Misioak eta Feriak
Midest Feria 2022- Parte-hartze bateratua
Ekitaldia: Midest 2022 - Paris Feriaren egunak: Maiatza 17-20 Izen-emate epe muga: Otsailaren 15a |
Espainiako Ganberak eta Gipuzkoako Bazkundeak, ICEXek 2022rako duen plan sektorialaren barruan aurreikusita duen laguntzarekin, datorren maiatzaren 17tik 20ra Parisen Azpikontratazio industrialaren inguruan urtero antolatzen den MIDEST ferian parte hartze bateratua antolatuko du.
MIDEST munduko azokarik garrantsitsuenetakoa da azpikontratazio mailan, eta Frantziako lehenengoa. Frantzia, Alemaniarekin batera, Europar Batasuneko merkatu aktiboenak dira azpikontratazio industrialean. Bai Frantzian eta baita Europako beste herrialdetan espainiar enpresen presentzia finkatu, edo eta merkatu hauetan sartzeko aukera paregabea izan daiteke.
GLOBAL INDUSTRIE feriaren inguruan kokatzen da, INDUSTRIE (Ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (4.0 eta etorkizuneko industria) eta TOLEXPO (Txapa, bobina, hodi eta profilentzako makinaria) feriekin batera.
Ferian ordezkatuko diren aktibitate nagusiak honakoak dira:
- Metalen eraldaketa
- Galdaragintza, forjaketa
- Galdaketa
- Erramintak
- Moldeak
- Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
- Deformazio eta mozketa bidezko eraldaketa
- Gainazaleko tratamendu eta tratamendu termikoak
- Elektronika eta elektrizitatea
- Plastikoa
- Kautxu eta konpositeak
- Erdi bukatutako produktuak
Izen emate epea 2022ko otsailaren 15ean bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago eskuratzeko kontaktatu Ane Aguirrezabala.
Informazioa
Ane Aguirrezabala
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 322