Gipuzkoako Bazkundearen hauteskundeak 2022
2022ko GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIOKO GANBERA OFIZIALAREN OSOKO BILKURA BERRITZEKO PROZESUA
Merkataritza-ganberak zuzenbide publikoko korporazioak dira, eta nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa dute beren helburuak betetzeko. Administrazio publikoen kontsulta-organo gisa eratzen dira, haien interes pribatuei kalterik egin gabe, eta merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioaren interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea eta enpresei zerbitzuak ematea dute helburu. Egitura eta funtzionamendua demokratikoak dira.
Lau urtean behin berritzen dira ganberetako Gobernu Organoak, eta 2021eko urriaren 7tik dago zabalik organo horiek berritzeko hauteskunde prozesua. Bestalde, 2022ko irailaren 5ean, EHAAn argitaratu da Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen gobernu-organoak berritzeko hauteskundeetarako deialdia egiten duena.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko hautesle-erroldako kide dira, eta, beraz, beren hauteskunde-eskubide aktiboa eta pasiboa baliatzeko ahalmena dute, pertsona fisiko edo juridiko nazional edo atzerritarrek, baldin eta merkataritza-, industria-, zerbitzu- edo ontzi-jarduerak egiten badituzte eta Gipuzkoako lurraldean establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak badituzte.
Hauteskunde-prozesuari buruzko edozein kontsulta egin dezakezu posta elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
INTERESEKO INFORMAZIOA:
- A taldeko hautagai-zerrendak, aldarrikatuak eta hautetsiak
- B taldeko hautagai-zerrendak, aldarrikatuak eta hautetsiak
- C taldeko hautagai-zerrendak, aldarrikatuak eta hautetsiak
- Hauteskunde-prozesuari buruzko oinarrizko informazio-dokumentua.
- Hauteskunde-prozesuaren egutegia.
- Araudia:
-
- Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren ICT/1074/2021 Agindua.
- 78/2015 Dekretua, maiatzaren 26koa, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta gobernu-organoen osaera arautzen dituena.
- Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren Barne Araudia
- 4/2014 Oinarrizko Legea, Merkataritza Ganberei buruzkoa.
- EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 19koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez hauteskunde-deia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen gobernu-organoak berritzeko.
- EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 19koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozesuari dagozkion eredu normalizatuak baimendu dira.