• Hasiera
  • Lana eta ekintzailetza
  • Lana
  • PICE Feriak 2021

PICE Feriak 2021

Urriaren 14an eta 15ean, Gipuzkoako Ganberak PICE Feriak 2021, Zerbitzuak eta Industriak, egingo ditu, kontratatzeko beharra duten Gipuzkoako enpresen, lana bilatzen ari diren gazteen eta Gipuzkoako Ganberaren arteko topagunea izateko. PICE Feriak 2021ra bertaratzen diren pertsonek, hainbat lan-eskaintza ezagutzeaz gain, praktika-eskaintzak ezagutu ahal izango dituzte, Europar Batasuneko herrialderen batean esperientzia profesional bat bizi ahal izateko. 

Ferien ordutegia: 9:30 - 16:00

Parte hartzen duten ENPRESEN zerrenda

LAN ESKAINTZAK kontsultatu

Zer aurkitu duzu PICE Feriak 2021an?

  • Egunero 22 stand izango dituzu zurekin harremanetan jartzeko interesa duten enpresa ezberdinekin, beren lan eskaintzen azalpena emateko, zure kurrikuluma jasotzeko eta zurekin elkarrizketa bat mantentzeko.
  • 3 hilabeteko praktiken eskaintzak Europar Batasuneko herrialdeetan kokatutako enpresa batean.

Nola egin behar duzu izen-ematea?

  • Izen-emate orria bete, hautatu interesatzen zaizkizun eskaintzak eta erantsi kurrikuluma. 
  • Zure interesekin bat etortzen den lan-eskaintzak aurkitzen ez badituzu ere, eman ezazu izena ere, gure web orrian publikatu ez diren lan-eskaintza gehiago aurkitu ahal izango dituzu eta. Zure kurrikuluma entregatzeko aukera izango duzu stand guztietan.
  • PICE Feriak 2021etara joan behar duzu enpresak zure CVa jaso dezan. 

 

(30 urtetik behera badituzu, Gazte Bermearen Erregistroan inskribatuta egon beharko duzu. Oraindik ez bazaude, internet bidez eman dezakezu izena. Nola egin jakiteko, egin klik esteka honetan:
https://twitter.com/garantia_juv/status/1361998073770237954).

FERIETAKO IZEN-EMATEA 

 

Logotipo FSE Empleo Juvenil       Logo EEEJ Garantia Juvenil      Ministerio Empleo     CamaraESPANA     Logo kultura

EnpresarentzatPraktikak egiteko gazteak hartu edo kontratu nahi badituzu, lagunduko dizugu:

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com