Jarduera guztiak

Jatorri-ziurtagiri digitalak (eCO). Zein da euren funtzioa

boton inscripcion interna

Data:  Otsailak 18

Ordutegia: 9:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Nazioarteko logistikan, enpresen esportazio departamentuetako tekniko eta administrari edo nazioarteko operazioetan jarduten diren beste edozein agenteei  zuzendutako tailerra.

Egun, nazioarteko merkataritzan erabiltzen diren  DUA elektronikoa, albaranak, faktura elektronikoak edo garraio agirien datu-truke elektronikoek (EDI) eragin zuzena dute enpresen eguneroko operatiban.

Digitalki sortutako jatorri-ziurtagirien erabilpenak onura ugari ekar diezaioke enpresa esportatzaileari: Azkartasuna, kudeaketa gastuen murrizketa, segurtasuna eta  bizkortasuna eta malgutasuna agirien kudeaketan.

Aurtengo urtetik aurrera Gipuzkoako enpresek digitalki sortutako jatorri-ziurtagiriak (eCO) eska ditzakete, aurretik Europako erdialde eta iparraldeko herrialdetako enpresek egiten ari diren bezala. Dagoeneko milaka agiri jaulki dira digitalki eta gero eta onartuagoak dira operadore, banku eta aduanetan.

Erabilpen berri hauek azaltzeko eta merkantzien jatorria ezartzeko oinarrizko irizpideak berrikusteko ondorengo jardunaldi informatiboa proposatzen dizuegu. Ekitaldi hau, enpresen esportazio departamenduetako tekniko eta administrariei dago zuzenduta, baita nazioarteko logistikan aritzen diren enpresei. Finean, nazioarteko operazioen inguruan lanean jarduten duten edozein agenteri zuzenduta dago.

Egitaraua

9:00 Parte-hartzaileei harrera

9:10 Aurkezpena

9:15 Merkantzien jatorria

  • • Jatorriaren kontzeptua
  • • Merkantziaren jatorria ezartzeko irizpideak
  • • Jatorri motak
  • • Jatorri arauak
  • • jatorriaren frogak

10:00 www.docuexport.com plataforma

  • • Jatorri-ziurtagiriak
  • • Esportazio agirien legeztatze prozesua
  • • ATA koadernoen jaulkipena

10:20 Jatorri-ziurtagiri digitalak

  • • Zer da Jatorri-ziurtagiri (eCO) bat?
  • • Baliotasuna eta egiaztapena
  • • Jatorri-ziurtagiri digitalaren onurak
  • • Nola eskuratu?

10:45 Galde-eskeak

11:00 Jardunaldi amaiera

Informazioa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

BTI logo                                                                                                           Logo EEN

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com