Jarduera guztiak

Webinar: Lagundex Operativo

Data:  Azaroak 18

Ordutegia: 09:00-09:30

Lekua: On-line

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako enpresa esportatzaileei zuzenduta, LagundEX programa operatiboak laguntza ematen du enpresek bere  nazioarteko jardunean  bete beharreko administrazio-prozesuen Ikuskapena edo azterketa  eginez.

Gipuzkoako Bazkundeko teknikariek honako alderdi operatiboak aztertuko ditu zuen enpresan, eta nazioarteko jardunean egiteko egon litezkeen hobekuntza eta aldaketa proposamenak helaraziko dizkizuete:

- INCOTERM  behar bezala erabiltzea

- Ordainketen inguruko  segurtasuna

- Produktuen kode arantzelarioa

- Zenbait herrialderekin dauden lehentasunezko abantailak erabiltzea

- Nazioarteko jardunak behar duen dokumentazioa (DUA/CRM, etab.)

Datorren ostegunean, azaroak 18, programa zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izango duzu 9: 00etatik 9: 30etara egingo dugun WEBINAR baten bidez. Bertan, zalantzak argitu eta  iradokizunak egiteko ere aukera  izango duzu

Programa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du.

Informazioa

943 000 295

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 DFG OrainGipuzkoa

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com