PICE Enplegu eta Mugikortasun Feriak

Urriaren 14 eta 15ean, PICE Enplegu eta Mugikortasun Feriak - Serbitzuak eta Industria, ospatuko dira Gipuzkoako Bazkundean - Serbitzu eta Industria, kontratatzeko beharra duten Gipuzkoako enpresak, lana bilatzen ari diren gazteak eta Gipuzkoako Bazkundearen arteko topagunea helburuarekin. PICE Enplegu eta Mugikortasun Feriara bertaratzen diren pertsonek, hainbat lan-eskaintza ezagutzeaz gain, praktika-eskaintzak ezagutu ahal izango dituzte, Europar Batasuneko herrialderen batean esperientzia profesional bat bizi ahal izateko.

Ferien ordutegia: 9:30 - 16:00

ENPRESA parte-hartzaileen lista

Kontsultatu LAN ESKAINTZAK 

Zer aurkitu duzu PICE Enplegu eta Mugikortasun Ferietan?

  • Egunero 22 stand izango dituzu zurekin harremanetan jartzeko interesa duten enpresa ezberdinekin, beren lan eskaintzen azalpena emateko, zure kurrikuluma jasotzeko eta zurekin elkarrizketa bat mantentzeko.
  • 3 hilabeteko praktiken eskaintzak Europar Batasuneko herrialdeetan kokatutako enpresetan. 

Nola egin behar duzu izen-ematea?

  • Izen-emate orria bete, hautatu interesatzen zaizkizun eskaintzak eta erantsi kurrikuluma. Urriaren 6ra arte duzu lan-eskaintzetan izena emateko.
  • Zure interesekin bat etortzen den lan-eskaintzak aurkitzen ez badituzu ere, eman ezazu izena ere, gure web orrian publikatu ez diren lan-eskaintza gehiago aurkitu ahal izango dituzu eta. Beharrezkoa da PICE Enplegu eta Mugikortasun Feriara joatea, enpresek zure CVa jaso dezaten. Interesatzen zaizkizun stand guztietan entregatu ahal izango duzu.

(30 urtetik behera badituzu, Gazte Bermerako Erregistroan inskribituta egon beharko duzu. Oraindik izena eman gabe bazaude, joan zaitez hurbilen duzun Lanbide zentrora eta eskatu zure izen-ematea).

FERIARAKO IZEN-EMATEA

 

Carrusel Formacion Feria de Empleo y Movilidad PICE EUS

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com