Jarduera guztiak
Jardunaldia: Eragiketa triangeluarrak
Data: Ekainak 16 Ordutegia: 9:00-10:30 Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Ohikoa da nazioarteko merkataritzan hainbat enpresaren arteko salerosketa eragiketa kateatuak erabiltzea, eta era berean lurralde desberdinetan kokatuta egotea.
3 enpresak edo gehiagok parte hartzen dutenean, eragiketa triangeluarrak deitzen diegu, eta honako hauek dira parte hartzen duten eragileak:
1. Fabrikatzailea edo saltzailea: produktua nork duen.
2. Bitartekaria: fabrikatzailea zein azken bezeroarekin harremanetan dagoen eragilea
3. Azken bezeroa/eroslea/inportatzailea: ondasunen hartzailea.
Eragiketa behar bezala egin dadin, zein Incoterm erabiltzea komeni den jakin behar dugu, kontuan hartu beharreko dokumentu-zirkuituak eta horien zerga-ondorioak, batez ere BEZean.
Horri guztiari ekainaren 16an ekingo diogu hitzaldi batean, honako programa honekin:
• Bertaratuen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena
• Eragiketa triangeluarren eta ez direnen arteko desberdintasunak.
• Incoterm egokia aukeratzea
• Kontuan hartu beharreko alderdi fiskalak
• Dokumentu-zirkuitua
• Ordainketen jarraipena
• Kasu praktikoak
Informazio GEHIAGO:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.