• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Enterprise Europe Network

Enterprise Europe Network

Gipuzkoako Bazkundea Enterprise Europe Network-en Partzuergoko kide da.

Enterprise Europe Network (EEN) Europako Batzordeak, Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiaren bidez Dirección General de Mercado Interior, Industria, Emprendimiento y PYMEs (DG GROW), enpresei, eta, batez ere, ETEei, laguntzeko eta aholkularitza eskaintzeko bultzatutako sare bat da.

Enterprise Europe Network sareak Europako negozio aukerei eta politikei buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta, gainera, enpresei teknologiaren transferentzia-prozesuetan laguntzen die eta I+G+b finantzatzeko Europako programetara sarbidea ematen die.

                                                         _______________________________________________________

EEN europear partzuergoak, Gipuzkoako Bazkundea parte delarik, koronavirusen krisiari irtenbideak bilatzeko plataforma bat sustatzen du.

Enterprise Europe Network-ek (EEN) nazioarteko proiekzioa duten ETEentzako laguntza sare handienak, koronavirusen aurkako neurriak eta irtenbideak sustatzeko plataforma bat sortu du. Bertan 168 entitate batu dira, horien artean 46 espainiarrak eta enpresa euskaldun bat ere.

Care & Industry together against CORONA izeneko plataformak Europako eragile guztiak biltzea du helburu eskaintzak eta eskaerak bat etortzeko, ezagutzak eta planteamentuak partekatzeko,  eta bere eskualdean neurrira egindako laguntzaren ikuspegi orokorra emateko. Hau da, pandemia konpontzen denerako beharrezko den laguntza prestatzea.

Ekimenaren azken helburua erregistratutako erakundeen artean kolaborazioak bilatzea da, koronavirusaren krisiak eragindako arazo desberdinak konpontzen lagunduko duten irtenbideak aurkitzeko.

"Care & Industry together against CORONA" plataformak osasun, industria, hezkuntza eta gobernuetako eragile guztiekin harreman zehatzak eta azkarrak egiteko aukera eskaintzen du. Hoorela, onlne plataforma baten bidez, interesa dutenek beren profila aurkez dezakete.

Gehienezko fidagarritsauna bermatzeko eta iruzurrak eta gehiegikeriak saihezteko, profil desberdinak Enterprise Europe Network sareko eskualdeko erakundeek balioztatuko dituzte.

Webak koronavirusen aurkako ekimen, gertakari eta deialdi garrantzitsuenen berri ere ematen du.

Informazioa eta erregistroa: https://care-industry-together-against-corona.b2match.io/

Logo EEN actualizado

 WEB:  Enterprise Europe Network

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com