---
title: "Proiektu berritzaileen hazkundeari bultzada berria"
description: "Donostia Sustapenak eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute proiektu ekintzaile berritzaileen nazioartekotzea sustatzeko."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/proiektu-berritzaileen-hazkundeari-bultzada-berria"
date: "2026-10-20T02:24:53+00:00"
language: "eu-ES"
---

[ Aktualitatea ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea)

#  Proiektu berritzaileen hazkundeari bultzada berria

 [ Albisteak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak)

2025 Uztaila 11

 ![Proiektu berritzaileen hazkundeari bultzada berria](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2025/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_22.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

Partekatu

- [![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/footer/linkedin.svg)](https://www.linkedin.com/sharing/share-offsite/?url=https%3A%2F%2Fwww.camaragipuzkoa.com%2Feu%2Faktualitatea%2Falbisteak%2Fproiektu-berritzaileen-hazkundeari-bultzada-berria.md)
- *Donostia Sustapenak eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute proiektu ekintzaile berritzaileen nazioartekotzea sustatzeko.*
- *Lankidetza Udal Elkarteak tokiko proiektuen hazkundea hobetzeko duen estrategiaren parte da, tokiko eta nazioarteko eragileekin lotuta.*

****Donostia / San Sebastian**, 2025eko uztailaren 11.** Donostia Sustapenak, hiriko Berrikuntza Agentzia gisa, eta Gipuzkoako Ganberak, nazioartekotze-prozesuetan espezializatua, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi helbururekin: Alde batetik, tokiko proiektu berritzaileen nazioartekotzea bultzatzea, eta, bestetik, Donostia erakarpen-gune gisa sustatuko duten nazioarteko hainbat merkatu geografikotako eragile garrantzitsuak identifikatzea.

Gipuzkoako Ganberak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Gipuzkoako enpresa-proiektuei nazioarteko aukerak ematen. Enpresa-proiektuak nazioartekotzeko zerbitzu integralak eskaintzen ditu, bai eta digitalizazioko eta nazioarteko marketineko programak ere. Halaber, bazkide estrategikoen sare bat du, nazioarteko merkatuetan lotura aktiboa duena, bereziki Latinoamerikan.

Bestalde, Donostia Sustapenak ibilbide luzea egin du hiria nazioartean berrikuntzaren hub gisa kokatzen, talentua eta enpresak erakarriz, eta tokiko eta nazioarteko ekintzailetzarako ingurune egokia sustatuz, hiriaren hazkunde jasangarria eta berrikuntza bultzatuz. Horretarako, nazioarteko konexio- eta lankidetza-estrategia bat lantzen du beste eragile batzuekin, eta baliabideak eta azpiegiturak ere sortzen ditu, hala nola Talent House Harrera Plana, duela gutxi inauguratu den EKINN berrikuntza- eta ekintzailetza-gunearekin indartuta.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarentzat "nazioartekotzea funtsezkoa da ekintzaileek hazteko, eskalatzeko eta merkatu berrietara irekitzeko aukera izan dezaten. Gipuzkoako Ganberarekin dugun akordio honek tokiko talentuarekin, berrikuntzarekin eta ekonomia lehiakorrago eta globalki konektatuago batekin dugun konpromisoa indartzen du. Proiektu berritzaileei atzerrirako bidean laguntzearen aldeko apustua dugu, benetako tresnekin, aliantza estrategikoekin eta etorkizuneko ikuspegi partekatu batekin ".

Akordioa sinatzean, Mauricio Arregui Gipuzkoako Ganberako presidenteak adierazi duenez, "Donostia Sustapenarekiko akordioak gure lurraldearen garapen lehiakorraren alde lan egiten duten Gipuzkoako bi eragile garrantzitsuren ahaleginak batzen ditu, eta enpresen beharrezko nazioartekotzean laguntzeko aukera ematen digu".
Donostia Sustapenak lehentasunezko lan-eremutzat jotzen du tokiko proiektu berritzaileak nazioarteko merkatuetan sartzea, eremu hori funtsezkoa baita haien garapena eta hazkundea bultzatzeko.

Gipuzkoako Ganberarekin sinatutako hitzarmenari esker, laguntza espezializatua eskainiko zaie proiektu horiei, eta, aldi berean, merkatu estrategikoetan funtsezkoak diren eragileekin identifikatuko eta konektatuko dira, Donostiaren nazioarteko erakargarritasuna indartzeko.

Zehazki, lankidetza horri esker, informazio-saioak eta laguntza-programa espezializatuak antolatuko dira, eta nazioarteko nodoekiko loturak sustatuko dira.
Hitzarmena Donostia Sustapenaren Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, eta haren helburuetako bat da hiria berrikuntzaren nazioarteko hub gisa kokatzea. Gainera, Berrikuntza Planaren funtsezko ekimenak indartzen ditu, hala nola EKINN+ Azelerazio Programa, eta nazioartekotzera bideratutako gure lan-ildoa sendotzen du.

 ![Banner logos 4](https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2025/Banner_logos_4.png)

 Harpidetu gure buletinetara

---

 [ Jaso berriak ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-harpidetu-gure-buletinetara)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Aktualitatea", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Albisteak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak" }, { "@type": "ListItem", "position": 4, "name": "Proiektu berritzaileen hazkundeari bultzada berria", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/proiektu-berritzaileen-hazkundeari-bultzada-berria" } ] }
```

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "NewsArticle", "mainEntityOfPage": { "@type": "WebPage", "@id": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/proiektu-berritzaileen-hazkundeari-bultzada-berria" }, "headline": "Proiektu berritzaileen hazkundeari bultzada berria", "description": "Donostia Sustapenak eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute proiektu ekintzaile berritzaileen nazioartekotzea sustatzeko. Lankidetza Udal Elkarteak tokiko proiektuen hazkundea hobetzeko duen estrategiaren parte da, tokiko eta nazioarteko eragileekin lotuta. Donostia / San Sebastian, 2025eko uztailaren 11. Donostia Sustapenak, hiriko Berrikuntza Agentzia gisa, eta Gipuzkoako Ganberak, nazioartekotze-prozesuetan espezializatua, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi helbururekin: Alde batetik, tokiko proiektu berritzaileen nazioartekotzea bultzatzea, eta, bestetik, Donostia erakarpen-gune gisa sustatuko duten nazioarteko hainbat merkatu geografikotako eragile garrantzitsuak identifikatzea. Gipuzkoako Ganberak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Gipuzkoako enpresa-proiektuei nazioarteko aukerak ematen. Enpresa-proiektuak nazioartekotzeko zerbitzu integralak eskaintzen ditu, bai eta digitalizazioko eta nazioarteko marketineko programak ere. Halaber, bazkide estrategikoen sare bat du, nazioarteko merkatuetan lotura aktiboa duena, bereziki Latinoamerikan. Bestalde, Donostia Sustapenak ibilbide luzea egin du hiria nazioartean berrikuntzaren hub gisa kokatzen, talentua eta enpresak erakarriz, eta tokiko eta nazioarteko ekintzailetzarako ingurune egokia sustatuz, hiriaren hazkunde jasangarria eta berrikuntza bultzatuz. Horretarako, nazioarteko konexio- eta lankidetza-estrategia bat lantzen du beste eragile batzuekin, eta baliabideak eta azpiegiturak ere sortzen ditu, hala nola Talent House Harrera Plana, duela gutxi inauguratu den EKINN berrikuntza- eta ekintzailetza-gunearekin indartuta. Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarentzat \"nazioartekotzea funtsezkoa da ekintzaileek hazteko, eskalatzeko eta merkatu berrietara irekitzeko aukera izan dezaten. Gipuzkoako Ganberarekin dugun akordio honek tokiko talentuarekin, berrikuntzarekin eta ekonomia lehiakorrago eta globalki konektatuago batekin dugun konpromisoa indartzen du. Proiektu berritzaileei atzerrirako bidean laguntzearen aldeko apustua dugu, benetako tresnekin, aliantza estrategikoekin eta etorkizuneko ikuspegi partekatu batekin \". Akordioa sinatzean, Mauricio Arregui Gipuzkoako Ganberako presidenteak adierazi duenez, \"Donostia Sustapenarekiko akordioak gure lurraldearen garapen lehiakorraren alde lan egiten duten Gipuzkoako bi eragile garrantzitsuren ahaleginak batzen ditu, eta enpresen beharrezko nazioartekotzean laguntzeko aukera ematen digu\".Donostia Sustapenak lehentasunezko lan-eremutzat jotzen du tokiko proiektu berritzaileak nazioarteko merkatuetan sartzea, eremu hori funtsezkoa baita haien garapena eta hazkundea bultzatzeko. Gipuzkoako Ganberarekin sinatutako hitzarmenari esker, laguntza espezializatua eskainiko zaie proiektu horiei, eta, aldi berean, merkatu estrategikoetan funtsezkoak diren eragileekin identifikatuko eta konektatuko dira, Donostiaren nazioarteko erakargarritasuna indartzeko. Zehazki, lankidetza horri esker, informazio-saioak eta laguntza-programa espezializatuak antolatuko dira, eta nazioarteko nodoekiko loturak sustatuko dira.Hitzarmena Donostia Sustapenaren Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, eta haren helburuetako bat da hiria berrikuntzaren nazioarteko hub gisa kokatzea. Gainera, Berrikuntza Planaren funtsezko ekimenak indartzen ditu, hala nola EKINN+ Azelerazio Programa, eta nazioartekotzera bideratutako gure lan-ildoa sendotzen du.", "image": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/06-actualidad/noticias/2025/Tamano_noticias_web_1200_x_600_px_22.jpg" }, "publisher": { "@type": "Organization", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "logo": { "@type": "ImageObject", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com/images/camaragipuzkoalogo.svg" } }, "author": { "@type": "Person", "name": "Cámara de Gipuzkoa", "url": "https://www.camaragipuzkoa.com" }, "datePublished": "2025-07-11T08:00:51+02:00", "dateCreated": "2025-07-11T08:00:51+02:00", "dateModified": "2026-07-01T09:59:51+02:00" }
```
