Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak 2024
Zertan datza?
Merkataritzaren egoeraren diagnostiko bat, alderdi ahulak identifikatzeko aukera ematen duena eta parte hartzen duen negozio bakoitzerako hobekuntza-proposamenak banaka ematen dituena.
- Negozioaren egoera indibidualizatua aztertzen da establezimenduan bertan bisita bat eginez.
- Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritzako Aholkulari Teknikoek jasotako eta aztertutako informazioaren txosten zehatza egiten dute.
- Negozioa berritzeko eta optimizatzeko hobekuntza-ekintzak gomendatzen dira. Gomendioak estrategia, berrikuntza, teknologia, kudeaketa, bezeroak eta beste hainbat gairi buruzkoak dira.
Zenbat balio du?
Programak %100eko diru-laguntza du.
Txikizkako Merkataritzako Programaren barruan, Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatzen dituzte oso-osorik, eta, horrenbestez, DOAKO zerbitzua da parte-hartzailearentzat.
Nork eman dezake izena?
64, 65 edo 66 epigrafeetako batean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dauden Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak edo autonomoak. Farmaziak kanpoan geratzen dira.
Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).
Nola eman daiteke izena?
Jarraian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu behar dira:
- Parte hartzeko eskaera
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan, 64, 65 edo 66 zenbakiekin hasten den epigraferen batean alta egiaztatzen duen agiria.
- Eskatzailearen NANa
Ondasun-erkidegoaren edo sozietate mugatuaren kasuan, gainera:
- Enpresaren IFK
- Eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza-botereak.
Noiz egin daiteke eskaera?
Izena emateko epea: 2024ko uztailaren 9tik azaroaren 15era.
Non egin daiteke eskaera?
- Aurrez aurrekoa: Gipuzkoako Bazkundea · Avda. Tolosa 75º, 20018 Donostia.
Bazkundeko erregistro-ordutegi ofizialean aurkeztutako eskabideak bakarrik onartuko dira.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:30 - 17:30
- Ostiraletan: 8:30etik 13:30era
Udako ordutegia (ekainaren 21etik irailaren 20ra):
- Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:30
- Online: egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan eskuragarri: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa
Deialdi ofiziala 2024
Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatutako Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak garatzeko laguntzen deialdi publikoa aurkeztu da, 2024ko uztailaren 1ean.
Deialdiaren Eranskinak
- I Eranskina- PARTEHARTZE ESKAERAren formularioa
- II Eranskina- Merkataritza-berrikuntzako diagnostikoen deskribapena
- III Eranskina- Merkataritza eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena
- IV Eranskina- Betearazpen-hitzarmena (informazio gisa. Gipuzkoako Bazkundeak betetzeko)
ONARTUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
JOSEBA BERNARDO EIZAGUIRRE Y OTRA, C.B. |
MIREN GAIZKANE LARRAÑAGA OÑATIVIA |
AMPARO EDITH VELASQUEZ ORTIZ |
LARRAITZ ANGUITA GOROSTIZU |
MIRARI MERTZERIA LENTZERIA, S.L. |
Mª ROSARIO PEREZ TEMPRANO |
NEREA TEIRA LOPEZ |
Mª ISABEL CUÑA PENABELLA |
AINHOA IGLESIAS IRAETA |
LEIRE VEGAS MEDINA |
PICKING PACK IRUN SERVICIOS S. COOP. PEQ. |
MARIA PILAR ARENAS BAENA |
Mª LOURDES URRUZOLA HARITZETA |
OIHANA HERNAIZ GOMARA |
MIREN KARMELE EGUES LOPETEGUI |
V.VEGA, C.B. |
LEIRE RODRIGUEZ ARAMBARRI |
SYLMA VERÓNICA MORALES HARO |
Mª ROSARIO ELIZALDE EIZAGUIRRE |
ELIXABETE ARANO MATEROLA |
CATALINA AGUIRRE PEREZ Y OTRA CB |
GARBIÑE PALOMO ARAMBURU Y OTRA CB |
LEIRE URRUTIBEAZCOA IBAÑEZ Y OTRO, C.B. |
NEREA MENDIZABAL TELLERIA |
AMETS DESCANSO, S.L |
JAVIER PUGA PUEYO |
G.GONZALO, S.L. |
PALACIN GONZALEZ MANUELA |
MIKEL MUNDUATE CACHO Y OTRA C.B. |
GLAM BROW STUDIO, S.L. |
CAROLINA ARCHELI SARALEGUI |
GORANE DOMINGUEZ JARIT |
Mª PILAR AMILIBIA BARRENA |
FERRETERIA GALDONA, S.A. |
NOEMI BARRAGAN PEREZ |
M. IDOIA VAZQUEZ DOMENECH |
DONOPTIK, S.L. |
ATZERA BOTATAKO ESKAEREN ZERRENDA
ADORACIÓN SANCHEZ DIEZ |
Informazio gehiago:
943 000 307
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.