Jarduera guztiak
Merkantzien jatorria
Data: Uztailak 12 Ordutegia: 9:00-11:00 Iraupena: 2 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Merkantzien jatorria, arantzel-sailkapenarekin eta aduanako balorearekin batera, merkataritza-politika zehazteko faktore garrantzitsuenetako bat da, honen arabera, merkantzia bati nazioarteko operazio batean, bereziki inportazioan, aplikatuko zaio aduana-tratamendua.
Edozein herrialdetatik edo Europar Batasuna bezalako aduana-batasunetatik merkantzia bat inportatzeko ezartzen zaizkion aduana-araudi eta merkataritza-politikako hainbat neurri (muga-zergen babesa, inportazioaren murrizketak, kontrolak eta baldintza teknikoak, etab.) bere jatorrizko herrialdearen arabera baldintzatuta dago.
Merkantzien jatorriak enpresaren nazioarteko jardunean izan ditzakeen ondorioak ezagutzea funtsezkoa da merkataritza-akordioek eskaini ditzaketen abantailak aprobetxatzeko.
Jardunaldi honetan, jatorria zehazteko moduari buruz hitz egingo dugu, bai eta lehentasunezko jatorria eta lehentasunezkoa ez dena justifikatzeko moduari buruz ere.
Programa
9:00 Aurkezpena
9:10 Merkantzien jatorria
9.40 Lehentasunezko jatorria versus lehentasunezkoa ez den jatorria
10:00 Lehentasunezko ziurtagiriak (ATR/EUR-1)
10:15 Faktura-aitorpena
10:30 Lehentasunik gabeko ziurtagiriak
10:45 Galdera-txanda
11:00 Jardunaldiaren amaiera
Hizlaria
Jon Zabaleta, Gipuzkoako Bazkundeko Nazioartekotzeko teknikaria.
Informazioa
943 000 295
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.