Gurekin lan egin
Gipuzkoako Bazkundeak kalitate handiko zerbitzua eta arreta eskaini nahi die enpresei, eta hori lortzeko, arlo bakoitzeko profesionalik onenak behar ditu.
Izen oneko erakunde batean lan egin nahi baduzu, eta zure esperientzia eta ezagutza baliagarria izango dela uste baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan. Horretarako, bete formulario hau eta erantsi zure CVa.
Datuen trataera eta pribatutasun politika
2016/679 Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrari (aurrerantzean, 2016/679 EE) jarraiki, jasotako izaera pertsonaleko zure datuak Q2073001F IFK duen Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Bazkunde Ofizialekoak (aurrerantzean, Gipuzkoako Bazkundea) diren informatika- eta dokumentu-fitxategietan gordeko direla jakinarazten zaizu, bai eta aipatua berariaz onartzen duzula ere inprimaki hau onartzearen ondorioz. Esanbidezko adostasun hau lege-oinarria izango da izaera pertsonaleko zure datuen tratamendurako. Aipatu datuak beharrezko segurtasun-neurriez tratatuko dira beren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erresilientzia bermatzeko. Datuak babesteko politika osatua www.camaragipuzkoa.com/eu/lege-oharra gure webgunean dago eskuragarri. Gipuzkoako Bazkundeak ez ditu zure datuak hirugarrenen esku utziko, legeak aipatua eskatu ezean. Ondokoa da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren xedea: Langileak hautatzeko eta kontratatzeko zerbitzuen eskaintza eta bere kudeaketa administratiboa.