Jarduera guztiak

Negozio aukerak Akitania Berrian

boton inscripcion interna

Data: urriak 21

Ordutegia: 9:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

COVID aroaren ondoren, Frantzia  eta bereziki Akitania Berriko ekonomian aldaketa nabaria izan da. Jardunaldi honen bitartez zuzeneko informazioa jasoko dugu, ohiko sektore ekonomikoen egoera ezagutu eta Akitania Berrian sortu daitezken negozio aukerak aztertuko ditugu. Horretaz gain, merkatu honetan arrakasta lortzeko gakoak aurkeztuko ditugu.

Frantzia, Gipuzkoako enpresen esportazioen merkatu nagusia da, baita erosketa gunea ere. Akitania Berria, 6 milioi biztanlerekin, Frantziako laugarren eskualdea da, eta sektore indartsuak ditu eta aniztasun ekonomiko nabarmena.

Akitania Berriarekin dugun gertutasunak erraztu egiten ditu elkarlan proiektuak eta salerosketa operazioak, baina batzuetan, enpresek zailtasunak aurkitzen dituzte merkatua eta haren potentzialitatearen ezjakintasunagatik. Hutsune guzti hauek jardunaldi honetan betetzen saiatuko gara.

 

Programa

09:00  Harrera eta dokumentazioaren ematea

09:05   Frantziako merkatuaren egoera eta Akitania Berriko negozio aukeren aurkezpena

Jarduera ekonomiko nagusien egoera Akitania Berrian.

Enpresentzako aukerak intereseko sektoreetan, azpikontratazioa barne, eta Gipuzkoako Bazkundeak eta Biharteanek eskaini dezaken laguntza.

10:45  Galde-eskeak

11:00 Amaiera

Hizlaria

Olga Irastorza, Bihartean mugaz gaindiko Ganberako Zuzendaria

Informazioa

943 000 295

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 Logo Conjunto

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com