CVI. Euskal Nazioartekotze Patzuergoa
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta hiru lurraldeetako Merkataritza Ganberek Euskal Nazioartekotzeko Partzuergoa sortzeko hitzarmen bat sinatu dute
Hitzarmena sinatu duten eragileek nazioartekotzea sustatzeko esparruan dituzten gaitasunak eta bitartekoak bateratu eta aprobetxatu nahi zituzten sustapenerako politika eta jarduerak arlo horretan planifikatzen eta koordinatzen dituen egitura integratua sortuz. Nahi horren ondorioz sortu da Euskal Nazioartekotze Partzuergoa.
Partzuergoak, berezko nortasun juridikorik gabekoak, eginkizun hauek garatzen ditu:
- Euskadiko nazioartekotzeko eragile publikoei aholkularitza ematea nazioartekotzea sustatzeari dagokionez.
- Euskadiko bestelako administrazio, erakunde publiko zein pribatuekin, horien eskumen-esparruan, lankidetzan eta elkarlanean aritzea.
- Euskal enpresentzako prestakuntza-, informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak diseinatzea nazioartekotze-mailak hobe ditzaten.
- Nazioartekotzea sustatzeko eta kanpoko inbertsioak erakartzeko laguntzen eta diru-laguntzen programak zein gainontzeko ekimenak bateratzea.
- Euskal Nazioartekotze Partzuergoaren kanpoko zerbitzuak (SPRI sarea, EJren sozietate publikoa) modu partekatuan erabil daitezen sustatzea kanpoko merkatuetako elementu iraunkor modura.
- Lankidetzako politika publikoaren eta bere inpaktuaren aldizkako ebaluazioak egitea, bai eta politika horren ekintzen eta tresnena ere.
Euskal Nazioartekotze Partzuergoak ez du berariazko aurrekonturik izango, eta horretan parte hartzen duten eragileen giza eta ekonomia-baliabideak erabiliko ditu. Partzuergoa egituratzen duen hitzarmena 2015eko amaierara arte egongo da indarrean, baina, sinatzaileek hala nahi izanez gero, hortik aurrera urtero luzatzea aurreikusi da.
Basque Consortium Gida
Basque Consortium Gida k diruz lagundutako programa eta zerbitzu guztien informazio eguneratua eskaintzen du, prestakuntza programak eta enpresaren nazioartekotzeko prozerako baliogarria den informazio guztia.
Mundura Begira