Misioak eta Feriak
SEAFOOD EXPO GLOBAL 2026
|
Data: 2026ko apirilaren 21etik 23ra Lekua: Fira Barcelona, Gran Vía Venue Izen emateko azken eguna: 2025eko urriaren 3a |
EAEko elikagai-industriaren kanpo-sustapena laguntzeko jardueren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, HAZIren bidez, itsasoko elikagaien industriarekin lotutako Euskadiko enpresen baterako parte-hartzea antolatu du SEAFOOD 2026 azokan. Bartzelonan egingo da azoka, 2026ko apirilaren 21etik 23ra.
AZOKAREN IZAERA:
SEAFOOD EXPO GLOBAL, Europako arrantza-industriaren eta industria eraldatzailearen topagunea da. Arraina merkaturatzen duten sektoreei zuzenduta dago, eta munduko arrain-azoka garrantzitsuena da. Deialdia urtero egiten da, eta arrainaren aldaera guztietako profesionalak biltzen ditu. Lehiaketa hori Seafood Processing Europe (SPE) azokarekin batera egiten da, prozesatze-, hozte-, izozte- eta logistika-ekipoentzako azoka berezia.
Sektore hauek daude ordezkatuta: arrain freskoa, izoztua, kontserbak eta arrain prestatua/prozesatua, handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, akuikultura, hozkailuak, industria osagarria (hotza, bilgarriak, plastikoak, etab.) eta makineria.
Azoka honetara munduko arrantza-sektoreko, transformadoreetako, elikadura-industriako eta hainbat banaketa-kanaletako profesionalak (inportatzaileak/esportatzaileak, banaketa handia eta kanaleko espezialistak HO.RE.CA joaten dira.
SEAFOOD EXPO GLOBAL azoka da arrainaren eta itsaskien sektoreko profesionalentzako bilgunerik garrantzitsuena, eta 155 herrialde baino gehiagotako bisitariak joaten dira.
2026KO DEIALDIA
Informazioa
943 000 295
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

