Gipuzkoako Bazkundeko IV. Enplegu Feriak 32 enpresa eta 500 langabe baino gehiago bilduko ditu

  • Enplegu Feriaren IV. Edizioa, II Mugikortasun Feria barneratzen duena, hilaren 14an eta 15ean egingo da Gipuzkoako Bazkundean.  Osasun segurtasuneko protokoloa betetzeko, parteartze bakoitzari, 9:30 - 14.00 eta 14.30-16:00 bitartean, ordutegi finko bat esleituko zaio. Sarreran, kontrol bat egingo da eta Gipuzkoako Ganberan egonaldian jendeak uneoro segurtasun distantziak mantendu beharko ditu.
  • Ferian parte hartuko duten 32 enpresek 500 langabe baino gehiago esagutzeko aukera izango dute. Langabe hauek aldez aurretik aurkeztu diren 100 enplegu eskaintzak aztertzeko aukera izan dute.
  • Feriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako departamentuaren babesa izango du, Europako Gizarte Funtsaren, Enplegu eta Gizarte-Segurantza Ministerioko “Sistema Nacional de Garantía Juvenil”ren eta Espainiako Merkataritza Ganberaren laguntza izateaz gain.

Donostia - 2020ko urriaren 14a – Gipuzkoako Bazkundeko Enplegu Feria langile berriak kontratatzeko interesa duten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea da. Hilaren 14an eta 15ean egingo den laugarren edizio honetan, Gipuzkoako 32 enpresa eta 500 langabe baino gehiago bilduko dira. Aurtengo ferian ere II Mugikortasun Feria intergratuko da, bertan Europar Batasunean dauden enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko da langabeek esperintzia profesional bat izan dezaten atzerrian.

 

Asteazkenean, feriari Ana Ugaldek, Gipuzkoako Bazkundeko Alboko Zuzendariak eta Isaac Palenciak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatuak irekiera emango die.

Laugarren edizio honetan, feria, bi egunetan egingo da eta 32 enpresek parte hartuko dute (Nationale Nederlanden, Preventiva Seguros, Eroski, Grupo Kirol, Ceit-IK4, Oribay Group, Grupo Orona, Mapfre, Rural Kutxa, Lanak Consultores, Laboral Kutxa, Adecco, Orma infraestructuras, Mercadona, Euskadimpleo, Nexian, Logikaline, Iman Temporing, Asociación de empresarios de Hostelería Gipuzkoa, Mondragon Assembly, LKS, Uvesco, Alcad, Fundación Adecco, Oriato, Pinvi Trade, Katealegaia, ETT W-Zitap, GKN Driveline Zumaia, Gureak, SAPA y Cámara de Gipuzkoa)

Enpresa bakoitzak bere standa izango du eta bertan eurekin lan egin nahi duten pertsonekin elkarrizketa txikiak egiteko aukera izango dute. Langabeek, jardunaldia baino lehen, empresa bakoitzak dituen lan eskaintza bakoitzari buruz berri izan dute. Enplegu feria bertan, empresa bakoitzarekin elkarrizketa bat izan ahalko dute, norberaren burua eta curriculuma aurkezteko.

Feria Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren, PICEren parte da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako departamentuaren babesa izango du, eta horrez gain Europako Gizarte Funtsaren, Enplegu eta Gizarte-Segurantza Ministerioko “Sistema Nacional de Garantía Juvenil”ren eta Espainiako Merkataritza Ganberaren diru laguntza izango du.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala - PICE

PICE programa, 30 urtetik beherako gazteei prestakuntza eskaini eta lan merkatuan sartzeko laguntza ematen dien programa da. Horretarako Trebakuntza Planean eta Mugikortasun Planean parte hartzeko aukera eskaintzen die. 

Trebakuntza plana gazteen neurrira egina dago eta bertan izen ematen duten gazteek lan-burtsa batean parte hartzen dute, kontratzeko beharra duten enpresen beharrak betetzeko erabiltzen den lan-burtsan.

Plana hiru ataletan banatzen den ibilbide batek osatzen du: orientazioa, prestakuntza eta enpresetako esperientzia praktikoak. Orientazio atalean pertsona bakoitzeren profil profesionala zehazten da. Prestakuntzakoan, enpresa munduan aritzeko gaitasunetan trebatzen zaie, gaitasun digitalak eta teknologia berriak, hizkuntzak, giza baliabideak… Ikastaro guztiak doakoak dira eta Gipuzkoako enpresen beharrak kontutan hartuta diseinatuta daude. Hirugarren atalaren bitartez, gazteak lan munduan barneratzea sustatzen da lan praktikak, laguntza ekintzak eta izango duen lan postura egokitutako prestakuntza eskainiz.

Mugikortasun Planak Europar Batasuneko herrialde batean esperientzia profesional bat bizitzeko aukera eskaintzen du. Hautatutako gazteak diru laguntza jasoko dute bidaia ordaintzeko eta atzerrian dauden bitartean behar izango dute mantenurako. Diruz lagunduko diren egonaldiak gehienez hiru hilabetekoak izango dira. Europar Batasuneko herrialderen batean duden Gipuzkoako enpresek ere izango dute plan honetan parte hartzeko aukera. Doakoa izango da beraientzat ere eta gazteak Europan dituzten delegazioetan hartzea izango da beren eginkizuna. 

Beste lan programa batzuk

Gipuzkoako Ganberak Elkar-Ekin Lanean programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen Sailarekin lankidetzan, langabeei zuzendutako programa espezifikoak ere antolatzen ditu. Azaroatik aurrera, 45 urtetik gorako pertsonei, bi urte baino gehiago langabezian dauden pertsonei eta ERTEko pertsonei laneratzeko prestakuntza planak eta laguntzak jarriko dizkiegu martxan, enplegagarritasuna hobetzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 943 000 310 / 688884347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com