• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Sektoreko Zerbitzuak eta Programak
  • Erosketen birlokalizazioa

Erosketen birlokalizazioa

Urteak daramatzagu deslokalizazioaz hitz egiten; ekoizpen-prozesuak soldata-kostua txikiagoa den eta lan-merkatuaren baldintzak hobeak diren herrialdeetara lekualdatzea. Baina eskulaneko prozesu industrial intentsiboa automatizatuz doan heinean eta aurrezpena lehiakortasun-faktore bakarra ez den garai honetan, gero eta enpresa gehiago ari dira atzerrian egiten zituzten erosketak tokian-tokian birkokatzen.

 

Motibazioak askotarikoak izan daitezke:

  • Zerbitzu-maila hobea, itxaronaldi motzagoak
  • Produktuaren kalitatea 
  • Eskulan kualifikatua eta ezagutza teknikoa
  • Malgutasun handiagoa eskaera aldakorren aurrean
  • Berrikuntza-gaitasun handiagoa
  • Stockak hausteko arrisku txikiagoa
  • Bloke ekonomikoen arteko merkataritza- eta arantzel-gerrak saihestea
  • Garraio-gastu gorakorrak

 

Zure enpresa gogoeta mota horretan murgilduta badago eta zalantzak badituzue  kanpoko erosketak birlokalizatzeko prozesuaren inguruan, Gipuzkoako Bazkundeko teknikariek lagundu diezazukete tokian tokiko irtenbide baliagarria bilatzen zure enpresak egun deslokalizatuta dituen hornidura prozesuetan.

 

Informazio gehiago:

Asier Barandiaran.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943000298 Departamentua elebiduna

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com