45+ programa

Banner Formacion y bolsa

 

ENPLEGURAKO ORIENTAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA LAGUNTZA

45+ programa 45 urte edo gehiago dituzten eta lanik ez duten pertsonentzat

 

45+ programaren helburua da 45 urte edo gehiago (60 urte arte, barne) dituzten enplegurik gabeko pertsonei zuzeneko ekintza bat eskaintzea, beren gaitasunetara egokitua, enpresen eskakizunetara hobekien egokitzen den beharrezko prestakuntza eta/edo kualifikazioa lor dezaten, horrek guztiak parte-hartzaileak laneratzen lagun dezan.

Parte-hartzaile bakoitza enplegura hurbiltzeko asmoz diseinatutako ekintza-multzo batek osatzen du programa:

  1. Orientazioa: Orientatzaile batek parte-hartzaile bakoitzari egindako diagnostikoa, bere abiapuntua aztertzeko, bere ahuleziei eta hobetzeko gakoei buruzko ikuspegi argia izatea ahalbidetuko duen txosten baten bidez.
  2. Prestakuntza: Prestakuntza honen helburua da pertsonen gaitasun profesionalak hobetzea eta, horrela, laneratzeko aukerak erraztea. Parte-hartzaile bakoitzak bere abiapuntuko egoerara ondoen egokitzen den eta orientazio-fasean identifikatu den prestakuntza egingo du.
  3. Enplegurako laguntza: Helburua, lanbide-gaitasunen inguruko prestakuntza amaitu duen parte-hartzailearen orientazio-prozesuarekin jarraitzea da. Birmoldaketa-diagnostiko bat egingo da, lan-merkatuari zuzenean lotua, eta argi eta garbi ezarriko da langabetuari lanpostu bat lortzen lagunduko dion ibilbide-orri bat.

45+ programan parte hartuta, honako hauek lortuko dituzu:

  • Prestakuntzaren bidez zure gaitasunak hobetzea eta lan-merkatuaren egungo eskakizunetara egokitzea.
  • Zure profil profesionala, CV eta lan-helburua hobetzea.
  • Kontaktuen eta ezagutzen sarea zabaltzea enplegu-bilaketa aktiboan.

Programa langabezian dauden 45 eta 60 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Baldintza hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Lan-bizitza

Prestakuntzak doakoak dira, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen baititu 2014-2020 aldirako Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboaren (POEFE) esparruan.

 

 Hurrengo ikastaroak:

 

Programan izena ematea

 

Merkataritza Ganberek 45+ Programa jarri dute abian, 2014-2020 aldirako Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboaren (POEFE) esparruan. Programa hori EGIFek kofinantzatzen du.

 

Informazio gehiago:

943 000 328

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logos PICE 

 

 

Praktikak Europar Batasunean

Banner Formacion y bolsa

 

Esperientzia profesional bat bizi nahi duzu Europar Batasunean?  

Mugikortasun Planean atzerrian praktikak egiteko aukera duzu 

Movilidad bloque

30 urte baino gutxiago badituzu, Europar Batasuneko enpresetan praktika profesionalak egiteko aukera duzu. Zure trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko eta lan-munduan enplegu-aukera gehiago izateko aukera emango dizute.

Mugikortasunaren 2023ko deialdia

IZENA EMATEKO EPEA: 2023KO MARTXOAREN 13TIK 2023KO ABENDUAREN 31RA

 

ZER ESKAINTZEN DIZU

  • 3 hilabeteko nazioarteko praktikak Europar Batasuneko herrialde bateko enpresa batean, 2.000 €eta 3.000 €arteko laguntzekin, helmugako herrialdearen arabera.
  • Lanbide-gaitasunei buruzko prestakuntza, 150 orduko iraupenarekin.

PRAKTIKETARAKO EDO KONTRATURAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK

Laguntzak eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzu, deialdian argitaratutakoez gain:

  • 18 eta 29 urte bitartean izatea eta Gazte Bermean aktibo egotea.
  • Laguntzak eskatzeko izapideak hasi ahal izateko, Europar Batasuneko enpresa batek hautatu behar zaitu praktikak edo lan-eskaintzak egiteko. Hurrengo puntuan azalduko dizkizugun hainbat bideren bidez aurki dezakezu enpresa.

LAN ESKAINTZA/ HELMUGAK

Praktikak egiteko Europar Batasuneko enpresa fisiko bat aurkitzeko, jarrera proaktiboa izan behar duzu, eta hautagai gisa aurkeztu, hainbat hautabideren bidez:

  • Espainiako Ganberaren eskaintzak "Lanpostu hutsen ataria" estekan
  • Horretarako erabiltzen diren web-orrietako eskaintzak.
  • Dirigirte a Empresas de tu demarcación que tengan sedes en la Unión Europea.

 

Izena eman: Formularioa 

 

Informazio gehiago: 

 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala: Mugikortasun Plana

 Logos PICE

  

Global Training (eus)

Banner Formacion y bolsa

 

prestatu atzerrian

GAZTEEI BEREN GARAPENEAN LAGUNTZEN DIEGU

Global training bloque

Eusko Ganberek 60 Global Training beka eskainiko ditugu aurten munduan zehar.

Atzerrian profesionalki trebatzeko aukera eskaintzen dizute, enpresetan edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, zure ikasketetara egokituta.

 

 

IRAUPENA  ORDAINSARIA  IZEN EMATEKO EPEA
 6 eta 12 hilabete bitartean   1.530€/hilabeteko lehenengo 6 hilabetetan.
Zazpigarren hilabetetik aurrera, ordainsaria enpresaren kontura izango da.
IZEN EMATEKO EPEA ITXITA

 

Copia de ASESORIA 1 JORNADAS FORMATIVAS 3 JORNADAS FORMATIVAS

 

Informazioa 2023 (laster)

Beken eta helmugen zerrenda

FORMULARIO GAZTECAMARA

OFICINA DE TRANSFORMACIÓN DIGITAL PARA PYMES 1

Diseño sin título 29

Ekintzailetza laguntza

Banner Formacion y bolsa

 

Ekintzaileentzako espazioa

 

Mugituenentzat. Gaztea bazara eta ekin nahi baduzu edo etorkizunerako ideia bat baduzu buruan, nola egin esango dizugu. Euskadiko Gazte Ekintzailetzako Ibilbideak programaren bidez, zure negozioari ekiteko prozesu osoan lagunduko dizugu.  

FIS

Zure etorkizuneko negozioaren ikuspegi orokorra izateko behar dituzun arlo guztiak prestatzen dizkizugu (43 prestakuntza-ordu): 

Estrategia eta ekosistema ekintzailea

Finantzak eta finantzaketa

Enpresa-kudeaketa eta salmentak 

Online marketina

Komunikazioa eta aurkezpena inbertitzaileen aurrean

Internazionalizazioa

 Startupen arau- eta zerga-esparrua

Tutoretza pertsonalen bidez, zure negozio-ideia aztertuko dugu eta ekiteko eman beharreko pausoetan orientatuko zaitugu.

 Azkenik, zure enpresa-ekimena abian jartzen lagunduko dizugu, mentoring-saio indibidualizatuen bidez. Ez zaude bakarrik, zure aholkulariak uneoro lagunduko dizu eta prozesuan sor daitezkeen zalantzak argituko dizkizu.

 

Doako programa!

Ikastaroaren datak: 2023ko martxoaren 6tik 17ra

Ordutegia: 9: 30etatik 14: 00etara

Helbidea:Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa hiribidea 75. 20018 Donostia-San Sebastián

 

 Parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena:

FORMULARIO GAZTECAMARA

Informazio gehiago: 

943 000 316

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Gazteinfo.eus

Euskadiko Gazte Ekintzailetzako Ibilbideak Programa 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako programa bat da, ekintzailetzaren eta autoenpleguaren bidez lan-merkatuan sartzea sustatzeko diseinatua.

Programak Europako Gizarte Funtsaren finantziazioa du, eta Eusko Ganberek eta Incyde Fundazioak antolatu eta sustatzen dute.

EUSKO GANBERAK txiki      Logo 048 Fundacion Incyde 300     Logotipo FSE Empleo Juvenil                      

                      

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com