Jarduera guztiak
MEETIND: Azpikontratazio enpresen XI. Nazioarteko topaketa - ATZERATUTA DATA BERRIAK IZAN ARTE
|
OHAR GARRANTZITSUA:
COVID-19 birusak sortutako osasun larrialdia dela eta
GIPUZKOAKO BAZKUNDEAk EUROPAKO AZPIKONTRATAZIO INDUSTRIALEKO EROSLEEN XI. TOPAKETA atzeratzea erabaki du.
Inguruan sortutako krisiari arretaz, data berria jarriko dugu Osasun agintariek egoera normaltzat jotzen dutenean.
Bitartean, izena eman duten enpresa guztiei beren inskripzioa bertan behera utziko zaie eta dagokion dirua bueltatuko zaie.
Gipuzkoako Bazkundeak Meetind – Europako azpikontratazio industrialeko erosleen XI. topaketa antolatuko du. Bertan, Europako hainbat herrialdetako enpresen erosketa arduradunak azpikontratazio industrialeko enpresekin bilduko dira.
Topaketa hauek Azpikontratazio Industrialeko enpresei dago zuzenduta, bereziki bezeroen eskakizunen arabera, pieza eta konjuntuen ekoizpenean adituak diren enpresei. Eskatutako jardueren artean, Burdin eta bestelako Galdaketa, Txirbil-harroketazko mekanizazioa, Forjaketa, Galdaragintza, Estanpazioa, Enbutizioa, Laser bidezko mozketa, Elektrizitate eta Elektronika, Plastikoa, Kautxua, konposite eta eransketa bidezko fabrikazioa eta Konjunto osoen fabrikazioa daude.
Topaketetara etorriko diren enpresa erosleen jardueren artean honakoak daude: Eraikuntza, Energia, Ekipamendu ondasun ezberdinen ekoizleak ( Elebazio ekipamendua, makina-erreminta, Papera, Eraikuntza, eta Burdingintza), Zientzia, Medikuntza, Automobilgintza, Trenbideak, Aeronautika, etb.
Izena emateko informazio osagarria:
Informazioa
Ainara Aldarondo - 943 000 294
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.