• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Enpresaren nazioartekotzeko hastapena eta sendotzea

Enpresaren nazioartekotzeko hastapena eta sendotzea

IBE eta SENDOTZE PROGRAMAK

Euskal Ganberen arteko elkarlanean eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin batera ETEen nazioartekotzean laguntzeko bi programa diseinatu ditugu. Programa hauek nazioartekotzean hastapenean edo sendotze fasean dauden enpresei zuzenduta dago eta hauen helburua kanpo merkatuetan bere lehiakortasuna hobetzen laguntzea da.

IBE Programa (Oinarri esportatzailearen gehitzea)

Esportazio gutxi egiten dituzten edo esportatzaileak ez diren enpresei bere esportazio potentzialaren analisia egitea ahalbidetzen du, oinarrizko nazioarteko estrategia finkatuz eta merkatu zehatz baten inguruan ekintza plan xume bat eratuz. Lan hau bi fasetan gauzatzen da:

  • Nazioartekotzerako potentzialaren diagnosia

Esportazio ahalmen potentzialaren azterketa bat egiten da, aurretiko balorazio bat egin eta kanpo merkatuetan arrakastaz jarduteko zein alderdi indartu behar diren identifikatuz.

  • Hastapenaren ibilbidea eta tutorizazioa

Nazioarteko oinarrizko estrategia finkatzen da 1-2 kanpo merkatu zehatzetara bideratuta. Ondoren, nazioartekotzean aurrera egiteko Ibilbide-orri bat lantzen da. Enpresaren beharren arabera, berariazko informazioa eskaintzen zaio enpresa bakoitzari, izan merkatu edo sektoreei buruzko informazioa, informazio iturriak, etab.

Nazioartekotzearen sendotze programa

Helburua enpresa esportatzaileei bere nazioarteko jarduera sendotzen laguntzea da. Horretarako, merkatu egokiena finkatzen laguntzen zaio (aurretik finkatuta ez balu), enpresaren nazioarteko estrategia berrikusten da, merkatuaren sektorekako informazioa eskuratzen da eta ekintza plan bat adosten da guztia aurrera eramateko.

 

Logos SPRI BTI GV EG

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com