Jarduera guztiak

Z-ZULIEFERMESSE Feria 2023

boton inscripcion interna

Data:  martxoaren 7tik10era

Ekitaldia:  Z-Zuliefermesse Feria - LEIPZIG · Alemania

Gipuzkoako Bazkundeak, SUBCONTEX GIPUZKOA zerbitzuaren bitartez, Z - ZULIEFERMESSE azokan parte hartze elkartua antolatzen du, 2023ko martxoaren 7tik 10era bitartean.

Z azoka bi urtez behingo azoka da, eta azpikontratazio industrialeko enpresak bakarrik daude bertan erakusgai.

2019ko azken edizioan 365 enpresa erakusketarik hartu zuten parte, eta horietatik % 73 enpresa alemaniarrak ziren. Kopuru txikiagoan azaldu ziren Poloniako, Txekiako eta Italiako enpresak.

Azoka hau makina-erremintaren INTEC azokarekin batera egiten da, eta elkarrekin ospatzeak bisitari gehiago erakartzen ditu. Bi azoken artean 13.000 erakusketari eta 24.400 bisitari baino gehiago bildu ziren.

Azoka honetan parte hartzeak aukera ematen die Espainiako enpresei Alemaniako merkatuan duten presentziari eusteko.

Interesa duten enpresek gure KATALOGOTEKA zerbitzuaren bidez parte hartu ahal izango dute.

Informazioa

 Ane Aguirrezabala  - 943 000 322- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com