Misioak eta Feriak

MICRONORA azoka · Besançon, FRANTZIA

boton inscripcion interna

Data:  Irailaren 27tik 30era

Ekitaldia: MICRONORA azoka · Besançon, FRANTZIA

Irailaren 27tik 30era bitartean, MICRONORA azoka egingo da Besançonen, mikroteknologien eta doitasun-teknologien sektoreari eskainitako erreferentziazko azoka Europan.

Euskal Ganberen Azpikontratazio Poltsak, Basque Trade & Investment-en laguntzarekin, azoka honetan izango dira gure enpresa azpikontratistentzako merkatu-eremu berriak identifikatzeko informazio-stand batekin.

Azokan ordezkatutako jarduerak, Azpikontratazio Industrialaren, hornidura eta zerbitzu industrialen eta Makina Erremintaren barruan mikroteknologiekin eta doitasun-teknologiekin zerikusia duten guztiak dira.

Azoka honetan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek eskaintzen dizkiegu:

  • Zuzenean erakutsi nahi izanez gero, laguntza logistikoa eskaintzen dizuegu azokaren aurreko kudeaketetan.
  • Azoka bisitatu behar baduzue, zure bisitaren oinarrizko espazio gisa standa erabiltzera gonbidatzen zaituztegu, eta azokan bilerak egiteko erabil dezakezue.

MICRONORA azokari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan 943 000 286 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez ·Iñigo Usandizaga

logo bti eusko ganberak  subcontex euskadi verde

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com