Jarduera guztiak

CONXEMAR AZOKA 2024

boton inscripcion interna

Data:  2024ko urriaren 1-3

Lekua: IFEVI azoka gunea, Vigo

Izena emateko epea: 2024ko martxoaren 11a

Izen-ematea botoia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Elikaduraren Euskal Industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, CONXEMAR 2024 azokan Euskadiko enpresen baterako parte hartzea antolatu du, azokaren hogeitabosgarren edizioan. Azoka Vigon egingo da, 2024ko urriaren 1etik 3ra.

azokaren izaera:

Erakusketariaren perfila:

CONXEMAR arraina eta era guztietako produktu izoztuak merkaturatzen dituzten sektoreei zuzenduta dago, eta izoztuen azokarik garrantzitsuena da nazio mailan eta bigarrena mundu mailan.

Azoka publiko profesional bati zuzenduta dago eta banaketa-kanal ezberdinetako erosle lider ugari erakartzen ditu.

2023an 767 erakusketarik hartu zutenparte 38.300 m²ko gune batean, eta 110 herrialdetako 26.736 bisitari bertaratuziren.

Bisitariaren perfila:

CONXEMAR banaketa-kanaletako profesionalei zuzenduta dago (inportatzaileak, esportatzaileak, banaketa, prozesadoreak, banaketa handia eta HO.RE.CA. kanaleko espezialistak).

Honako sektore hauetara zuzentzenda: handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makineria, industria laguntzailea (hotza, enbalajeak, plastikoak...) eta akuikultura.

 

Informazioa

943 000 295

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

CONXEMAR LOGOS

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com