Jarduera guztiak
Azpeitia (2019/10/2-3): "Eraldaketa digitala: gure eskura dagoen teknologia sinple eta doakoa aprobetxatu, gure negozioa ikusarazi eta kudeatzeko"
Data: urriak 2 eta 3 Ordutegia: 14:30-16:30 Iraupena: 4 ordu Lekua: Azpeitiko Sindikatu Zaharrean (Enparan kalea 1, 1.solairua) |
Geldiezina den eraldaketa digitalak negozio bakoitzaren tipologiari egokitutako estrategiarekin aurre egitera behartzen gaitu, eta horregatik ezinbestekoa da egokitzen jakitea eta tresna digital berrien bilakaeraren ezagutza izatea, bertatik ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Doako edo kostu baxuko tresna digital hauek ditugu eskaintza hori lortzeko, eta horrek eragin positiboa izango du negozioan.
Helburuak
- Kontzeptu eta tresna digitalen ezagutza.
- Baliabide digitalak ematea teknologia berrien erabilera hobetzeko, garapen profesionala eta pertsonala sustatzeko helburuarekin.
Egitaraua
- saioa
- Negozioaren barne-kudeaketa zuzenaren eta legezko alderdiei buruzko berrikuspen laburra
- Non egon behar duzu Interneten?
- Interneten presentzia handiagoa izateko doakoak eta erabilgarri dauden tresna digitalak, posizionamendua, joeren analisia, zaintza ereduen ezarpena…
- Dokumentuen kudeaketa eta segurtasuna
- Datuen babesa, kontaktuen datuak biltzeko estrategia eta hauen kudeaketa
- Marketin tresnak...
- saioa
- Negozioaren kudeaketa ekonomikoa ezagutzen ez duten pertsonei zuzendutako oinarrizko prestakuntza eskainiko da tresna digital baten bitartez, zeina bertaratzen diren pertsonei emango zaiena eta negozioaren kudeaketarako lagungarri izango dena.
Hizlaria
Gipuzkoako Bazkundea
Informazioa
943 502 020
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Fondo Europeo de Desarrollo Regional Una manera de hacer Europa