Negozio-Gunea
Gipuzkoako Bazkundeak Camara Gunea enpresen eskura jartzen du hauek kongresuak, konbentzioak, ekitaldiak, bezeroen bilerak edota lan taldeen bilerak, erakusketak, azokak, produktuen aurkezpenak, kurtsoak eta enpresa arloko topaketa diferenteak antolatu ahal izateko.
Gipuzkoako Bazkundearen Negozio Zentruaren instalazioak topaketa gune bat izateagatik bereizten dira hitzaren zentzu zabalenean, eta Camara Gune, bere Negozio, Kongresu eta Ekitaldien Zentroa, helburu honen adierazpen zabalena da.
Gune abangoardista, erabilera anitzekoa, estrategikoki Donostiako hiri erdian kokatua, eta enpresek nahi adina kongresu, bilera, produktu aurkezpen, kurtso … eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortua…
Gure guneak Auditorioa, Pleno aretoa, Plaza, Prestakuntza gelak audio, ikus-entzunezko eta Interneteko azken teknologiez hornituta daude:
- Aldibereko itzulpena.
- Bideokonferentziak(RDSI, IP).
- Bideoproiekzioak.
- Ekitaldien produkzioa eta post-produkzioa.
- Formatu handiko pantailak.
- Audioa (mikrofonoak, mahai nahasketa…).
- Prentsaurrekoak.
- Bideo eta audio grabaketak.
- WI-FI Gunea.
- BULEGO BIRTUALA.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |