Misioak eta Feriak
Hannovermesse 2023 Ferian Parte-hartze bateratua
Data: Apirilaren 17tik 21era Ekitaldia: Hannover Messe 2023 |
Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberekin lankidetzan eta SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez, HANNOVERMESSE 2023 azokan parte-hartze bateratua antolatzen du 2023ko apirilaren 17tik 21era.
HANNOVER MESSE mundu mailako industria arloko feria nagusiena izan da orain arte. Teknologia berriak eta haien aplikazio industriala erakusteko topagune garrantzitsuena.
Enpresa alemaniarrek EB barruan prezio lehiakorrekin batera kalitate estandarrak bete, logistika erraztasunak eskaini eta moneta trukearen gorabeherak izango ez dituen zonalde geografikoak bilatzen dituzte. Hau dela eta, Espainiako azpikontratazio enpresek beste edozein eremu geografikok baino negozio aukera gehiago dituzte Alemanian.
Aipatutako ezaugarriez aparte, aukera ona izango da hain zail eta aldakorra den egoera honetan, merkatuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Informazioa
Ane Aguirrezabala - 943 000 322- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.