 260 profesional baino gehiago igaro dira MBA master horren geletatik
- MBA Executive Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eskaini dute, urtebetez

**Donostia-San Sebastián, 2026eko maiatzeren 15a.** Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, 2009an masterra bultzatu zutenek, atzo egin zuten MBA Executive masterraren hamaseigarren edizioaren amaiera-ekitaldia.

Ekintza 18:00etan hasi zen, Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko lehendakariaren eskutik. Ondoren, Txema Muñoz Grupo Campezoko gerenteak hitzaldia eman zuen (2026an Gipuzkoako Enpresa saria jaso zuen enpresakoak), eta, segidan, diplomak banatu zitzaizkien programaren edizio hau arrakastaz amaitu duten ikasleei. Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen hitzaldiak amaitu zuen ekitaldia.

XVI. edizioan graduatu diren profil profesionalek MBA Executive masterraren aniztasuna eta diziplinartekotasuna islatzen dute; izan ere, ingeniaritzako, kimikako, marketineko, enpresa-kudeaketako eta beste arlo batzuetako profesionalek egin dute.

Parte-hartzaileek industriaren eta zerbitzuen sektoreetako enpresetan egiten dute lan, ardura-postuetan. Lanbide-esperientzia handia eta ikuspegi desberdinak dituzte denek, eta askotariko ibilbide akademiko eta profesionalak.

Programan, ikasleek enpresaren arlo funtzional nagusiak jorratu dituzte —finantzak, estrategia, marketina, eragiketak, berrikuntza eta pertsonak—, eta lidergoarekin, taldeen kudeaketarekin eta erabakiak hartzearekin lotutako gaitasunak garatu. Eta, bide horretan, unibertsitate-, enpresa- eta aholkularitza-esperientzia uztartzen dituen diziplina anitzeko irakasle-talde baten laguntza izan dute.

**Helburuak**

Eraldaketa pertsonal eta profesionala bilatzen du MBA Executive programak. Erabakiak hartzeko, talde-lanerako eta proiektuak eta pertsonak zuzentzeko gaitasunak sustatzen ditu, eta berrikuntza eta aldaketa bultzatu, erakundeen barruko funtsezko jarrerak diren aldetik.

Halaber, enpresaren ikuspegi integral eta sistemikoa ematen du programak, eta egungo kudeaketa-erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak sendotzen ditu, gero eta konplexuagoak, nazioartekoagoak eta aldakorragoak diren inguru hauetan.

**Balorazio positiboa**

MBA Executive masterraren edizio honek oso balorazio positiboa jaso du Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen aldetik. Orain arteko 16 edizioetan 260 profesional baino gehiago prestatu ondoren, bi erakundeek berretsi egin dute prestakuntzaren eta zuzendaritza-talentua garatzearen bidez Gipuzkoako enpresa-sarea indartzeko konpromisoa.

**Hurrengo edizioa**

MBA Executive masterraren hurrengo edizioa 2026ko udazkenean hasiko da. Programari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi dutenek onlineko informazio-saio batean hartu ahal izango dute parte, 2026ko maiatzaren 21ean, 17:30etik 18:30era. Masterraren helburuak, metodologia eta ikuspegi praktiko eta eraldatzailea aurkeztuko dira hartan.

[Mondragon Unibertsitateko MBA Executive masterrari buruzko informazio gehiago](https://www.camaragipuzkoa.com/formacion-y-gestion-de-personas/formacion-6/masters-y-postgrados/eventodetalle/8096/mba-executive-2026-2027)

[Informazio gehuago saioan izena emateko](https://www.camaragipuzkoa.com/ver-todas-las-actividades/eventodetalle/8101/sesion-informativa-mba-executive-2026-2027)

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/mondragon-unibertsitateak-amaiera-eman-dio-mba-executive-masterraren-xvi-edizioari" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/mondragon-unibertsitateak-amaiera-eman-dio-mba-executive-masterraren-xvi-edizioari" }, "headline": "Mondragon Unibertsitateak amaiera eman dio MBA Executive masterraren XVI. edizioari", "description": "Atzo egin zen tituluak banatzeko ekitaldia, Gipuzkoako Bazkundeko lehendakari Mauricio Arregui eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa buru zirela 16 urtean, 260 profesional baino gehiago igaro dira MBA master horren geletatik MBA Executive Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eskaini dute, urtebetez Donostia-San Sebastián, 2026eko maiatzeren 15a. Gipuzkoako Ganberak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, 2009an masterra bultzatu zutenek, atzo egin zuten MBA Executive masterraren hamaseigarren edizioaren amaiera-ekitaldia. Ekintza 18:00etan hasi zen, Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko lehendakariaren eskutik. Ondoren, Txema Muñoz Grupo Campezoko gerenteak hitzaldia eman zuen (2026an Gipuzkoako Enpresa saria jaso zuen enpresakoak), eta, segidan, diplomak banatu zitzaizkien programaren edizio hau arrakastaz amaitu duten ikasleei. Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen hitzaldiak amaitu zuen ekitaldia. XVI. edizioan graduatu diren profil profesionalek MBA Executive masterraren aniztasuna eta diziplinartekotasuna islatzen dute; izan ere, ingeniaritzako, kimikako, marketineko, enpresa-kudeaketako eta beste arlo batzuetako profesionalek egin dute. Parte-hartzaileek industriaren eta zerbitzuen sektoreetako enpresetan egiten dute lan, ardura-postuetan. Lanbide-esperientzia handia eta ikuspegi desberdinak dituzte denek, eta askotariko ibilbide akademiko eta profesionalak. Programan, ikasleek enpresaren arlo funtzional nagusiak jorratu dituzte —finantzak, estrategia, marketina, eragiketak, berrikuntza eta pertsonak—, eta lidergoarekin, taldeen kudeaketarekin eta erabakiak hartzearekin lotutako gaitasunak garatu. Eta, bide horretan, unibertsitate-, enpresa- eta aholkularitza-esperientzia uztartzen dituen diziplina anitzeko irakasle-talde baten laguntza izan dute. Helburuak Eraldaketa pertsonal eta profesionala bilatzen du MBA Executive programak. Erabakiak hartzeko, talde-lanerako eta proiektuak eta pertsonak zuzentzeko gaitasunak sustatzen ditu, eta berrikuntza eta aldaketa bultzatu, erakundeen barruko funtsezko jarrerak diren aldetik. Halaber, enpresaren ikuspegi integral eta sistemikoa ematen du programak, eta egungo kudeaketa-erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak sendotzen ditu, gero eta konplexuagoak, nazioartekoagoak eta aldakorragoak diren inguru hauetan. Balorazio positiboa MBA Executive masterraren edizio honek oso balorazio positiboa jaso du Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen aldetik. Orain arteko 16 edizioetan 260 profesional baino gehiago prestatu ondoren, bi erakundeek berretsi egin dute prestakuntzaren eta zuzendaritza-talentua garatzearen bidez Gipuzkoako enpresa-sarea indartzeko konpromisoa. Hurrengo edizioa MBA Executive masterraren hurrengo edizioa 2026ko udazkenean hasiko da. Programari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi dutenek onlineko informazio-saio batean hartu ahal izango dute parte, 2026ko maiatzaren 21ean, 17:30etik 18:30era. Masterraren helburuak, metodologia eta ikuspegi praktiko eta eraldatzailea aurkeztuko dira hartan. Mondragon Unibertsitateko MBA Executive masterrari buruzko informazio gehiago Informazio gehuago saioan izena emateko", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2026/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px.png" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2026-05-15T17:07:08+02:00", "dateCreated": "2026-05-15T08:28:55+02:00", "dateModified": "2026-05-21T12:08:47+02:00" }
```
