---
title: "Aliantzak eta lankidetzak | Gipuzkoako Ganbera"
description: "Gipuzkoako Ganberak sareetan, aliantzetan eta erakundeekin lankidetzan dihardu, ezagutza partekatzeko eta Gipuzkoaren lehiakortasuna bultzatzeko."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/gipuzkoako-ganbera/aliantzak-eta-lankidetzak"
date: "2026-10-20T00:01:18+00:00"
language: "eu-ES"
---

#  Aliantzak eta lankidetzak

Sarean lan egiten dugu eta aliantzak sortzen ditugu ezagutza partekatzeko, aukerak sortzeko eta erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin.

##  Lehiakortasuna bultzatzeko lankidetzan aritzen gara

---

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9b/eusko-ganberak-9b83c619.jpg)

Eusko Ganberak

Eusko Ganberak Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen aliantza da. Modu koordinatuan lan egiten du euskal enpresen interes orokorrak ordezkatzeko, administrazioekiko solaskidetza indartzeko eta haien lehiakortasunerako funtsezkoak diren arloetan ekimen bateratuak garatzeko.

Eusko Ganberak

 ](https://2026.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/eusko-ganberak-lankidetza-publiko-pribatuan-funtsezko-aliantza-baten-indarra)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/38/bihartean-38b941c2.jpg)

Bihartean – Mugaz gaindiko lankidetza

Bihartean Gipuzkoako, Nafarroako eta Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganberek bultzatutako mugaz gaindiko lankidetza-erakundea da. Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko enpresen arteko lankidetza errazten du, negozio-aukerak sortzen ditu eta haien lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa indartzen ditu.

bihartean.com

 ](https://www.bihartean.com/es)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/bf/archam-bf38b15b.jpg)

ARCHAM – Arku Atlantikoko Ganberen Aliantza

Arku Atlantikoko Merkataritza Ganberok —Portugalgo iparraldean, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Burgosen, Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian gaudenok— gure lankidetza indartzeko beharra partekatzen dugu, gizarte gisa ditugun erronka handiei erantzun bateratua emateko.

archam.eu

 ](https://archam.eu/es/)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/be/ortzibia-be254d2a.jpg)

Ortzibia – Donostiako aireportua

Gipuzkoako Ganbera Ortzibiako Administrazio Kontseiluko kidea da. Ortzibia Donostiako Aireportua sustatzen duen sozietatea da. Lurraldeko erakundeek osatzen dute, eta aireportuko zerbitzuak hobetu eta zabaltzeko jarduerak bultzatzen ditu, baita Gipuzkoako garapen sozioekonomikoa eta lehiakortasuna indartzeko ere.

ortzibia.eus

 ](https://www.ortzibia.eus/)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/7e/pasaia-port-7ebb5fd0.jpg)

Pasaiako Portu Agintaritza

Gipuzkoako Ganbera Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kidea da. Pasaiako Portua lurraldearen jarduera ekonomikorako eta lehiakortasunerako azpiegitura estrategikoa da, eta portu-zerbitzu integralak eskaintzen ditu, arintasun-, eraginkortasun- eta segurtasun-irizpideekin.

pasaiaport.eus

 ](https://www.pasaiaport.eus/es/)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/89/eusko-jaurlaritza-89e45a5b.jpg)

Euskadiko Turismo Mahaia

Gipuzkoako Ganberak, Eusko Ganberaken ordezkari gisa, Eusko Jaurlaritzaren aholku-organo honetan parte hartzen du. Bertan, administrazioak eta sektoreko eragileak biltzen dira, Euskadiko turismoaren garapenari eta lehiakortasunari laguntzeko.

Mesa de Turismo de Euskadi

 ](https://www.euskadi.eus/mesa-de-turismo-de-euskadi/web01-s2tumerk/es/)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/7e/grupo-spri-7e40482a.jpg)

SPRI Taldea

Gipuzkoako Ganberak, Eusko Ganberaken ordezkari gisa, SPRIren Administrazio Kontseiluan parte hartzen du. SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentzia da, eta euskal enpresen lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzen ditu.

spri.eus

 ](https://www.spri.eus/es/)

 [ ![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/05-camara-de-gipuzkoa/alianzas-y-colaboraciones/ficoba.jpg)

FICOBA – Gipuzkoako Azoka Esparrua

Gipuzkoako Ganbera FICOBA Gipuzkoako Azoka Esparruko Patronatuko kidea da. Irunen kokatuta eta mugaz gaindiko bokazioarekin, enpresei beren produktuak aurkezteko, merkataritza-harremanak sortzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko espazioa eskaintzen die.

ficoba.org

 ](https://www.ficoba.org/es/)

### Jarri harremanetan taldearekin

Jarri harremanetan taldearekin

[Jarri harremanetan taldearekin](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-orokorra)

[943 000 300](tel:943000300)

 ![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/cta/cta1.jpg)

### Jarri harremanetan taldearekin

[Jarri harremanetan taldearekin](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-orokorra)

[943 000 300](tel:943000300)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Gipuzkoako Ganbera", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/gipuzkoako-ganbera/nor-gara" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Aliantzak eta lankidetzak", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/gipuzkoako-ganbera/aliantzak-eta-lankidetzak" } ] }
```
